Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN AGURTZANE ELORDUY URQUIZA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
agurtzane.elordui@ehu.eus

Agurtzane Elordui irakasle eta ikerlaria Soziolinguistika Aplikatuaren ikerketa eremuan lan egiten du, bereziki komunikabideen alorrera aplikatua. Hizkuntza eta komunikazioaren inguruan irakasten du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu eta master ikasketetan. Hainbat ikerketa egonaldi egin ditu: Renoko eta Arizonako Unibertsitateetan (AEB), Glasgoweko Unibertsitatean (Eskozia) eta Limerickeko Unibertsitatean (Irlanda). Aldakortasun linguistikoaz eta estilizazio linguistikoaz publikatu du (Elordui 2015, 2016, 2017, 2018 a, b; 2019a, b). Azken urteotan hurrengo ikerketa gaietan jarri du arreta: hizkuntza gutxituak komunikabideetan, performantziaren estilizazio linguistikoa, eta gazteen ideologia aldaketak eta sare sozialak. Gaur egun NOR Ikertaldearen kidea da (IT 881-16). Ikertalde horren barruan, eta Nafarroako Unibertsitatearekin eta Baionako Unibertsitateko IKER ikertaldearekin (CNRS) elkarlanean, Gaztesare: Eleaniztasuna eta identitate glokalak sare sozialetan euskal gazteen artean ikerketa proiektua zuzentzen du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak