Gaia

XSLaren edukia

Ikerkuntza oinarrizko psikologi prozesuetan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honek hurbilpen teoriko eta praktiko bat egiten du gaur egun oinarrizko psikologian egiten den ikerketara. Hurbilpen teorikoari dagokionez, berrikusi egiten dira hainbat arlotako egungo azterlan eta teoriak; hurbilpen praktikoari dagokionez, adibideak azaltzen dira arlo hauetan ikerketa zehatzak diseinatzeko moduari buruz.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARITZETA GALAN, AITOREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaOinarrizko Psikologiaaitor.aritzeta@ehu.eus
MIGUELES SECO, MARIA MAGDALENAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraOinarrizko Psikologiamalen.migueles@ehu.eus
NELSON , JAMES BYRONEuskal Herriko UnibertsitateaDoktore IkertzaileakDoktoreaElebakarraOinarrizko Psikologiajamesbyron.nelson@ehu.eus
PASCUAL JIMENO, AITZIBEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaOinarrizko Psikologiaaitziber.pascual@ehu.eus
RODRIGUEZ SAN JUAN, GABRIELEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebakarraOinarrizko Psikologiagabriel.rodriguez@ehu.eus
SANJUAN ARTEGAIN, MARIA DEL CARMENEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaOinarrizko Psikologiamariadelcarmen.sanjuan@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Gai izatea emozioen, oroimenaren eta ikaskuntzaren ikerketa bat diseinatzeko50.0 %
Emozioen, oroimenaren eta ikaskuntzaren inguruko ikerketaren egungo egoera ezagutzea50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala306090
Gelako p.101020
Laborategiko p.151025
Ordenagailuko p.51015

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak20.0100 %
Aurkezpenak eta Komunikazioak5.0100 %
Azalpenezko eskolak30.0100 %
Eztabaidak5.0100 %
Gai bat idatziz garatzea90.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak40.0 % 60.0 %
Epaimahaiak lan idatzia baloratzea40.0 % 60.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Etengabeko ebaluazioa (aurrez aurrekoen % 80)

Ikasgelan parte hartzea eta eztabaidatzea (% 40). Baloratu egingo da eztabaida eta parte hartze maila irakasleak gai bakoitzean proposatutako jardueretan. Halaber, kontuan hartuko dira moduluaren gaiak MALera bideratutako beren ikerketa proiektuarekin erlazionatuko dituzten ikasleen ekarpenak.

Artikulua aurkeztea (% 60). Artikulu/liburu kapitulu bat ahoz aurkeztea eta defendatzea. Materiala ikasleek aukera dezakete, edo irakasleak proposa dezake. Ahozko aurkezpenerako, Oinarrizko Psikologia moduluko gai bakar bat aukeratuko dute ikasleek.



COVID19 izurritea dela eta bertaratze gabeko ebaluazioa beharrezkoa balitz, ebaluazio jarraian ezarrita dauden portzentaiak mantenduko dira. Halere, lan guztiak, ebaluazio frogak eta aurkezpenak modu birtualean egingo dira (Egela, BBC Collaborate eta bestelakoak)



Ebaluazio globala

Lan idatzia aurkeztea (% 40). Moduluko gaien ekarpenei buruzko lan idatzi bat egin eta entregatzea (ikus moduluaren gaitegia), arreta berezia jarriz landutako gaien eta MALera bideratutako ikerketa proiektuaren arteko harremanean.

Artikulua aurkeztea (% 60). Artikulu/liburu kapitulu bat ahoz aurkeztea eta defendatzea. Materiala ikasleek aukera dezakete, edo irakasleak proposa dezake. Ahozko aurkezpenerako, Oinarrizko Psikologia moduluko gai bakar bat aukeratuko dute ikasleek.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasleek lau ebaluazio deialdi izango dituzte; hau da, bi, ikasturte bakoitzeko. Ikasleek ebaluazio deialdiari uko egin diezaiokete, eta horrela ez zaie zenbatuko. Ikasleek uko egitearen erabakia jakinaraziko diote irakasgaiaren koordinatzaileari, ebaluazio ofiziala egin baino astebete lehenago.



Irakasgaiko ikasleak hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian daudenean, epaimahai bat eratuko da, horretarako ezarritako arauen arabera. Irakasgaiaren lau deialdiak agortzen direnean, ikasleek salbuespenezko deialdi bat eskatu ahal izango dute, UPV/EHUko errektoreari igorritako idatzi baten bidez.

Irakasgai-zerrenda

OROIMENA

Ikasketa eremu aplikatuak. Paradigma esperimentalak. Oroimen faltsuen desberdintasun indibidualak, garapena eta neuropsikologia. Nola diseinatu ikerketa bat oroimen faltsuen alorrean.



EMOZIOA

1. Gaia: Emozio autokontzienteak: Errua, lotsa eta harrotasuna

Zer motatako gauzek sentiarazten gaituzte errudun? Genero desberdintasunak erruaren intentsitatean eta pertsonen arteko sentikortasuna. Desberdintasunak erruaren eta lotsaren artean. Harrotasun moralaren efektuak. Zenbat eta neketsuagoa portaera morala orduan eta handiagoa harrotasuna?

2. Gaia: Gizabanako eta taldeko adimen emozionala. Emozioen erregulazio aplikatua.

Aztergai izango ditugu egungo ikerketek agerian utzi dituzten Adimen Emozionalaren (AE) eta oinarrizko beste prozesu psikologiko batzuen arteko erlazioari buruzko emaitzak. AE indibiduala eta kolektiboa neurtzeko metodoak ere aztertuko dira. Hezkuntzan, lan arloan eta arlo sozio-sanitarioan esku hartzeko estrategiak aztertuko dira. Erregulazio emozionalari dagokionez, aztergai izango dira erregulazio emozionalaren, emaitza akademikoen eta osasun arloko emaitzen arteko harremanari buruzko egungo emaitzak.



IKASKUNTZA

3. Gaia: Estimuluen exposaketaren bidezko ikaskuntza

Pertzepzio ikaskuntzaren efektuetan eta inhibizio latentean eragiten duten mekanismo asoziatiboen eta ez-asoziatiboen ikerketa.

4. Gaia: Ikaskuntza eta testuinguru kontrola

Gai honek aztergai ditu berreskuratze mekanismoak ikaskuntzan eta oroimenean. Fenomeno horiek ulertzeko, ikusiko dugu zer hutsegite gertatzen diren ikaskuntzak berreskuratzean, animalietan eta gizakietan eginiko testuinguru kontrolari buruzko oinarrizko ikerketari loturiko eztabaidaren bidez. Gainera, eztabaidagai izango ditugu ere lan klinikorako inplikazioak eta mekanismo neurobiologikoen ulermena.



ARRETA

5. Gaia: Arreta: Prozesuen optimizazioa

Informazioa hautatzeko mekanismoak. Hautapen irizpideak eta elkartutako prozesuak. Arretaren jokabide agerpenak. Ikerketen diseinua arretaren alorrean. Adibidez: Itsutasuna aldaketaren aurrean eta pertzepzio ikaskuntza.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Alonso, G., Lombas, S. Rodríguez, G. y Sanjuán, M.C. (2003). Aprendizaje por exposición a estímulos. En J. Vila-Carranza, J.M. Rosas-Santos y J. Nieto-Gutiérrez (Eds.). Investigación contemporánea en aprendizaje asociativo: Estudios en España y México. Del Lunar: Jaén, pp. 51-65.



Aizpurua, A., Migueles, M. y García-Bajos, E. (2014). Accuracy of eyewitness memory for events in young and older adults. En M. P. Toglia, D. F. Ross, J. Pozzulo y E. Pica. The Elderly Eyewitness in Court. Taylor and Francis.



Etxebarria, I. (2008). Emociones sociales. En P. Palmero y F. Martínez Sánchez (Coords.), Motivación y Emoción (pp. 275-314). Madrid: McGraw-Hill. (ISBN: 978-84-481-6101-9).

Rodríguez, G. y Alonso, G. (2006). Aprendizaje perceptivo. En O. Piñeiro, C. Vadillo y H. Matute (Eds.). Psicología del Aprendizaje. Badajoz: Abecedario.

Schacter, D. L. (2001). The seven sins of memory. How the mind forgets and remembers. Nueva York: Houghton-Mifflin Company. [Traducción: Los pecados de la memoria. Barcelona: Ariel, 2003]

Gehiago sakontzeko bibliografia

Etxebarria, I., (2009). Las emociones autoconscientes positivas: el orgullo. En E. G. Fernández-Abascal (Ed.), Emociones positivas (pp. 167-180). Madrid: Pirámide. (ISBN: 91-393-89-89).



Monográfico sobre Aprendizaje Perceptivo en la revista Learning and Behavior, 2009, 27 (2). Especial Issue about Perceptions and Perceptual Learning.



Migueles, M. y García-Bajos, E. (2004). ¡Esto es un atraco! Sesgos de la tipicidad en la memoria de testigos. Estudios de Psicología, 25, 331-342.



Mitchell, K. J. y Johnson, M. K. (2009). Source monitoring 15 years later: What have we learned from fMRI about the neural mechanisms of source memory? Psychological Bulletin, 135, 638-677.



Tracy, J. L., Robins, R. W. y Tangney, J. P. (2007). The self-conscious emotions: Theory and Research. Nueva York: The Guilford Press.



Aldizkariak

UZTARO: GIZA ETA GIZARTE-ZIENTZIEN ALDISKARIA (WWW.UZTARO.EUS)

Estekak

Direcciones de Internet



PÁGINAS PERSONALES



Elvira García Bajos http://www.ehu.es/elviragarciabajos



Malen Migueles http://www.ehu.es/malenmigueles



Sindi Alonso: www.ppb.ehu.es/s0227-sindi/es



Grupo consolidado: "Aprendizaje y Memoria: mecanismos, contenidos y desarrollo": http://www.zerbitzuak.ehu.es/s0227-giamhom/es/



Itziar Etxebarria http://www.ehu.es/pbwetbii/index.html y Darío Páez: Grupo consolidado: ¿Cultura, cognición y emoción¿ http://www.ehu.es/psvparot



LABORATORIOS EN LA RED



Se puede revisar materiales, realizar demostraciones o participar en experimentos sobre memoria y procesos cognitivos básicos en:



Psychological Research on the net: http://psych.hanover.edu/Research/exponnet.html



Experimentos de Psicología: http://www.olemiss.edu/PsychExps/



ASOCIACIONES



American Psychological Association: http://www.apa.org/



SARMAC (Sociedad aplicada de memoria y cognición): http://www.sarmac.org/



Psychological Science: http://www.psychologicalscience.org/



Psychonomic Society : http://www.psychonomic.org/



OTRAS DIRECCIONES DE INTERÉS



Emonet Red de emociones: http://www.emotionsnet.org/



Memory Arena: http://www.memoryarena.com/



Daniel L. Schacter:. http://www.wjh.harvard.edu/~dsweb/



Elizabeth F. Loftus: http://socialecology.uci.edu/faculty/eloftus/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak