Gaia

XSLaren edukia

Ebaluazio Ikerkuntzaren Ekarpenak Jokaera Antisoziala eta Delituen Prebentziorako

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiaren –hautazkoa, bost kreditukoa– helburua da ikuspegi orokor bat ematea ikasleei haurren eta nerabeen portaera antisozialaren eta delituzkoaren prebentzioaren ikerketaren lerro, diseinu eta emaitzei buruz. Argitu egiten dira arlo honetako ikerketa mota honen oinarrizko premisak eta kontzeptuak, aurkeztu egiten dira gaurdaino eginiko ikerketen lerro nagusiak, eta aztertu egiten dira hainbat ikerketaren diseinua eta emaitzak, helburu dutenak faktore kausalak edo lotuak identifikatzea, prebentzio indikatu eta selektiboko programen efikazia eta efizientzia ebaluatzea, berrerortzea prebenitzeko programak eta planak ebaluatzea eta portaera antisozialaren prebentzio situazionala zehaztea. Aztertu egiten dira zein diren gaiari buruzko gaurko ezagutzaren mugak eta zer arlotan behar den ikerketa lan handiagoa, eta ikerketa lerro berriak aurkezten dira, baita irakasle taldeak landutako lerroak eta proiektuak ere.

Portaera antisozialaren –oro har– eta arau hauste penalaren –bereziki– oinarrizko alderdiak ezagutzea (argibide ereduak, intzidentzia eta prebalentzia, arrisku faktoreak), baita portaera horien kostu sozial eta ekonomikoak ere, egoki ebaluatutako prebentzio programen garrantzia eta beharra justifikatzen dutenak.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARRUABARRENA MADARIAGA, MARIA IGNACIAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraGizarte Psikologiaignacia.arruabarrena@ehu.eus
SAN JUAN GUILLEN, CESAREuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraGizarte Psikologiacesar.sanjuan@ehu.eus
VOZMEDIANO SANZ, LAURAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaGizarte Psikologialaura.vozmediano@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Portaera antisozialaren ¿oro har¿ eta arau hauste penalaren ¿bereziki¿ oinarrizko alderdiak ezagutzea (argibide ereduak, intzidentzia eta prebalentzia, arrisku faktoreak), baita portaera horien kostu sozial eta ekonomikoak ere, egoki ebaluatutako prebentzio programen garrantzia eta beharra justifikatzen dutenak25.0 %
Portaera antisoziala eta delituzkoa prebenitzeko programen emaitzak ebaluatzeko oinarri teorikoak, metodologikoak eta prozedurazkoak ezagutzea30.0 %
Gai izatea jaio aurreko eta familia alorreko esku hartze programen ebaluazioa diseinatzeko, portaera antisozial eta delituzkoaren prebentzioari begira, baita berrerotzen diren adingabe arau hausleentzako gizarteratze programen eta Gazteen Justizia Sistemaren neurri judizialen inpaktuaren ebaluazioa ere25.0 %
Prebentzio programen kostuen eta onuren ebaluazioaren oinarri teorikoak eta enpirikoak ezagutzea, baita programa horiek finantzatzeko inplikazioak ere (¿inbertsioaren itzulkina¿, ¿ordainketa itzulkin bidez¿, etab.)20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala203050
Mintegia203050
Gelako p.101525

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Gai bat idatziz garatzea50.00 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea20.0100 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa10.0100 %
Testuen analisia25.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak40.0 % 40.0 %
Epaimahaiak lan idatzia baloratzea60.0 % 60.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Etengabeko ebaluazioa

1 aukera: Azterketa. Moduluaren edukiei buruzko azterketa idatzia. Amaierako notaren % 100 izango da. 3-5 galdera ireki izango ditu.

2 aukera: Lana aurkeztea. Moduluaren eduki nagusiak bilduko dituen txostena aurkeztea. Amaierako notaren % 100 izango da. Txostena bakarka egingo da. Luzera gehien jota (erreferentzia bibliografikoak barne): 5 orrialde. Letra tamaina: 12 p. Tartea: 1,5.

Oharra: Etengabeko ebaluazio modalitatea aukeratu ahal izango dute gutxienez aurrez aurreko jardueren % 80ra joan diren ikasleek. Ikasleak soilik egingo du bi ebaluazio jardueretako bat: 1 aukera (azterketa) edo 2 aukera (lana aurkeztea).



COVID19 izurritea dela eta bertaratze gabeko ebaluazioa beharrezkoa balitz, ebaluazio jarraian ezarrita dauden portzentaiak mantenduko dira. Halere, lan guztiak, ebaluazio frogak eta aurkezpenak modu birtualean egingo dira (Egela, BBC Collaborate eta bestelakoak)



Ebaluazio globala.

Azterketa: Moduluaren edukiei buruzko azterketa idatzia. Amaierako notaren % 100 izango da. 3-5 galdera ireki izango ditu.

Oharra: Gutxienez aurrez aurreko jardueren % 80ra joan ez diren ikasleek amaierako ebaluazioa egin beharko dute.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiko ikasleak hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian daudenean, epaimahai bat eratuko da, horretarako ezarritako arauen arabera. Irakasgaiaren lau deialdiak agortzen direnean, ikasleek salbuespenezko deialdi bat eskatu ahal izango dute, UPV/EHUko errektoreari igorritako idatzi baten bidez.

Irakasgai-zerrenda

1. gaia. Delituzko portaera eta portaera antisoziala: arazoaren dimentsioa eta ezaugarriak ezagutzeko zuzendutako lanen metodologia eta emaitzak. Prebentzioaren beharra.

2. gaia. Haurtzaro goiztiarrean prebentzio programak: Oinarriak, helburuak, diseinua, ebaluazio metodologia, emaitzak, ikerketa-lerroak.

3. gaia. Bitarteko haurtzaroan prebentzio programak: Oinarriak, helburuak, diseinua, ebaluazio metodologia, emaitzak, ikerketa-lerroak.

4. gaia. Nerabezaroan jokabide antisozialen prebentzio situazionala

5. gaia. Berrerortzearen aurkako prebentzio-programetako ikerketa ebaluatiboa, adingabeen Justizia arloan.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

DBrotman, L.M., Gouley, K.K., Huang, K, Kamboukos, D., Fratto, C., Pine, D.S. (2007). Effects of a Psychosocial Family-Based Preventive Intervention on Cortisol Response to a Social Challenge in Preschoolers at High Risk for Antisocial Behavior . Arch Gen Psychiatry, 64,1172-1179.

De Paúl, J., Arruabarrena, I., Indias, S. (2015). Implantación piloto de dos programas basados en la evidencia (SafeCare e Incredible Years) en los Servicios de Protección Infantil de Gipuzkoa (España). Psychosocial Intervention/Intervención Psicosocial, 24, 105-120.

Férnandez, E. Bartolomé, R y Rechea, C. (2009). Evolución y tendencias de la delincuencia juvenil en España. Revista Española de Investigación Criminológica, 7. https://reic.criminologia.net/index.php/journal/article/view/42/39

Fergusson, D.M., Horwood, J., & Ridder, E.M. (2005) Show me the child at seven: the consequences of conduct problems in childhood for psychosocial functioning in adulthood. Journal of Child Psychology and Psychiatry, 46, 837-849.

Moffitt, T. E. (2006). Life-course-persistent versus adolescence-limited antisocial behavior. In D. Cicchetti & D. J. Cohen (Eds.), Developmental psychopathology: Risk, disorder, and adaptation (pp. 570-598). Hoboken, NJ, US: John Wiley & Sons Inc.

Piquero, A.R., Wesley, Jennings, G., & Farrington, D.P. (2009) On the Malleability of Self‐Control: Theoretical and Policy Implications Regarding a General Theory of Crime, Justice Quarterly, 27, 803-834.

Redondo, S. (2008). Individuos, sociedades y oportunidades en la explicación y prevención del delito: Modelo del Triple Riesgo Delictivo. Revista Española de Investigación Criminológica, 7 https://reic.criminologia.net/index.php/journal/article/view/34/31

San Juan, C. y Ocáriz, E. (2017). Comparative Analysis of the Evolution of Juvenile Delinquency and Effectiveness of Penal Sanctions: Methodological Solutions and New Challenges. Journal of Sociology and Criminology, 5, 168. doi: 10.4172/2375-4435.1

Gehiago sakontzeko bibliografia

Diez Ripollés, J.L. y Cerezo, A (2001). Los problemas de la investigación empírica en criminología: La situación española. Valencia: Tirant Lo Blanch.



Férnandez, E. Bartolomé, R y Rechea, C. (2009). Evolución y tendencias de la delincuencia juvenil en España. Revista Española de Investigación Criminológica. http://www.criminologia.net/pdf/reic/ano7-2009/a72009art8.pdf



Guastaferro, K.M., Lutzker, J.R., Graham, M.L., Shanley, J.R., and Whitaker, D.J. (2012). SafeCare®: Historical perspective and dynamic development of an evidence-based scaled-up model for the prevention of child maltreatment (SafeCare®: Perspectiva histórica, desarrollo dinámico y diseminación de un programa de prevención del maltrato infantil basado en la evidencia). Psychosocial Intervention, 21, 171-180.



Redondo, S. (2008). Individuos, sociedades y oportunidades en la explicación y prevención del delito: Modelo del Triple Riesgo Delictivo. Revista Española de Investigación Criminológica, Art. 7, nº6. http://www.criminologia.net/reic.html.



Urquiza, A.J. and Timmer, S. (2012) Parent-Child Interaction Therapy: Enhancing parent-child relationships (Un programa para la mejora de las relaciones padres-hijos. La Terapia de Interacción Padres-Hijos). Psychosocial Intervention, 21, 145-156.



Webster-Stratton,C., Gaspar, M.F. and Seabra-Santos, M.J. (2012). Incredible Years® parent, teachers and children¿s series: Transportability to Portugal of early intervention programs for preventing conduct problems and promoting social and emotional competence (La versión de padres, profesores y niños del Incredible Years®: Adaptación a Portugal de programas de intervención temprana para la prevención de problemas de conducta y para la promoción de la competencia social y emocional). Psychosocial Intervention, 21, 157-169.



Aldizkariak

Revista española de investigación criminológica; https://reic.criminologia.net/index.php/journal

Estekak

http://www.apa.org/pi/aids/resources/research/program-evaluation.aspx







http://www.criminologia.net/reic.html.



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak