Gaia

XSLaren edukia

Osasun-hezkuntza-eta enpresa-antolakundeetan erakunde-kulturak eta pertsonalaren parte-hartzeak jakintzaren sorreran duten harremanari buruzko ikerkuntza

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikerketa, garapen eta berrikuntza prozesuaren gizarte inpaktua eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da ekonomia, gizarte eta ikerketa erakundeekin lankidetzan jardutea. Zehazki, Psikologiaren arloko ikerketa orok inpaktu bat du gizabanakoan, gizartean eta erakundean. Gizarte eta erakunde testuingurua sakon aztertuz gero, ikerketa prozesuan berrikuntza kokatu, orientatu eta garatu dezakezu. Irakasgai honen bidez, masterreko ikasleek ikasiko dute askotariko kultura erroak dituzten erakundeetan berrikuntzak dakarrena nola identifikatzen den, berrikuntza nola sustatzen den estrategia sozio-psikologiko emozional eta motibazionaletatik abiatuta, nola gauzatzen den langilearen eginkizunean, zer jardueraren bidez garatu daitekeen, eta nola kudea daitekeen ezagutza berritzailea hartutako arriskuaren aurrean.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
GIL DE MONTES ECHAIDE, MARIA LORENAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaGizarte Psikologialorena.gildemontes@ehu.eus
LARRAÑAGA EGUILEGOR, MAIDEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaGizarte Psikologiamaider.larranaga@ehu.eus
PAEZ ROVIRA, DARIOEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraGizarte Psikologiadario.paez@ehu.eus
SALGADO VELO, JESUS F.Santiagoko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreajesus.salgado@usc.es

Gaitasunak

IzenaPisua
Ikerketa zientifikoaren ereduak eta kulturaren, selfaren eta erakundeen ikerketan erabilitako esparru teorikoak ezagutzea eta analizatzea35.0 %
Erakundeetan ezagutzaren, hizkuntzaren eta eguneroko jardueren arteko harremanak aztertzen jakitea35.0 %
Ikerketak diseinatzeko gai izatea, enpresa, osasun eta hezkuntza erakundeen esparruan eta honako arlo hauetan: langileen parte hartzea erakundearen kudeaketan eta erakunde giroa, berrikuntza eta ezagutza sortzea, eta sormena30.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala253560
Mintegia253560
Gelako p.102030

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak25.0100 %
Gai bat idatziz garatzea60.00 %
Irakurketa eta analisi praktikoak30.00 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea25.0100 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa10.0100 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak40.0 % 60.0 %
Epaimahaiak lan idatzia baloratzea40.0 % 60.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Etengabeko ebaluazioa

Aurrez aurreko jarduerak (% 30). Parte hartzea eztabaida teoriko eta metodologikoetan; ikerketa prozesuaren inguruko ariketa laburrak

Idazlana (% 50). 3.500 hitz inguruko idazlan bat egitea. Lana egiteko, irakasgaian emandako gai bat edo konstruktu teoriko bat hautatu behar da, eta ikaslearen intereseko gaiarekin —eskuarki MALaren gaia— uztartu edo harremanetan jarri behar da. Moduluaren irakasleek tutoretza eta laguntza ematen dute bai gaia aukeratzean bai haren integrazio teorikoan.

Lanaren aurkezpena (% 20). Lana jendaurrean aurkeztea, 10 minututan. Aurkezpenean laguntzeko, ikus-entzunezkoak erabiliko dira.



COVID19 izurritea dela eta bertaratze gabeko ebaluazioa beharrezkoa balitz, ebaluazio jarraian ezarrita dauden portzentaiak mantenduko dira. Halere, lan guztiak, ebaluazio frogak eta aurkezpenak modu birtualean egingo dira (Egela, BBC Collaborate eta bestelakoak)



Ebaluazio globala

Idazlana (% 60). 3.500 hitz inguruko idazlan bat egitea. Lanean, moduluan azaldutako edukiak integratu, eta horiei buruzko gogoeta pertsonal bat egin behar da.

Ahozko elkarrizketa (% 40) Irakasleek moduluan emandako hiru artikulu nagusien balorazio kritikoa.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiko ikasleak hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian daudenean, epaimahai bat eratuko da, horretarako ezarritako arauen arabera. Irakasgaiaren lau deialdiak agortzen direnean, ikasleek salbuespenezko deialdi bat eskatu ahal izango dute, UPV/EHUko errektoreari igorritako idatzi baten bidez.

Irakasgai-zerrenda

1. GAIA Erakunde Kultura eta pertsonaren berrikuntzarako orientabidea

1.1 Kultura, emoziozko klima eta erakundeak

1.2 Talde emoziozko erregulazio eta berrikuntza

1.3 Motibaziozko erregulazioa eta berrikuntza



2. GAIA. Lan jarduera eta berrikuntza erakundeetan



3. GAIA. Genero berdintasunezko parte hartzea erakundeetan berrikuntza faktore gisa

3.1. Genero berdintasuna lantzeko markoak erakundeetan

3.2. Genero aniztasuna eta berrikuntza

3.3. Berrikuntzan "generoa egiteko eta desegiteko" ikuspegia



4. GAIA. Berrikuntza eta arrikuari buruzko ezaguntzaren sorkuntza, eraldaketa eta zabaltzea

4.1. Informazio berriaren kudeaketa. Infekziozko izurriteen kasua

4.2. Arriskuari buruzko informazioaren kudeaketa. Arrisku praktien kasua.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Amâncio, L. (2000). Gender and psychology. The analysis of an unhappy marriage under the light of social representations. In 5th International Conference on Social Representations.

Da Costa, S., Páez, D., Sánchez, F., Gondim, S., & Rodríguez, M. (2014). Factors favoring innovation in organizations: An integration of meta-analyses. Revista de Psicología del Trabajo y de las Organizaciones, 30(2), 67-74.

Gil de Montes, L., Valencia, J. F. & Larrañaga, M. (2017). Regulación motivacional en las organizaciones: El ajuste entre persona y contexto. En J. J. Arrospide, C. Martínez-Taboada, J. F. Morales (Eds.), Innovación, transparencia y comunicación en grupos y organizaciones (pág. 161 -174). Madrid: Sanz y Torres.

Joffe, H. (2003). Risk: From perception to social representation. British journal of social psychology, 42(1), 55-73.

Páez, D., & Costa, S. D. (2014). Regulación afectiva (de emociones y estado de ánimo) en el lugar de trabajo. Revista Psicologia Organizações e Trabalho, 14(2), 190-203.

Pecis, L. (2016). Doing and undoing gender in innovation: Femininities and masculinities in innovation processes. Human Relations, 69(11), 2117-2140.

Ruiz-Jiménez, J. M., del Mar Fuentes-Fuentes, M., & Ruiz-Arroyo, M. (2016). Knowledge combination capability and innovation: The effects of gender diversity on top management teams in technology-based firms. Journal of business ethics, 135(3), 503-515.

Salgado, J. F. (2007). Análisis de utilidad económica de la Entrevista Conductual Estructurada en la selección de personal de la administración general del País Vasco. Revista de Psicología del Trabajo y de las Organizaciones, 23(1).

Salgado, J. F., & Moscoso, S. (2008). Selección de personal en la empresa y las AAPP: de la visión tradicional a la visión estratégica. Papeles del psicólogo, 29(1).

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ayestaran, S. & Barrutia, J. (2011). Behavior and Organizational Change. Reno: CBS.



Quiroga, R. (1993). Análisis y medición de la cultura organizacional. Universidad de Barcelona



Hammond, M.M., Neff, N.L., Farr, J.L., Schwall, A.R. and Zhao, X. (2011). Predictors of Individual-Level Innovation at Work: A Meta-Analysis. Psychology of Aesthetics, Creativity, and the Arts Creativity, and the Arts, Vol. 5, No. 1, 90¿105.



King, N. & Anderson, N. R. (2003) (Eds). Como Administrar la Innovacion y el Cambio. Madrid: Thompson Eds.



Wagner, W. and Hayes, N. (2005) Everyday Discourse and Common Sense. London: Macmillan



Aldizkariak

Revista de Psicología del Trabajo y de las Organizaciones



Journal of Social Issues



Journal of Applied Psychology



Journal of Health Psychology



Human Relations



Journal of Organizational Change Management



Journal of Business Ethics



Journal of Occupational and Organizational Psychology







Estekak

www.gestiopolis.com/dirgp/adm/gestionconocimiento.htm



www.monografias.com/trabajos28/gestion-conocimiento/gestion-conocimiento.shtml



wwww.psych-it.com.au/Psychlopedia



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak