Gaia

XSLaren edukia

ASIER MATALLANA FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
asier.matallana@ehu.eus

Telekomunikazioetako Ingeniaria (2013) eta Telekomunikazioetako Ingeniaria Doktorea 2020tik (UPV/EHU), nazioarteko tesi kalifikatua izanik Cum Laude bikain batekin. Nazioarteko egonaldia egin zuen DEAS taldean, Università degli Studi di Parma (Italia).



2010etik 2013ra Tecnalia Ikasgelako bekaduna izan zen EIBn, eta APERT Ikerketaren taldeko ikasle laguntzailea. 2014an UPV/EHUn Ikertzaile lan egin zuen, eta 2015etik 2018ra Eusko Jaurlaritzak emandako doktoratu aurreko beka bat izan zuen.



2019 eta 2020an, I+G ingeniari aritu zen Euskoiker Fundazioan, eta HiLumi LHC proiektuan lagundu zuen CERNerako korronte altuko DC/DC iturriak diseinatzen.



2021etik 2023ra bitartean, Ikertzaile Kontratatu Doktore jardun zuen (Zientziaren Legea, 22. art.) UPV/EHUn, eta irakasle laguntzaile Master eta Graduko hainbat irakasgaitan.



2023az geroztik, Irakasle Laguntzaile Doktorea da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, teknologia elektronikoaren sailak ematen dituen irakasgaietan.



Azkenik, APERT taldeko kide da (Eusko Jaurlaritzako A taldea). UPV/EHUko Teknologia Elektronikoko Saileko 15 irakaslek, doktoratu aurreko 4 bekadunek eta kontratatutako ikertzaile batek osatzen dute taldea. Taldeak bi ikerketa-mota ditu: energia-bihurgailuetarako eta zirkuitu berrkonfiguragarrietarako kontrol- eta potentzia-zirkuituak eta Systems-on-Chip.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak