Irakasleak

XSLaren edukia

EGOITZ SIERRA URIA

Ezagutza arloa
Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
Saila
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
egoitz.sierra@ehu.eus

Industria ingeniaria, Bilboko Goi Ingeniaritza eskolan, espezialitate mekanikoan (1999). EHU/UPVko Adierazpen Grafiko eta Ingeniaritza Proiektuen Sailean doktorea (2010).

2003az geroztik Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritza Proiektuen Saileko irakaslea.

Bi irakaskuntza lerro jorratzen ditu geroztik, Marrazketa Tekniko irakaslea Bilboko ingeniaritza eskolan eta Teknologiaren Didaktikaren jakintzaren inguruko irakasgaietako irakaslea “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean”.

Finantzaketa publikoarekin 5 ikerketa proiektu baino gehiagotan, eta enpresa pribatuekin ikerketa eta teknologia transferitzeko 25 kontratu baino gehiagotan parte hartu du.

25 ekarpen baino gehiago ditu nazioarteko kongresuetan eta 10 artikulu zientifiko baino gehiagoren egilekidea da.

Hezkuntza arloan argitaratutako artikuluak direla medio 2015. urtean CNEAIk sexenio bat aitortu dio “zientzia esperimentalen didaktika” arloan.

Hezkuntza Teknologikoaren arloan ikertzen jarraitzen du, onartutako azken artikulua 2019. urtekoa da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak