Gaia

XSLaren edukia

Energia egiaztapena eta auditoretzak. Energiaren kudeaketa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiak eraikuntzako ziurtapenaren eta energia-auditoretzen alderdiak lantzen ditu, eraikuntzan energia-eraginkortasuna areagotzera bideratutako hobekuntza po-tentzialak identifikatzeko tresna gisa.

Hala, ziurtagiriari dagokionez, bizitegi-eraikinen eta hirugarren sektoreko eraikinen era-ginkortasun energetikoa zertifikatzeko dauden prozedurak aztertuko dira, aukera sin-plifikatu eta orokorretan, eta sakonki aztertuko dira eraikinetako eraginkortasun ener-getikoaren ziurtagiriari buruz indarrean dagoen Europako Araudia (2010/31/EB Zuzen-taraua eta 2012/27/EB Zuzentaraua) eta Europako Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz Espainian dagoen araudia (RD-235/2013 eta RD-564/2017). Eraikinetako energia-ziurtapeneko tresnen erabilera eta funtzionamendua aztertuko dira.



Energia-auditoretzei dagokienez, eraikuntzari aplikatutako energia-auditoretzen sarre-ra bat egingo da, horien irismena, aplikazio-metodologia bat proposatuko da, audito-retza mota horietan erabili ohi diren tresnak ikusiko dira, baita lortutako emaitzen da-tuen tratamendua ere.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
BLANCO RODRIGUEZ, MIGUEL ANGELEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego ElkartuaDoktoreaElebakarraMakina eta Motor Termikoakmiguelangel.blanco@ehu.eus
TERES ZUBIAGA, JONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakjon.teres@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Que los estudiantes posean y comprendan conocimientos del comportamiento energético de la edificación de forma integrada y que, con ellos, sepan aplicarlos con el objetivo de ser originales en el desarrollo y/o aplicación de ideas en un contexto de investigación e innovación.100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1522.537.5
Ordenagailuko p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak5.0100 %
Azalpenezko eskolak10.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala15.00 %
Kasuen analisia15.00 %
Lanak ekipo informatikoekin30.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea5.0 % 5.0 %
Kasu praktikoen ebazpena45.0 % 45.0 %
Txostenak eta azalpenak lantzea50.0 % 50.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

LO1. Ziurtagiri energetikoen metodologiekin eta araudiekin ohitzea, haien sinplifikazi-oak eta mugak ezagututa, eta ziurtagiri energetikoak egitera bideratutako informati-ka-tresnen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza eskuratzea.

LO2. Eraikinen portaera energetikoa ebaluatzeko erabilitako tresnak eta saiakuntzak ezagutzea, baita auditoretza energetikoak garatzeko erabilitako metodologia ere.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgai honetan eskola teorikoak eta praktikoak konbinatuko dira. Horrela, ikasleek ikasitako ezagutza teorikoa praktikan jarri ahal izango dute ariketak eginez, kasu errealak aztertuz eta jarduera praktikoak eginez. Kontzeptu teorikoak aurkezpenen bidez eta irakaslearen apunteen laguntzarekin garatzen dira. Beharrezko materiala E-Gela plataforman egongo da eskuragarri.



Ikasgaiaren kalifikazioa kalkulatzeko, proposatutako eraikin baten banakako zi-urtapen-lana egingo da ikasturteko azken asteetan, eta ikasgaiaren eskola-orduetan egingo diren energia-auditoretzekin lotutako zereginak ebatziko dira.



ENERGIA ZIURTAPENARI LOTUTAKO LANAK

- Aurkezteko formatua

- Energia-eskariaren emaitzak

- Energia-eraginkortasuna hobetzeko proposamenak eta kalkuluak

AUDITORETZA ENERGETIKOEN ZEREGINAK

- Zuzenketa kalkuluetan.

PARTE-HARTZEA

- Parte-hartze aktiboa eta positiboa gelan

- Bertaratzea eta puntualtasuna





NOTA FINALA: Ziurtapen energetikoa (50%) + Auditoretza energetikoei lotutako ariketak (45%) + Parte hartzea (5%)



Oharra: ohiko ebaluazio-deialdiari uko egiteko, ikasleak irakasgaiaren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio, irakasgaia hasi eta 3. astea baino lehen.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdian, idatzizko azterketa egingo da soilik. Irakasgaiaren nota finala kalku-latzeko, azterketa honetan lortutako nota kontuan hartuko da.



GARRANTZITSUA: Irakaskuntza gida hau ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz dago. desadostasunen kasuan ingelesezko bertsioak du lehentasuna



Irakasgai-zerrenda

Auditoretza energetikoak eraikuntzan

-----Sarrera

-----Metodologia

-----Tresnak

-----Dau-Lanketa



Ziurtapen energetikoak eraikuntzan

-----Eraginkortasun energetikoa eraikuntzan

-----Eraginkortasun energetikoari lotutako araudia

-----Ziurtapen energetikoaren eskala



Ziurtapen energetikoak bizitegi- eta merkataritzako eraikinetan

-----Esparrua

-----Sistema energetikoak

-----Kontsumo energetikoa eta lotutako isuriak

-----Emaitzak

-----Adibidea

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Kurtsoan zehar e-Gelan igoko diren materialak (Power points, ariketak, enuntziatuak, txostenak...)

Oinarrizko bibliografia

- A. Thuman, T. Niehus, W.J. Younger. Handbook of Energy audits. 9th edition. CRC Press (Taylor & Francis Group), 2013. (ENGLISH)



- European Commission, "DIRECTIVE 2010/31/EU OF THE EUROPEAN PARLIAMENT AND OF THE COUNCIL of 19 May 2010 on the energy performance of buildings (re-cast)", Official Journal of the European Communities, 2010.



- European Commission, “DIRECTIVE 2012/27/EU OF THE EUROPEAN PARLIAMENT AND OF THE COUNCIL of 25 October 2012 on energy efficiency, Official Journal of the European Communities, 2012



- F.J. Rey Martínez, E. Velasco Martínez. Eficiencia Energética en Edificios. Certificación y auditorías energéticas. Paraninfo SA (Thomson), 2006 (SPANISH)

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak