Irakasleak

XSLaren edukia

NORA UNCETA ZABALLA

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
nora.unceta@ehu.eus

Nora Unceta Farmazian Lizentziatua (1999) eta UPV/EHUko Doktorea (2004) da. Farmazia Fakultateko Kimika Analitikoa Saileko Ataleko irakaslea da 2004 urtetik, Irakasle Agregatu (2011) eta Unibertsitateko Irakasle Titular bezala (2017). Irakaskuntzako hiru bosturteko ditu. Farmaziako Graduan eta Ingurumen Zientzietako Graduan eta Analisi Forentsea Masterrean irakasten du.

METABOLOMIPs ikerketa taldeko ikertzailea da. CNEAIk aitortutako hiru ikerkuntza seiurteko ditu. Lau nazioarteko doktorego tesiren zuzendarikidea izan da. Nazioarteko aldizkarietan 50 artikulu, 4 liburu-kapitulu eta kongresuetara aurkeztutako 45 ekarpenen egilekidea da (h indizea=25). 40 ikerketa kontratu eta proiektu baino gehiagotan parte hartu du (hirutan IP bezala). Bere ikerketa lerroak hurrengoak dira: analisi (bio)kimikorako gailuen fabrikazioa inprimatze-teknologian oinarritzen diren hartzaile artifizial biomimetikoak erabiliz, eta biomarkatzaile berrien identifikazioa masa-espektrometrian oinarritzen diren ikerketa metabolomikoen bidez.

Gaur egun UPV/EHUko Analisi Forentsea Unibertsitate Masterreko arduraduna da. Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordeko kidea da. Aurretik, Farmazia Fakultateko Ikasleen eta Gradu Amaierako Lanen Dekanorde gisa aritu da, eta UPV/EHUko Unibertsitate Klaustroko kide hautatua izan da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak