Irakasleak

XSLaren edukia

NEREA OSINALDE MORALEJA

Ezagutza arloa
Biokimika eta Biologia Molekularra
Saila
Biokimika eta Biologia Molekularra
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
nerea.osinalde@ehu.eus

Biokimikan lizentziaduna (2006) eta doktorea europar aitormenarekin (2012) UPV/EHUn. Doktoradutza osteko ikerketa Odenseko (Danimarka) SDU Unibertsiteatean burutu zuen (2012-2015). 2009az geroztik, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea da. Gradu amaierako 6 lan, eta master amaierako 2 lan zuzendu ditu. Gaur gaurkoz, tesi bateko zuzendarikide ere bada.



2015az geroztik, Neuronal Ubiquitin Pathway ikerkuntza taldeko kidea da. 23 ikerketa proiektutan aritu da, horietatik baten ikertzaile nagusi gisa. Egilekide hainbat argitalpenetan: 23 artikulu zientifiko, 38 dibulgazio artikulu eta 3 liburu atal. 2017az geroztik, hileko kolumnista da Berria egunkarian, zientzia dibulgazioko atalean. 40 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan, horietako bitan hitzaldi onenaren saria jasoz. 4 zientzia aldizkariren ebaluatzailea da. Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: (i) proliferazio-seinaleen erregulazioaren azterketa, eta (ii) masa espektrometrian oinarritutako teknika proteomikoak erabiliz, zelulen seinaleztapen bidezidorren eta nerbio sistemako gaixotasunen oinarrizko mekanismo molekularren ikerketa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak