XSLaren edukia

MAIDER LARRAÑAGA EGUILEGOR

Ezagutza arloa
Gizarte Psikologia
Saila
Gizarte Psikologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maider.larranaga@ehu.eus

Maider Larrañaga Egilegor Psikologian doktorea da eta formazio berezia du genero gaietan, besteak beste “Emakume eta Gizonen arteko berdintasun masterra” aurrera eraman du. Irakasle eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean, Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailean hain zuzen. RESPYRGET ikerketa sareko kidea da, bertan generoa eta lana aztertzea helburu duten unibertsitate ezberdinetako ikerlariak biltzen dira. Aurrera eramandako ikerketa lerro nagusiak generoaren ikuspegia txertatu eta genero dinamikak aztertzea dute helburu, genero harremanak botere harreman asimetriko moduan ulertuz. Besteak beste, ikerketetan landutako gaiak ondokoak dira: genero asimetria langabeziaren irudikapen sozialean; genero ikuspegia bizitza kalitatearen azterketan; genero dinamikak tradizionalki maskulinoak diren lanbideetan; generoa eta lidergoaren arteko harremana; genero berdintasunaren irudikapen soziala eta ekintza positiboak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak