Gaia

XSLaren edukia

AMAYA DE AYALA BILBAO

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
amaya.deayala@ehu.eus

Nazioarteko doktorea Ekonomian (2014ko martxoa), doktoregoko sari berezia jaso zuelarik; Masterra Ekonomian (2009ko iraila); eta Ekonomian lizentziatua (2008ko ekaina), honetan ere, lizentziaturako sari berezia jaso zuelarik, dena Euskal Herriko Unibertsitateagatik (UPV/EHU).

Amaia irakasle agregatua da Ekonomia Aplikatua sailean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (UPV/EHU). 2018ko urtarriletik, Ekonomia irakasten du gradu desberdinetan eta masterrean, gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez. Ikertzaile elkartua da ere Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerkuntza-zentroan eta batzarkidea “Asociación Española para la Economía Energética” (AEEE) elkartean.

Bere ikerketak kontsumitzaileen jokabidea aztertzen du klima-aldaketaren egokitzapena eta arintzearen testuinguruan, efizientzia energetikoa eta kontsumo energetikoari arretaz jarriz etxeko sektorean. Inkestaren datuak, metodo esperimentalak (aukera diskretuko esperimentuak, landa-esperimentuak, laborategiko esperimentuak) eta ikerketa-metodo kualitatiboak (sakoneko elkarrizketak, eztabaida-taldeak) erabiltzen ditu batez ere.

Identifikatzailea:

Ekoizpen zientifikoaren ataria UPV/EHU: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/127184/detalle

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak