Irakasleak

XSLaren edukia

IKER ZIRION LANDALUZE

Ezagutza arloa
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak
Saila
Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoare
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
iker.zirion@ehu.eus

Zuzenbidean (Deustuko Unibertsitatea, 1999) eta Politika eta Administrazio Zientzietan (UPV/EHU, 2002) lizentziatua. 2010 urteaz geroztik, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Departamentuaren irakaslea da. Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Europar Batasuneko Zuzenbidea irakasgaiak irakasten du bai gaztelaniaz bai euskaraz.

UPV/EHU Nazioarteko Ikasketan nazioarteko tesia aurkeztu zuen (2016): Políticas internacionales de construcción de la paz y de desarme, desmovilización y reintegración de combatientes en Kivu Norte y Kivu Sur, República Democrática del Congo. Un análisis basado en el enfoque de género y de las masculinidades (2004-2015), eta horren bidez, gainera, Doktoretza Sari Berezia irabazi egin zuen (2017/2018ko ikastaroan).

UPV/EHUko Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuaren ikertzailea, eta Garapena eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazioa eta Garapena" Master Ofizialean irakasle. Gainera, "Feminismoa eta gatazkak ikerketa-lerroaren eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen "Giza segurtasuna, tokiko giza garapena eta nazioarteko lankidetza (2016-2021)" ikerketa-taldearen (IT1037-16) kidea ere bada.

Ikerketa gaiak: bakegintza eta genero; gatazka ondoko testuinguruak; Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta feminismoa; Kongoko Errepublika Demokratikoa; eta maskulinitateak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak