Gaia

XSLaren edukia

Ikaskuntza Sortzailea eta Etengabeko Prestakuntza

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Hautazko ikasgaia da, izaera teoriko-praktikoa duena, eta ikasleengan ikerkuntza alorrrarekiko gaitasun kreatiboa sustatzea helburu duena. Hezkuntza arloko profesionala lagundu nahi du, kreatibitatea gaitasun gisa aztertu eta ikertu dezan eta, aldi berean, bere gaitasun sortzailea ere gara dezan. Gaiaren inguruko sakontze lan teorikoaren eta norberaren praktika sortzailearen bitartez lantzen joango dira ikerkuntza aplikatuan oinarrizkoak diren alderdiak , zehazki ikaskuntza testuinguru jakin batean pertsonen gaitasun kreatiboa garatzea helburu izango duen ikerkuntzan.

Ikasgaian landuko diren trebetasun sortzaileek ikerkuntza erronkaren aurrean jarriko dute ikaslea, hainbat trebetasunetan indarra jarriz, hots, besteren artean, irekiera, malgutasun, lankidetza eta iraunkortasuna.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
EIZAGIRRE SAGARDIA, ANA ISABELEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaHezkuntzaren Teoria eta Historiaa.eizagirre@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Saber situar el fenómeno de la creatividad dentro del contexto contemporáneo de globalización, y en su relación con el fenómeno de la Innovación.15.0 %
Analizar las dimensiones humana, económico-laboral y social de la innovación y de la creatividad, y sus implicaciones formativas y educativas en el marco del aprendizaje a lo largo de la vida: escolarización obligatoria, educación de adultos, formación profesional , aprendizaje en contextos de trabajo, etc.25.0 %
Identificar los factores que favorecen el desarrollo de la creatividad en los procesos y contextos de aprendizaje y educación.25.0 %
Diseñar un maco general de intervención para el desarrollo de las competencias creativas e innovadoras en el contexto del aprendizaje a lo largo de la vida35.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala154560
Mintegia10010
Gelako p.505

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak15.0 % 15.0 %
Garatu beharreko galderak25.0 % 25.0 %
Lan praktikoak25.0 % 35.0 %
Otras Evaluaciones65.0 % 85.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikastaroa modu jarraian ebaluatuko da, ikasgelan egingo diren praktikak, une bakoitzean zehaztuko diren entregagaiak eta prozesuan emaniko pausuak jasoko dituen azken txostena oinarritzat hartuta.

Gelako jarduera praktikoak nagusiki taldean egingo dira eta hainbat teknika sortzaile aplikatu eta garatzea izango dute helburu. Ebaluazio irizpideak teknika bakoitzara egokituak egongo dira, baina kasu guztietan funtsezkotzat hartuko da jarduerarekiko jarrera proaktiboa eta arduratsua izatea, baita talde lanerako jarrera positiboa izatea ere.

Entregagaiak banaka burutzekoak izango dira eta horien artean sartzen da azken txostena ere.

1.- Hezkuntza testuinguru jakin batean, partehartzaileen gaitasun sortzailea garatzeko eskuhartze pedagogiko baten diseinu proposamena: helburu orokorrak eta zehatzak.

Nola ulertzen dugu sorkuntza? Nola txertatu gaitasun sortzailea konpetentzia multzo batean? Ze hezkuntza testuniguruan nahi dugu gaitasun sortzailea garatu? Ze ikaskuntza emaitzak nahi ditugu lortu?

Partehartzaileek gaiaren garrantzia justifikatzen dute, gaia hezkuntza-ikerkuntza eta politikaren barruan kokatzen dute, eta proposatzen duten eskuhartzearekin lortu nahi diren helburu orokorrak eta zehaztak azaltzen dituzte. Azken kalifikazioaren %10.

2.- Hezkuntza testuinguru jakin batean, partehartzaileen gaitasun sortzailea garatzeko eskuhartze pedagogiko baten diseinu proposamena: estrategia metodologikoa.

Nola landuko dugu gaitasuna? Zeintzuk dira gure estrategia metodologikoaren oinarrizko irizpideak/printzipioak? Ze teknika erabiliko ditugu?

Pertsonen sormena sustatzen duten faktoreak azaltzen dira eta diseinu metodologikoaren zati bat lantzen da (irizpide metodologikoak, denbora-espazio ezaugarriak, erronkak, faktoreak, etab). Azken kalifikazioaren %10.

3.- Hezkuntza testuinguru jakin batean, partehartzaileen gaitasun sortzailea garatzeko eskuhartze pedagogiko baten diseinu proposamena: ebaluazioa.

Nola ebaluatuko dugu sormena? Ze printzipio/faktore hartuko dugu aintzat prozesua edota produktua ebaluatzerakoan? Ze ebaluazio estrategiak/teknikak proposatzen dira?

Ebaluazio irizpide eta tresna batzuk proposatzen dira, helburu zehatzekin / ikaskuntza emaitzekin erlazionatuz. Azken kalifikazioaren %5.

4.- Azken Txostena: Hezkuntza testuinguru jakin batean, partehartzaileen gaitasun sortzailea garatzeko eskuhartze pedagogiko baten diseinu proposamena.

Lanketa eta balorazio irizpideak Azken kalifikazioaren %50.

Ikastaroan zehar eramando dinamikari jarraikiz, azken txostenak ondorengo atalak jaso beharko ditu, gutxienez:

a)Proposamenaren justifikazioa, argumentazio teorikoa eta soziala artikulatuaz.

b)Helburuak.

c) Estrategia metodologikoa.

d) Ebaluazioa.

Lanaren idazketa eta aurkezpena:

- Lanaren luzera 4000 hitzekoa izango da gutxi gora behera.

- Taldeak adostutako datan entregatu beharko da.

- Bibliografiarako APA arauak erabiliko dira.

Zuzenketa irizpide zehatzak hauek dira:

a. Argitasuna eta zorroztasuna txostenaren atal bakoitzean.

b. Eskuhartze diseinuaren fase guztien arteko Koherentzia.

c. Iturri eta erreferentzia teoriko zein bibliografikoen trataera (zitatzen jakin, bibliografiaren aurkezpen zuzena , erreferentzien erabilera egokia)

d. Argumentazio epistemologikoa (diseinuan hartzen diren erabikiak argumentatzen jakin) .

e. Aurkezpena zaindua (irakurketa erreztuko duen formatoan aurkezten jakin, ortografía, grafikoak etabb. Egoki antolatuz.)

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdirako ezarri diren baldintza berdinak balioko dute ez-ohiko deialdirako, baina kasu honetan azterketa egingo da, notaren %30ª jasoko duena, eta entregagai bakarra izango da (eskuhartze diseinuaren azken txostena), notaren %70 a jasoko duena.

Azterketa oinarrizko testuen ikasketan oinarrituko da. Entregagairen kasuan, ebaluazio irizpideak ohiko deialdian ezarritakoak, berberak, izango dira.



Irakasgai-zerrenda

1.- Kreatibitatea eta Berrikuntza ezagutzaren gizartean eta aldaketa globalizatuaren testuinguruan.

- Hezkuntza espazio eta denbora birpentsatu bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren baitan.

- Berrikuntzaren egungo dimentsioak. Kreatibitatearen esanahi berriak. Kreatibitatearen inguruko ikasketak gaur egun.

2.- Kreatibitatearen esanahia eta ezaugarriak ikuspegi sistemikotik.

- Kreatibitatea eta ingurunearen arteko erlazioa. Pertsona, prozesu eta produktu kreatiboaren ezaugarriak

- Kreatibitatea konpetentzia gisa: ikaskuntza emaitzak, adierazleak.

3.- Gaitasun sortzailea garatzeko, hezkuntza eta ikaskuntza testuinguruak analizatu eta bertan esku hartzeko klabeak.

-Esku-hartze pedagogikorako oinarrizko faktoreak.

- Erronka estrategia didaktiko gisa.

- Gaitasun sortzailearen ebaluazioa: irizpideak, adierazleak, ebaluazio tresnak.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Adams, K. (2005). Sources of Innovation and Creativity: A Summary of the Research, National Center on Education and the Economy. http://skillscommission.org/commissioned.htm.

Craft, A. (2003): ¿The limits to Creativity in Education: Dilemmas for the Educator¿. British Journal of Educational Studies, vol.51, nº2, pp 113-127.

CREANOVA proiektua (2009): Discovering vision / Litekeenaren bila / Descubriendo horizontes. http://www.creanova-project.eu

Csikszentmihalyi, M. (1996): Creativity: Flow and the Psychology of Discovery and Invention, New York: HarperPerennial. Harvard Business School Press.

Cuadernos de Pedagogía (2016). La Creatividad (monográfico), Mayo, nº 467.

Fernández, I.; Eizagirre, A.; Arandia, M. (et all). "Creatividad e Innovación: claves para intervenir en contextos de aprendizaje", REvista Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación, 2004, vol.2, nº1.

Gardner, H. (1998): Mentes creativas. Una anatomía de la creatividad. Barcelona, Paidós (cap.1 / cap.2 / cap.10).

Gardner, H. (2007). Las cinco mentes del futuro. Barcelona: Paidós.

Garder, H.; Csikszentmihalyi, M.; Damon, W. (2002): Buen trabajo. Cuando ética y excelencia convergen. Barcelona: Península

Sternberg, R.-Lubart, T. (1997), La creatividad en una cultura conformista. Barcelona: Paidós. (cap.1 / cap.11)

Gehiago sakontzeko bibliografia

Amabile, T. (1996). Creativity in context: Update to the Social Psychology of Creativity. Westview Press.



CE. “Recomendación del Consejo de 22 de mayo de 2018, relativa a las competencias clave para el aprendizaje permanente”.. https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=CELEX:32018H0604(01)&from=LT



Cropley, A. (2001): Creativity in Education and Learning: A guide for Teachers and Educators, London: Kagan Page.



DeBono, E. (2008), Seis sombreros para pensar. Barcelona: Paidós.



Miettinen, R., “The Sources of Novelty: A cultural and Systemic View of Distributed Creativity”, Creativity and Innovation Management, 2006, vol.15, nº 2.



Piirto, J. (2004): Understanding Creativity. Great Potential Press.



Sternberg, R. (ed.)(1998): Handbook of Creativity. Cambridge University Press.



Stenberg et all. (ed.) (2004): Creativity. From Potential to Realization. Washington: American Psychological Association.

Aldizkariak

British Journal of Educational Studies



European Journal of Education



American Psycgologist



Creativity Research Journal



The Academy of Management Review



Estekak

www.elearningeuropa.info



http://skillscommission.org



http:// www.conacyt.gob.su/Indicadores%20sector%20Academico/Manual de Oslo%2005.



http://www.innovemosdoc.cl



http://crell.jcr.ec.europa.eu/Publications/CRELL%20Research%20Papers



http://www.youngfoundation.org.uk



http://www.creanova-project.eu



http://ec.europa.eu/education/lifelong-learning-policy



http://www.innovaforum.com/indice.htm

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak