Gaia

XSLaren edukia

Ezintasunaren Ikuspegi Berriak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ezintasunaren ikuspegi berriak irakasgaia 3 ETCSko hautazko ikasgai erdi-presentziala da, master honetako Bloke Tematikoaren barruan kokatzen dena. Irakasgai honek ezgaitasunaren alorrean sakontzen du, “Haurtzaroko Eskubideak eta Hezkuntza” eta “Inklusio Soziohezitzailea” bezalako irakasgaiek aurkezten dituzten ardatzetan oinarritu eta metodologia zientifiko eta esku-hartze sozio-hezitzaileetatik abiatuta.



Irakasgai honen testuinguruan, une historiko honetan desgaitasunaren inguruan esparru ulergarri bat eraikitzeko aukera ematen diguten oinarrizko elementu adikorretara hurbilduko gara. Kontzeptu teoriko gaurkotu eta esanguratsuenei helduko zaie, desgaitasun-egoeran dauden pertsonek gizartean parte hartzeko euskarri-sareak eta praktikak sortzea ahalbidetuko duten jardunbideei modu operatiboan ekiteko. Aldi berean, aipatutako planteamenduekin koherenteak diren errealitateak eraikitzea ahalbidetzen duten ikerketa-ildoen ardatzak kokatzen saiatuko gara.



Irakasgaia emateko hizkuntza gaztelania da, baina ikasleek idatzizko lanak eta ahozko ekarpenak bi hizkuntza ofizialetan egin ditzakete, gaztelaniaz edo euskaraz.



Irakasgai hau erdi-presentziala da; beraz, lau saio presentzial emango dira eta gainerakoak on-line egingo dira modu asinkronoan. Metodologia praktikoa izango da nagusiki, eta bi gakorekin lan egingo da: alde batetik, ariketa praktikoak, banakakoak eta hausnarketakoak, eta, bestetik, talde txikietan lanak egitea, parte-hartzea, eztabaida, kritika konstruktiboa eta talde-lana sustatuz.



Lan-sistemari esker, irakasgaiko pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Dinamika eta egoera desberdinak erabiliko ditugu: aurkezpen magistralak, oinarrizko kontzeptu eta irizpideetara hurbiltzeko; talde-eztabaidak, prestakuntza-premiei aurre egin ahal izateko; egungo topikoetara ikerketara hurbiltzeko talde-lana; horien aurkezpena; eta banakako hausnarketa-jarduerak.













Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
OZERINJAUREGI BELDARRAIN, NAGOREEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaDidaktika eta Eskola Antolakuntzanagore.ozerinjauregi@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Desgaitasunaren adierari buruzko diskurtso propioa garatzea modu operatiboan, harremanak eta praktikak bideratzeko.40.0 %
Bizitzan zehar eskaintzak antolatzen dituzten zerbitzuen eta profesionalen sareaz jabetzea, erantzun-politiken aukerak eta mugak ulertuz.40.0 %
Komunitate akademikoak eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonek balioetsitako arazoei buruzko ikuspegi praktiko eta ikerketa-ikuspegi berriak irekitzea.20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1522.537.5
Gelako p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ikaslearen lan pertsonala45.00 %
Kasuen azterketa10.060 %
Talde-lana10.060 %
Testuen analisia10.060 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Lanak egitea eta azaltzea40.0 % 40.0 %
Portafolioa30.0 % 30.0 %
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak)30.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

a) Desgaitasunaren arloko funtsezko alderdiak identifikatzen ditu, eta, horretarako, beharrezko informazioa biltzen du eta elementu garrantzitsuak hautatzen ditu, modu objektiboan ulertzeko.



b) Desgaitasunaren arloko praktika espezifikoen erabilerak maila indibidualean eta sozialean dituen inplikazioak argitzen ditu.



c) Bizialdi osoko eskaintzak artikulatzen dituzten zerbitzuen eta profesionalen sarea identifikatzen du, eta erantzun-politiken aukerak eta mugak ulertzen ditu.



d) Desgaitasunaren arloko berezko kontzeptuak txertatzen ditu bere diskurtsoan, pertsonen, zerbitzuen eta erakundeen ahalduntzea ardatz nagusitzat hartuta.



e) Ezgaitasunaren egoerari buruzko diskurtso berritzailea proposatzen du, pertsona guztien eskubideekiko errespetua bultzatzeko, gizarteratze eta hezkuntza-inklusioaren funtsezko alderdi gisa.



f) Komunitate akademikoak eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonek baloratzen dituzten arazoei buruzko ikuspegi praktiko eta ikerketa-ikuspegi berriak aztertzen ditu.



g) Giza beharren inguruko ikerketa-ildo berriak diseinatzen ditu, testuinguru inklusiboak eraikitzeko.



h) Asertibotasunez defendatzen ditu bere esperientziak eta eskuratutako ezagutzak, aniztasuna errespetatzen duen hizkuntza zientifiko-teknikoa erabiliz.



- Komunitate akademiko bai desgaitasun egoeran dauden pertsonen aldetik balioetsitako ikerketa eta praktika ikuspegi berriak aztertzen ditu.

- Testuinguru inklusiboak eraikitzeko giza beharrizanen inguruko ikerketa lerro berriak diseinatzen ditu.

- Eskuratutako esperientzia eta ezagutzak asertibotasunez defendatzen ditu, aniztasunarekiko adeitsua den lengoaia zientifiko-teknikoa erabiliz.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio-sistema jarraitua izango da, irakasgaiaren izaera praktikoarekin bat etorriz. Proposatutako ariketen gaineko feed-backa emango da, bai modu sinkronoan, aurrez aurreko saioetan ebazten direnean, bai modu asinkronoan, on-line egiten denean. Saioetako dinamikak eta berauetan garatutako prozesuak modu jarraitu batean aintzat hartzeaz gain, amaierarako ebaluazioaren parte izango diren hiru zeregin burutuko dira:



1) Literatura zientifikoa, legedia eta hemerotekaren berrikusketatik abiatuta identifikatutako ikerketa topiko baten idazketan datzan banakako txosten baten lanketa.

2) Erlazioa duten ikerketa topikoak taldekatu eta ikuspegi desberdinetatik abiatuz ikusmoldeak ireki, hutsuneak bete eta emaitzen alderaketa eginez osatuko den taldeko txostenaren lanketa eta aurkezpena.

3) Irakasgaian zehar egindako lanketan eta materialen gaineko hausnarketan oinarrituko den banakako ikaskuntza dosier baten garapena.



Amaierako ebaluazioa. Hainbat arrazoi direla medio, proposatutako metodologia eta etengabeko ebaluazio-sistema jarraitu ezin duten ikasleek irakasgaia amaierako ebaluazioaren bitartez gainditzeko aukera izango dute, beti ere, etengabeko ebaluazioari ukoa idatziz aurkezten badiote irakasleei, eskolak hasi eta bi asteko epearen barruan.



Amaierako ebaluazio-sistema aukeratzen duten ikasleek konpetentzien garapena egiaztatu beharko dute amaierako proba batean. Proba hori, irakasgaian zehar egindako lanketan eta materialen gaineko hausnarketa jasotzen dituen banakako ikaskuntza dosierra (kalifikazioaren %50) eta azterketa praktiko bat (kalifikazioaren %50) izango dira.



Uko egitea. Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdi arruntean ebaluatua izateari, unibertsitate-masterretako ikasleen iraunkortasunari buruzko araudiko 2.2.2 artikuluaren ondorioetarako, deialdia zenbatu ez dezaten. Eskubide horretaz baliatzeko, uko egiteko eskabide idazkia bidaliko zaio Masterraren Batzorde Akademikoari, eta administrazio-idazkaritzaren bidez izapidetuko da. Idazkia irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen aurkeztuko da.



Plagioa. Irakasgai honek plagio kasuetarako prebentzio eta jardunari buruzko protokoloa betetzen du, bai eta ebaluazio probetan eta lan akademikoetan kopia edo iruzurra egiteari buruzkoa ere, beraz, EHUk zehaztuta dituen neurriak aplikatuko ditu, bertan aurreikusitako edozein egoera hautemanez gero. Era berean, ikerketako etika-protokoloei eta UPV/EHUk hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako ezartzen dituen orientabideei erantzuten die.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, deialdi horretan aukeratutako ebaluazio-sistema edozein dela ere, ezohiko deialdiaren azken ebaluazio-probara aurkezteko eskubidea izango dute. Proba hori, irakasgaian zehar egindako lanketan eta materialen gaineko hausnarketa jasotzen dituen banakako ikaskuntza dosierra (kalifikazioaren %50) eta azterketa praktiko bat (kalifikazioaren %50) izango dira.



Masterreko ikasleek uko egin ahal izango diote ezohiko deialdian ebaluatzeari, deialdia ez daiten zenbatu 2.2.2. Unibertsitate-masterretako ikasleen iraunkortasun-araudia. Eskubide horretaz baliatzeko, uko egiteko eskabidea egingo zaio Masterraren Batzorde Akademikoari, eta idazkaritza administratiboaren bidez izapidetuko da. Idazkia ikasturte bakoitzeko uztailaren 15a bainolehen aurkeztuko da.

Irakasgai-zerrenda

a) Egungo praktika baterako kontzeptu operatiboak

a. Giza Eskubideak eta Zerbitzuen Plangintza Sektoriala.

b. Berreraikuntza kontzeptuala eta zientzia hegemonikoen aldaketa.

c. Minusbaliatuetatik eskubideak dituzten pertsonetara

d. Eskubideak dituzten pertsonak gizarte-testuinguruetan bizi dira.

e. Gizarte-testuinguru operatiboak inklusiboak dira.

f. Giza beharrei aurre egitea posible egiten duten testuinguru inklusiboak

g. Talde estrategikoek giza beharrei erantzuna gizarte-testuinguru egokietan



b) Euskarri eta zerbitzu premiak: zerbitzu-sarea

a. Euskarri zerbitzu eta beharren ulermenean aldaketa kontzeptualek dituzten inplikazioak.

b. Politika publikoak: giza bizitzaren beharrei erantzungo dien sare bat sortzeko bidean.

c. Egungo zerbitzu-sarearen ahulezien eta indarguneen azterketa: EAE.

d. Saretik berrikuntzarako aukerak.

e. Ikuspegi berriak zerbitzu-eskaintzan.

f. Gure ingurunean giza beharrei erantzuteko zerbitzu berriak diseinatzea



c) Jarduteko eta ikertzeko ikuspegi berriak

a. Herritartasun aukera berriak: bestearen ahotsa eta aurpegia '– Ezindua-

b. Autodeterminazioa, parte hartzeko praktika berrien erreferente metodologiko gisa. Bizitza istorioak, memoria kolektiboen istorioak

c. Bizi-kalitatea; Etengabeko hobekuntza; Praktika profesional onak, PCP eta bizi-proiektuak

d. Erakundeak jardunbide egokien bidez hobetzea.

e. Gizarte-espazioak sortzeko praktika profesionalak ikertzea

f. Profesional berriak eta giza beharrei erantzutea (desgaitasun-egoeran dauden pertsonen beharrei)



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

www.siis.net







Diputación Foral de Gipuzkoa (2015). Modelo de atención a personas con discapacidad y a personas con trastorno mental. Ordenación de la red foral de servicios de alojamiento, de día y ocupacionales en Gipuzkoa. . [En línea]. Disponible en



http://www.behagi.eus/files/informes/modelo-de-atencin-a-discapacidad-y-trastorno-mental.pdf







Oinarrizko bibliografia

Almeida, M. E., Angelino, M. A., Kipen, E., Lipschitz, A., Marmet, M., Rosato, A., & Zuttion, B. (2010). Nuevas retóricas para viejas prácticas. Repensando la idea de diversidad y su uso en la comprensión y abordaje de la discapacidad. Política y Sociedad, 47(1), 27-44

Amor, A. M., Sánchez, M., Romero, Aguayo, V., & Verdugo, M. Á. (2017). Hacia la inserción socio-laboral desde la planificación de apoyos en los servicios sociales y educativos. Revista DI, 12, 36-42 Disposible en http://www.um.es/discatif/documentos/PyS/3_Retoricas.pdf

Barton, L. (2010). Superar las barreras de la discapacidad. Madrid: Morata.

Booth, T. y Ainscow, M. (2002). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva. Desarrollando el aprendizaje y la participación en las escuelas. Desarrollando el aprendizaje y la participación en las escuelas. Madrid: Consorcio Universitario para la Educación Inclusiva.

Diputación Foral de Gipuzkoa (2015). Modelo de atención a personas con discapacidad y a personas con trastorno mental. Ordenación de la red foral de servicios de alojamiento, de día y ocupacionales en Gipuzkoa. Disponible en

http://www.behagi.eus/files/informes/modelo-de-atencin-a-discapacidad-y-trastorno-mental.pdf

España. Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley General de Derechos de las personas con Discapacidad y de su Inclusión Social. Boletín Oficial del Estado, 3 de diciembre de 2013, núm 289, pp. 95635 a 95673. https://www.boe.es/boe/dias/2013/12/03/pdfs/BOE-A-2013-12632.pdf

FEVAS (2011). Guía de materiales para la Inclusión Educativa: Discapacidad Intelectual y del Desarrollo. Educación Secundaria. Gobierno Vasco.

Educación Infantil: http://fevas.org/?wpfb_dl=33

Primaria: http://fevas.org/?wpfb_dl=35

Secundara: http://fevas.org/?wpfb_dl=38

Fierro, A. (2009). Retos en investigación y tecnología educativas en el ámbito de las discapacidades. Siglo Cero, 40(1), 79-92 http://sid.usal.es/idocs/F8/ART11728/Afierro.pdf

Florian, L. (2013). La educación especial en la era de la inclusión:¿El fin de la educación especial o un nuevo comienzo? Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva, 7(2), 27-36. http://www.rinace.net/rlei/numeros/vol7-num2/art1.html

García, J. A. & Moreno, I. (2014). Escuela, diversidad cultural e inclusión. Madrid: La Catarata.

Gobierno Vasco (2012). Plan estratégico de atención a la diversidad en el marco de una escuela inclusiva 2012-2016. Departamento de Educación: Vitoria-Gasteiz http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43detail/es/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100011c_Pub_EJ_Plan_diversidad_c.pdf

Hegarty, S. (2008). Investigación sobre educación especial en Europa. Rice, 6(2), 191-199, en https://revistas.uam.es/index.php/reice/article/view/5449/5887

Hernández, O., Jamba, A., & Sepúlveda, F. (2021). Modelo de Apoyos para personas con Discapacidad Intelectual y su impacto en la calidad de vida. Revista Latinoamericana en Discapacidad, Sociedad y Derechos Humanos, 5(1), 42-55.

Observatorio Estatal de la Discapacidad (2010). Informe Olivenza. http://www.observatoriodeladiscapacidad.es/informacion/documentos/07012011/informe_olivenza_2010

Observatorio sobre discapacidad y mercado de trabajo en España (2014). Informe cero. Situación de las personas con Discapacidad en el mercado laboral. Ministerio de Trabajo y Seguridad Social: Madrid.

ONU Documentos de las Naciones Unidas sobre discapacidad:, en http://www.geocities.com/leydiscaperu/onu-docs.htm

Organización Mundial de la Salud (2001). Clasificación Internacional del Funcionamiento de la Discapacidad y la Salud. OMS: Ginebra. http://www.imserso.es/InterPresent2/groups/imserso/documents/binario/435cif.pdf

Sánchez-Gómez, V. & López, M. (2020). Comprendiendo el Diseño Universal desde el Paradigma de Apoyos: DUA como un Sistema de Apoyos para el Aprendizaje. Revista latinoamericana de educación inclusiva, 14(1), 143-160. https://dx.doi.org/10.4067/S0718-73782020000100143

Sapon-Shevin, M. (2013). La inclusión real: Una perspectiva de justicia social. Revista de Investigación en Educación, 11(3), 71-85 http://reined.webs.uvigo.es/ojs/index.php/reined/article/viewFile/728/295

Scharlock, R. L. et al. (2007): El Nuevo concepto de retraso mental: comprendiendo el cambio al término discapacidad intelectual. Siglo Cero, 38(4), 5-20. http://sid.usal.es/articulos/discapacidad/10365/8-2-6/el-nuevo-concepto-de-retraso-mental-comprendiendo-el-cambio-al-termino-discapacidad-intelectual.aspx

Tosi, I., Ruiz, E. B., Peláez, L., Larrañaga, M., & Saavedra, E. (2016). Educación Inclusiva y Vida Independiente. Universitas: Revista de filosofía, derecho y política, 24, 134-164. http://dx.doi.org/10.20318/universitas.2016.3178

Verdugo, M. A. (2006). Cómo mejorar la calidad de vida de las personas con discapacidad. Amarú: Salamanca.



Gehiago sakontzeko bibliografia





Aldizkariak

AMERICAN JOURNAL ON INTELLECTUAL AND DEVELOPMENTAL DISABILITIES



APPLIED RESEARCH IN INTELLECTUAL DISABILITIES



AUTISM,



BOLETIN DEL REAL PATRONATO DE PREVENCION DE LA DISCAPACIDAD



DISABILITY & SOCIETY,



INTELLECTUAL DISABILITY RESEARCH,



INTERVENCIÓN PSICOSOCIAL. REVISTA SOBRE IGUALDAD Y CALIDAD DE VIDA,



LEARNING DISABILITIES,



MINUSVAL



RÉADAPTATION,



RESEARCH IN DEVELOPMENTAL DISABILITIES,



SIGLO CERO



Estekak

http://www.aamr.org



http://www.disabilityalliance.org/about.htm



http://www.european-agency.org



http://www.eurydice.org .



http://www.feaps.org



http://www.inclusion-europe.org/main.php?news=ok



http://www.ed.gov (main web site) http://www.ed.gov/offices/OSERS / http://www.ed.gov/pubs/Prog95/index.html



http://www.who.int.



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak