Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN ARANTZETA PEREZ

Ezagutza arloa
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
miren.arantzeta@ehu.eus

Logopedian diplomatu nintzen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta Hizkuntzalaritzan lizentziatu nintzen Bartzelonako Unibertsitatean (UB). 2011n, Erasmus Mundus beka lortu nuen Hizkuntzalaritza Klinikoko Europar Masterra (EMCL) egiteko, Potsdam-eko Unibertsitatean (DE) eta Groningen-eko Unibertsitatean (NL). Afasia, hizkuntza garapenaren nahasmenak, dislexia eta alexiari loturiko ikerketa metodoetan trebatu nintzen, baita neuroirudia eta begien jarraipeneko tekniketan ere. 2013an, Hezkuntza, Ikus-entzunezko eta Kultura Agentzia Eragileak (EACEA; Europar Batasuna) saritu ninduen doktoretza lana 'International Doctorate in Experimental Approaches into Brain and Language' (IDEALAB)-n egiteko (Erasmus Mundus bikaintasun zigilua). Afasia duten pertsonen esaldi ulermen arazoak, akatsen inguruko kontsientzia eta elebitasunaren eragina aztertu nituen. Datuen modelizazioan eta estatistikan trebatu nintzen, baita idazkera akademikoan ere. Ikerketa horren emaitzak nire doktore tesiaren muina izan ziren: "Esaldiak ulertzea afasia elebakar eta elebidunetan: portaera metodoen eta begi-jarraipenaren ebidentzia" (2017).



Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Gogo Elebiduna psikolinguistika taldeko doktore ondoko ikertzailea naiz. Sarbide lexikoa eta hizkuntza aldatzeko mekanismoak aztertzen ditut lesio neurologiko baten ondorioz anomia duten (hau da, hitzak berreskuratzeko arazoak) eta lesio gabeko hiztunetan, bizitza osoan zehar.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak