Irakasleak

XSLaren edukia

JEREMY CLAUDE BARNES

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
jeremy.barnes@ehu.eus

Jeremy Barnes Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduko irakasle atxikia da HiTZ zentroan eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldean.



Baliabide gutxiko hizkuntza eta domeinuetarako egokitzen diren ereduak eta baliabideak sortzean oinarritzen da bere ikerketa interes nagusia: hizkuntza arteko metodoak, gainbegiratze ahula (weak supervision), ataza anitzeko ikaskuntza (multi-task learning) eta domeinuaren egokitzapena, besteak beste. Sentimendu eta emozioen analisia arloetan espezializatu da, baita HNPko ereduen beste alderdi batzuk ebaluatzeko metodoak garatzean.



Aurretik, Oslo Unibertsitateko Hizkuntza Teknologia Taldeko doktorego-ondoko posizioa bat izan zuen, norvegiarrentzat sentimendu baliabideak eta ereduak sortzeko eginbehar nagusia zuela (SANT proiektua). Doktoregoa Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean egin zuen, baliabide gutxiko hizkuntzen arteko sentimenduen analisia garatu zuena. Bere doktorego garaian, Stuttgarteko Unibertsitatean ere urtebete egin zuen IMSk finantzatutako ikerketa egonaldi batean.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).