Irakasleak

XSLaren edukia

LARRAITZ ZUBELDIA ARRUABARRENA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
larraitz.zubeldia@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziaduna (2001, Deustuko Unibertsitatea) eta doktore (2010, UPV/EHU). Euskarazko omen partikularen azterketa semantikoari eta pragmatikoari buruzko tesia egin zuen, eta bi sari eskuratu zituen: UPV/EHUko doktorego-sari berezia (2010/2011 ikasturtea) eta Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena Saria (Euskaltzaindia eta UPV/EHU, 2013), biak giza zientzien arloan. Doktoretza-ondoko ikertzaile izan zen University College Londonen (2011-2012) eta ILCLI institutuan (2013). 2014az geroztik irakasle da. Lehenbizi Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean aritu zen, eta 2015etik Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko kide da, irakasle atxiki gisa.



Hauek ditu ikergai nagusiak: euskarazko partikula eta bestelako elementu ebidentzial/modalen semantika eta pragmatika, semantikaren eta pragmatikaren arteko bereizketa, pragmatika esperimentala eta euskarazko izenordain anaforiko/logoforikoen pragmatika. Gai horiei buruzko lanak argitaratu ditu, besteak beste, Language, Belgian Journal of Linguistics, Research in Language eta Gogoa aldizkarietan. ILCLIko kide da 2002az geroztik, eta gaur egun hango Language, Action, and Thought ikerketa-taldeko kide.



www.researchgate.net/profile/Larraitz_Zubeldia

https://latgroup.wixsite.com/home

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).