Irakasleak

XSLaren edukia

MAITE ORONOZ ANCHORDOQUI

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
maite.oronoz@ehu.eus

Maite Oronozek 2009an lortu zuen Informatikan Doktoretza. Gaur egun Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko irakasle agregatua da. Ikerkuntza-lanetan dabil 1996z geroztik eta unibertsitatean irakasle da 2001 urtetik.

IXA ikerketa taldeko (ixa.eus) eta HiTZ (hitz.eus) zentroko kidea da. Gerora, medikuntzaren alorrera aplikatutako Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan dabil (osasun-txostenen analisi linguistiko eta semantikoan, GNS sailkapenean, drogen aurkako erreakzioen detekzioan eta osasun arloko terminologiaren euskararako itzulpenean). Ekarpen zientifikoei dagokionez, 85 argitalpen zientifiko ditu horietatik 8 Journal Citation Report (JCR) zerrendako aldizkarietan (horietatik 6 Q1 lehen kuartilean) eta 3 liburu-kapitulu. Hainbat JCR zerrendetako aldizkaritarako egin ditu berrikuspen-lanak. Kanpoko diru-laguntza duten 31 proiektutan aritu da ikerlari moduan. Ikerlari nagusia izan da INDRA S.A.rekin sinatutako kontratu batean eta Osakidetzarekin sinatutako bi kontratutan. Ikerkuntzako seiurteko bat du.

Administrazio-lanetan ere aritu da. Besteen artean Informatikako Fakultateko akademia antolakuntzako dekanorde izan den (2014-17), Informatikan Ingeniaritza Graduko koordinatzailea da (2017z geroztik), bi masterretako akademia antolakuntzako kide, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterreko koordinatzailea (2019z geroztik) eta UPV/EHUko Graduko Batzordeko kidea 2017tik geroztik.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak