Irakasleak

XSLaren edukia

IRAIA BIDAURRAZAGA LOPEZ DE LETONA

Ezagutza arloa
Fisioterapia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
iraia.bidaurrazaga@ehu.eus

Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzietan lizentziatua (2008, UPV/EHU) eta Lehen Hezkuntzan Diplomatua Kirol Hezkuntzako aipamenarekin (2013, UEM). Gaur egun Irakasle Atxiki moduan lan egiten du Fisioterapia Graduan, Fisiologiako Sailean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean (UPV/EHU). Unibasq-eko irakasle agregatu akreditazioa dauka. Fisioterapiako graduan Suspertze Geriatriko irakasgaiaren irakasle da eta 3. Mailako koordinatzaile. Era berean, kirolarekin, jarduera fisikoarekin eta osasunarekin erlazionatutako master desberdinetan da irakasle.

2015ean nazioarteko doktore gradua lortu zuen tesiak doktoregoko sari berezia lortu zuelarik. UPV/EHUko, estatu mailako eta nazioarteko zazpi proiektutan parte hartu du eta bi ikerketa kontratuetan (OTRI bidez). Gainera, “Deporte, rendimiento y salud” ikerketa taldeko kide da (Eusko Jaurlaritzako finkatutako taldeak, A taldea). 23 artikulu ditu JCRen publikatuta eta, era berean, JCReko hainbat aldizkaritan aztertzaile da. 35 komunikazio aurkeztu ditu nazioarteko kongresutan eta baita kongresu nazionaletan ere. Komunikazioek hainbat sari izan dituzte. Nazioarteko bi egonaldi ditu, guztira 14 hilabetekoak. Tesi bat zuzendu du eta beste bi tesiren kozuzendari da momentu honetan.

Honetaz gain, osasuntsuak diren adin desberdinetako pertsonengan (ume zein adindu), patologia desberdinak dituztenengan, eta menpekotasuna dutenengan neurketa antropometrikoak eta gaitasun fisikoak baloratzen aditua da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak