Gaia

XSLaren edukia

Enpresen Administrazioa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honen oinarrizko helburua, ikasleei enpresa erakundearen ikuspegi sistemikoa eskaintzea da, bere oinarrizko funtzio desberdinen arteko erlazioak aurkeztuz. Horrez gain, erakunde baten kudeaketaren inguruko arlo desberdinei buruzko interesa piztea eta administrazio eta antolaketaren inguruko hizkuntza bereziaren ezaupide egokia eskaintzea espero da. Azkenik, ikaslea antolamenduaren inguruko errealitate desberdinen aurrean aurkituko da, horregatik aurrera eraman beharko duen lan talde eta lan indibidualaren ondorioz abilezia eta gaitasun berriak eta egokiak lortzea da ere irakasgai honen helburua.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARANBURU AMIANO, IBONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaEnpresen Antolakuntzaibon.aranburu@ehu.eus
MARTINEZ DE ALEGRIA MANCISIDOR, ITZIAREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEnpresen Antolakuntzaitziar.martinezdealegria@ehu.eus
ZAMANILLO ELGUEZABAL, IBONEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraEnpresen Antolakuntzaibon.zamanillo@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
G1 Enpresak zuzentzeko ezagutza eta ahalmenak lortu10.0 %
G4.Kostu eta finantza kontabilitateari buruzko ezagutzak lortu25.0 %
G5. Zuzendaritzaren informazio sistema, industria antolakuntza, ekoizpen eta logistika sistema eta kalitate kudeaketa sistemei buruzko ezagutzak lortu45.0 %
G3. Merkataritza eta zuzenbide ezaupideak lortu5.0 %
G2 Erakunde desberdinei aplikatzeko estrategia eta planifikatzeko gaitasunak lortu15.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala4575120
Mintegia52025
Gelako p.353570
Ordenagailuko p.5510

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak120.038 %
Gelako praktikak70.050 %
Mintegiak25.020 %
Ordenagailuko praktikak10.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak5.0 % 5.0 %
Idatzizko azterketa50.0 % 50.0 %
Lan praktikoak7.0 % 7.0 %
Lanak taldeka idaztea32.0 % 32.0 %
Test motako azterketa6.0 % 6.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Klasera etorri eta lantaldean parte hartu: nahiz eta klasera etortzea ez da printzipioz beharrezkoa, oso komenigarria da etortzea bertan lantalde desberdinak jorratu beharreko lanak eta txostenak (Negozio Plana) aurrera eramateko gaiak eta materiala aurkeztuko direlako. Horretaz gain, notaren % garrantzitsu bat klasean ikasleek egindako lanaren araberakoa izango da. Bestalde, oso gomendagarria da irakasleak gomendatutako irakurgaiak etxean aldez aurretik lantzea modu horretan klase desberdinen aprobetxamendu hobea lortuko delarik. Irakasleak lan hori ere baloratuko du.



Klasea lan taldeetan banatuko da eta aipaturiko Aurkezpena, Froga Praktikoak, Mintegia eta entregatu beharreko Txostenak egiteko sortuko dira. Izatez, Froga Praktikoak eta Mintegiko lanen ondorioz sortutako dokumentuak eirakasleari entregatu beharreko Txosten desberdinen abiapuntua eta oinarria izango dira. Beraz, ikasleek klasean egiten duten lana eta aurkezten duten portaera bere ebaluaketarako funtsezkoa da.

Ikasleen erantzunkizuna da bere taldekideekiko portaera egokia aurkeztea eta bere betebeharrak aurrera eramatea. Izatez notaren parte oso garrantzitsua da talde lana (%50).



Froga praktikoak: lan taldeek froga praktiko desberdinak burutu behar dituzte. Huetariko bakoitza ikaslearen bukaerako notaren %9,5 suposatuko du. Eginkizun hauek Ordenagailu Praktikekin eta klasean emandako teoriarekin erlazio zuzena dute. Ordenagailu Praktiketara etortzea derrigorrezkoa da.

Eginkizunak hurrengoak dira:

• Nazioartekotze plan bat aurkeztu

• Inbertsio baten errentagarritasun analisi bat aurrera eraman, eta Plan ekonomiko Finantzario bat ere

• Eskariaren aurreikuspen bat

• Marketing plan bat aurrera eraman



Klaseko aurkezpena: aste bakoitzearen hasieran edo bukaeran, talde bakoitzak aurreko astean emandakoaren sintesiaren aurkezpena egingo du. Honek nota osoaren %5a supopsatuko du lan taldearen partekide bakoizarako. Ebaluaketa irizpideak hurrengoak dira:



Aurkezpenaren erraztasuna eta argitasuna

Interesa

Edukia

Denbora

Mintegia: Irakasgaiak 5 Mintegi ordu aurreikusten ditu. Mintegia orduak, arrakasta handiko enpresa baten kasu analisian zentratuko da. Honen bitartez, klasean ikusitako edukin desberdinen sintesi bat egingo da. Lan talde bakoitzak aipaturiko enpresaren kasu analisiaren ondorioak burutu beharko du. Honek nota osoaren %7,5 suposatuko du. Derrigorrezkoa da Mintegi orduetara etortzea.

Idatzizko azterketa: Ingeniaritza Eskolak publikatzen duen epean burutuko da azterketa idatzia, eta banakako nota bezala kalifikatuko zaio ikasle bakoitzari. Ikaslearen nota osoaren %50a suposatuko du. Klasean emandako teoria eta ariketei buruz ebaluatuko zaio ikasleari. Azterketa hau gainditzea derrigorrezkoa da irakasgaia gainditu ahal izateko.





Edonola ere, ikasleek ebaluaketa sistema finala egiteko eskubidea izango dute, ebaluaketa sistema jarraian parte hartu izan ala ez. Horretarako ikasleek idatzi bat aurkeztu beharko diote ikasgaiaren irakasle arduradunari, ebaluaketa jarraiaren uko egitea adieraziz. Horretarako 9 asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik, zentroko egutegi akademikoa oinarri hartuta.

Kasu honetan, irakasgaia gainditu ahal izateko idatzizko azterketa egingo du ikasleak, non gainerako ikasleek erantzun beharreko galderak planteatu al zaizkie. Edozein kasutan ere, klasean emandako teoria eta ariketei buruz ebaluatuko zaio ikasleari. Azterketa hau gainditzea derrigorrezkoa da irakasgaia gainditu ahal izateko. Horretaz gain, ahozko azterketa burutu beharko du ikasleak, non klasean emandako teoria eta ariketei buruz ebaluatuko zaio, horretaz gain Mintegi orduko eta Ordenagailu Praktikei buruzko edukinari buruz ere galdetuko zaio ahozko azterketan. Bi frogak gainditzea beharrezkoa da irakasgaia gainditu ahal izateko





Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Deialdi orokorrean jarraitzen den sistema jarraituko da aparteko deialdian. Ebaluaketa jarraiari uko egin dioten ikasleek ere deialdi orokorrean jarraitzen den sistema jarraituko dute aparteko deialdian, hau da, azterketa orala zein idatzizkoa burutu beharko dute, eta biak gainditzea beharrezkoa da

Irakasgai-zerrenda

1. ZATIA: Estrategia eta Nazioartekotzea

2. ZATIA: Administrazioa eta Finantzak

3. ZATIA: Eragiketen Kudeaketa

4. ZATIA: Marketina

5. ZATIA: Giza Baliabideak eta Antolakuntza

6. ZATIA: Informazio Sistemak

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ez dago testu bakarra temario osoaren edukia jasotzen duenik. Ikasketaren oinarrizko materiala, klasean emandako apunteak dira. Horretaz aparte, laguntza bibliografia ere eskainiko zaio ikasleari.



Ikasleei gomendatzen zaizkion irakurgaiak: The Wall Street Journal, The Economist, New York Times, Financial Times, BusinessWeek eta naziorteko gai ekonomikoen inguruko beste argitalpenak.







Oinarrizko bibliografia

Donnelly. Gibson. Ivancevich. Fundamentos de dirección y administración de empresas. Mc.Graw.Hill.

Idarberto Chiavenato. Introducción a la teoría general de la administración. Mc Graw Hill

Norman Gaither/ Greg Frazier. Administración de producción y operaciones

Idalberto Chiavenato. Introducción a la teoría general de la administración.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Eliath Goldratt. El sindrome del Pajar.



Norman Gaither. Administración de producción y operaciones. Thomson Editores.



J.A.Fernández, I.Navarro. Cómo interpretar un balance. Deusto



Alfonso C.Morales Gutierrez, J.Antonio Ariza, Emilio Morales. Gestión integrada de personas.



Weston Brigham. Gestion Finaciere. HRW



Jose Ignacio Orbegozo. La dirección estratégica. APD.



Dirección de la Producción. Decisiones tácticas J. Heizer y B. Render, Prentice Hall, Madrid, 1997



L.K.S. Manual para la elaboración del plan de gestión.



Wonnacott/Wonnacott. Economía. Mc Graw Hill



Stanton, William J., Etzel, Michael J., Walker, Bruce J. (2007). Fundamentos de Marketing (14ª edición) Mc Graw Hill.

Aldizkariak

Expansión



The Wall Street Journal,



The Economist,



New York Times



Financial Times,



BusinessWeek



Estekak

http://www.economist.com



http://www.eiu.com/



http://www.forbes.com/



http://www.fortune.com/fortune/



http://www.businessweek.com/globalbiz/index.html



http://www.worldpress.org



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak