Gaia

XSLaren edukia

Fabrikazio Birtuala

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Eredu matematiko berriek eta teknika konputazionalen garapena fabrikazio birtualeko tekniken garapena sustatu dute. Irakasgai honetan, ikasleak erreminta analitiko zein numerikoak erabiliz (eta fabrikazio-prozesuak ezarritako mugaketak kontuan hartuta) produktu mekaniko berriak diseinatzeko beharrezkoak diren gaitasunak barneratuko ditu.

Honela, ikaslea gai izango da konformaketa plastiko eta moldeoaren alorretan ematen diren arazoei erantzuna emateko.

Gainera, erabilitako metodologia hurrengo zeharkako gaitasunak landuko ditu: ideien aurkezpena eta defentsa, disziplina anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasuna (material zientzia, software eta teknika numerikoak jorratzen dituztenak).

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
IRIONDO PLAZA, EDURNEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Mekanikoaedurne.iriondo@ehu.eus
LOPEZ MONTAÑA, DAVIDEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego LankideaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Mekanikoadavid.lopez@ehu.eus
PLAZA PASCUAL, MARIA SORAYAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Mekanikoasoraya.plaza@ehu.eus
UKAR ARRIEN, ENEKOEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Mekanikoaeneko.ukar@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
T12 Fabrikazio sistema integratuak proiektatzeko, kalkulatzeko eta diseinatzeko gaitasuna eta ezagutzak izatea.100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala22.533.856.2
Mintegia7.511.218.8
Ordenagailuko p.25.538.263.8
Landa p.4.56.811.2

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak56.2540 %
Landa praktikak11.2540 %
Mintegiak18.7540 %
Ordenagailuko praktikak63.7540 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Idatzizko azterketa50.0 % 50.0 %
Lan praktikoak10.0 % 10.0 %
OTROS40.0 % 40.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

- Lanen emaitzak komunikatzeko gai izatea.

- Txosten teknikoak egiteko gai izatea.

- Entseguak planifikatzeko eta produktuak egiaztatzeko eta kontrolatzeko gai izatea.

- Diseinu eta fabrikazio funtzioak ekoizpen sektore ezberdinetan integratzea.

- Forjaketa eragiketan erabilitako tresneria diseinatzea eta optimizatzea simulazio programen laguntzaz (elementu finituetan oinarritukoak).

- Moldeaketa eragiketan erabilitako tresneria diseinatzea eta optimizatzea simulazio programen laguntzaz (elementu finituetan oinarritukoak).



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Bi ebaluazio método daude: Ebaluazio Jarraia eta Ebaluazio FInala

EBALUAZIO JARRAIA osatzen da:

- Bi azterketa teoriko partzialez. (Bakoitzaren pisua: %25)

- Beroko forjaketa eta galdaketarako tresneriaren diseinua garatzeko jarduerak eta 2 lan prozesu bakoitzeko tresneria diseinatzeko. (Bakoitzaren pisua: %25)

Ebaluaketa jarraia gainditzeko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

- Ebaluaketa-elementu bakoitzaren nota 4 baino altuagoa izatea.

- Ebaluaketa-elementuen batez-bestekoa 5 baino altuagoa izatea.

AZTERKETA FINALA

Azterketa proba edo ariketa teorikoz eta praktikoz osatuko da. Atal bakoitzean gutxienez 5 atera beharko da irakasgaia gainditzeko.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Azterketa proba edo ariketa teorikoz eta praktikoz osatuko da. Atal bakoitzean gutxienez 5 atera beharko da irakasgaia gainditzeko.

Irakasgai-zerrenda

1.go gaia: materialaren konportamendua deformazioaren aurrean.

2. gaia: produktu forjatuak diseinatzeko irizpideak.

3.gaia: forjaketa prozesuan ematen den indarra eta bizarraren kalkulua. Forjaketan ematen diren esfortzuen ebaluaketa eta kontrola.

4. gaia: forjaketa prozesuen simulazioa elementu finituen bitartez-forjaketa prozesuak simulatzeko zenbaki-metodoak.

5. gaia: galdaketako produktuen elikatze-sistemen diseinua eta optimizazioa.

6. gaia: arean egindako galdaketaren aspektu metalurgikoak eta elikatze-sisteman dauden bestelako elementuak. Mikro-hurrupadura eta mikro-segregazioak.

7. gaia: injekzioaren bitartez egindako sistemen diseinua - moldeak diseinatzeko irizpideak.

8. gaia: galdaketaren simulazioa elementu finituen bitartez - galdaketa simulatzeko zenbaki-metodoak.

9. gaia: makina eta prozesuren arteko interakzioa – mekanizazio prozesua eta bere influentzia makinan.

10. gaia: ebaketa-mekanika eta materiala mekanizatzeko gaitasunaren analisia – karakterizazioa eta modelizazioa.

11. gaia: erremintan ematen diren indarrak eta tenperaturen predikzioa – metodo enpirikoak.

12. gaia: mekanizazio prozesuen simulazioa elementu finituen bitartez – zenbaki metodoak



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakaskuntza gida, irakasgaiaren apunteak, fitxa praktikoak eta https://egela1920.ehu.eus/ webgunean dagoen informazioa.

Oinarrizko bibliografia

ASM Metals Handbook

American Society for the Metals

Varios volúmenes



Tool and Manufacturing Engineers Handbook

Society of Manufacturing Engineers

Varios volúmenes



Fundamentals of machining and machine tools

G. Boothroyd, W.A. Knight

CRC Taylor and Francis

2006

Gehiago sakontzeko bibliografia

Mecanizado de Alto Rendimiento



L.N. López de Lacalle, J.A. Sánchez, A. Lamikiz



Ediciones Técnicas Izaro



2004







Foundry Technology



P. Beeley



Butterworth-Heinemann



2001







The Handbook of Metal Forming



K. Lange



Society of Manufacturing Engineers



1985







Manufacturing Automation: Metal Cutting Mechanics, Machine Tool Vibrations, and CNC Design



Y. Altintas



Editorial: Cambridge University Press Date Published



2000



Aldizkariak

Información de Máquina-Herramienta Española (IMHE)



Ediciones Técnicas Izaro



Fundidores



European Tool and Mould Making



Forging



Estekak

http://www.moderncasting.com/



www.euroforge.org/



www.afm.es



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak