Gaia

XSLaren edukia

Kogenerazio Plantak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

"Kogenerazio Plantak" irakasgaian, gaur egungo gizartean bero eta elektrizitate sorkuntza bateratua testuinguruan jartzen da eta ikaslea kogenerazioaren eremuko ikuspegi profesional baterako prestatzen da. Irakasgaiak gaur egun dauden teknologiei buruzko ezagutza ematen du eta kogenerazio planta baten proiektua diseinatu, kalkulatu eta kudeatzeko gaitasunak ematen ditu.



Industri Ingeniaritzako Masterrean irakasten den irakasgai hau Ingeniaritza Termoenergetikoaren espezialitatearen baitan aukeratu daitekeen 4,5 kredituko irakasgaia da. Irakasgai honetarako, ikasleek Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan Termodinamika, Jariakinen Mekanika, Bero Transmisioa eta Ingeniaritza Termikoan oinarri sendoak jaso dituztela jotzen da. Era berean, ikasleak masterreko beste irakasgai hauen ikaskuntza-emaitzak lortu dituela suposatzen du: Motor eta Instalazio Termikoak, Turbomakinetan Oinarritutako Motor Termikoak eta Termoekonomia. Gai hau horizontalki koordinatzen da Zentral Termoelektrikoak Masterreko irakasgaiarekin.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
DE LA PEÑA ARANGUREN, VICTOR FRANCISCOEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraMakina eta Motor Termikoakvictor.pa@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Conocimiento y capacidad para el análisis y diseño de sistemas de generación, transporte y distribución de energía eléctrica20.0 %
Conocimientos y capacidades para el diseño y análisis de máquinas y motores térmicos, máquinas hidráulicas e instalaciones de calor y frío industrial20.0 %
Conocimientos y capacidades que permitan comprender, analizar, explotar y gestionar las distintas fuentes de energía20.0 %
Capacidad para el diseño, construcción y explotación de plantas industriales20.0 %
Conocimiento y capacidades para el proyectar y diseñar instalaciones eléctricas y de fluidos, iluminación, climatización y ventilación, ahorro y eficiencia energética, acústica, comunicaciones, domótica y edificios inteligentes e instalaciones de Seguridad20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala274572
Mintegia10.511.221.8
Gelako p.7.511.218.8

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak72.037 %
Gelako praktikak21.7548 %
Mintegiak18.7540 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak5.0 % 5.0 %
Idatzizko azterketa75.0 % 75.0 %
Lan praktikoak20.0 % 20.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

IE1: Bai motorrak, bai gas turbinak eta bai lurrun turbinetan oinarrituriko kogenerazio planten txostenak, aurreproiektuak, proiektuak eta auditoriak egitea.



IE2: Kalitatea eta segurtasuna bermatuz, kogenerazio plantak operatzea.



IE3: Kogenerazio planten funtzionamendu normalean sortutako gertakariak ebaztea.



IE4: Lortutako ezagutzak erabiliz, kogenerazio planten zatiak diseinatu eta hauen ondorengo funtzionamendua aztertzea.



IE5: Txosten, aurre-proiektu, proiektu eta auditorien ondorioak aurkeztea eta defendatzea, egitura logiko egokia eta hizkuntza egokituz publiko espezializatu eta ez espezializatuak direnentzat.



IE6: Kogenerazio planta osatzen duten ekipo nagusien egoerari buruzko txosten teknikoak prestatzea.



IE7: Kogenerazio planta bateko ekipo nagusien funtsezko mantentze-parametroak ezagutzea.



IE8: Taldeko lanean aktiboki eta positiboki lankidetzan aritzeko gaitasunak erakustea.



IE9: Entzuleria tekniko baten aurrean ahoz ondo adierazi.



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

LAN PRAKTIKOAK ETA AZALPENAK: Ikasle talde bakoitzak prestatutako txostena azken kalifikazioaren %20-a izango da. Bi ikasleko taldeetan egingo da eta haiei tokatu zaien prozesu industriala sakon aztertzen saiatuko dira eta aztertutako industria-prozesuan kogenerazio sistema bat sartzea proposatu beharko dute. Aztertutako industria-prozesuaren definizio-maila, eta proposatutako kogenerazio-sistemaren optimizazio energetikoa eta ekonomia-maila izango dira ebaluatuko diren irizpide nagusiak. Amaierako kalifikazioaren %5 aztertutako industria-prozesuaren aurkezpen egokiari dagokio.



IDATZIZKO AZTERKETA: Idatzizko azterketa azken kalifikazioaren %75-a izango da.





AZKEN NOTA:



IDATZIZKO AZTERKETA (75%) + LAN PRAKTIKOAK (20%) + AZALPENAK (5%)





BALDINTZAK:



- BETEBEHAR MINIMOA: Irakasgaia gainditzeko, idatzizko proban %50-ko gutxiengo nota lortu beharko da. Gutxiengo nota ez bada lortzen aktetan idatzizko azterketako nota agertuko da, mintegietako notak batu gabe.



- UKO EGITEA: Uko egiten duten ikasleek aurkezteke kalifikazioa jasoko dute. Uko egiteko nahikoa da idatzizko probara ez aurkeztea.



- AZKEN EBALUAZIOA: Azken-ebaluaketa metodoa erabili nahi duen pertsonak, etengabeko ebaluazioari uko eginez, ikasgaiaren koordinatzaileari idatziz jakin arazi beharko dio irakaskuntza epea hasten denetik 6 aste igaro baino lehen. Sistema honetan idatzizko probaren formatua ohiko deialdiaren berdina da, betebehar minimoa mantenduz. Etengabeko ebaluazioaren zatia industria-prozesu baten azterketa zehatza egitean datza. Prozesu industrial honetan ekonomikoki bideragarria den kogenerazio bat proposatu beharko da (azken kalifikazioaren %25). Lanaren entrega eguna irakasleak erabakiko du.





Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdiko baldintzak, deialdi arruntekoaren berdinak dira, baina ezohiko deialdian azterketa idatzia baino ez dago. Azken kalifikazioa lortzeko, azterketa idatzian lortutako kalifikazioari mintegietan garatutako lanaren/aurkezpenaren kalifikazioa gehituko zaie. Mintegietako lanaren/aurkezpenaren notak ikasturtean gordeko dira, baina inolaz ere ez hurrengo ikasturteetarako.



Ikasleren batek etengabeko ebaluazio zatia gainditzen ez badu (mintegietan garatutako lanaren/aurkezpenaren nota konbinatuan %50 baino gutxiago) eta zati hori errepikatu nahi badu, irakasgaiaren koordinatzailearekin harremanetan jarri beharko da gutxienez ezohiko deialdiaren azterketa idatziaren data baino astebete lehenago. Horrelakoetan, etengabeko ebaluazioaren zatia industria-prozesu baten azterketa zehatza egitean datza. Prozesu industrial honetan ekonomikoki bideragarria den kogenerazio bat proposatu beharko da (azken kalifikazioaren %25). Lanaren entrega eguna irakasleak erabakiko du.



- UKO EGITEA: Uko egiten duten ikasleek aurkezteke kalifikazioa jasoko dute. Uko egiteko nahikoa da idatzizko probara ez aurkeztea.



Irakasgai-zerrenda

Programaren egitura eta edukia jarraian zehazten dira:



1. Gaia. Sarrera.



2. Gaia. Esparru juridikoa.



3. Gaia. Kogenerazio instalazio motak.



4. Gaia. Barne errekuntzako motor alternatiboetan oinarritutako Kogenerazioa.



5. Gaia. Gas turbinetan oinarritutako Kogenerazioa.



6. Gaia. Lurrun-turbinetan oinarritutako Kogenerazioa.



7. Gaia. Berreskuratzeko galdarak.



8. Gaia. Instalazio erreal baten deskribapena.



9. Gaia. Kogenerazio planten azterketa ekonomikoa.



10. Gaia: Kogenerazioko planten operazio eta mantentzea



Eduki hauek irakasteko metodologia hauek erabiliko dira:



M (Magistrala) + GA (Gelako praktikak): Magistraletarako aurkezpenak erabiliko dira eta gai bakoitzari egokitutako problemak tartekatuko dira. Ikasleek oharrak hartu beharko dituzte eta problemak ebazten direnean, ausaz galdetuko zaie eurek nola gauzatuko lituzketen problemen parte jakin batzuk.



S (Mintegiak): Mintegi sorta bat egitea aurreikusten da industria prozesu oso bat sakonean aztertzeko lan baten bitartez. Lan honen barruan ekonomikoki bideragarria den kogenerazio planta bat sartu beharko dute ikasleek. Mintegi hauetan ikasleen talde desberdinek aztertutako industria prozesu guztien aurkezpenak jasotzen dira baita.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Ikasturtean zehar eGela plataforma birtualean argitaratuko diren materialak (Klase magistraletan erabiliko diren aurkezpenak, enuntziatuak, Taula eta Diagrama termodinamikoak, praktiken gidoiak, etab.).







- J M Sala, Cogeneración. Aspectos termodinámicos, tecnológicos y económicos, Servicio Editorial UPV/EHU, 2005.



Oinarrizko bibliografia

- Manual de Eficiencia Energética Térmica en la Industria (Ed. EVE)



- Manual de Eficiencia Energética Eléctrica en la Industria (Ed. EVE)



- Motores de Combustión Interna Alternativos (Muñoz y Payri) Universidad Politécnica de Madrid



- Turbomáquinas Térmicas (Muñoz y Payri) Universidad Politécnica de Madrid

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Appleby A.J, F.R. Foulkes., Fuel Cells Handbook, Van Nostrand Reinhold, 2005







- Boyen, J.L., Thermal Energy Recovery, 1998







- Polimeros,G., Energy Cogeneration Hanbook,,1991







- J.L. García Angulo, Sistemas de Microcogeneración en edificios.



Aldizkariak

- Revista CV







- Revista POWER







- Revista Energía







- Revista Energy



Estekak

- http://www.cogenspain.org







- www.aesa.net.







- http://www.upcomillas.es







- www.fuelcells.org







- www.gri.org







- www.epri.com







- www.doe.gov







- www.lanl.gov



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak