Irakasleak

XSLaren edukia

IÑAKI GANDARIAS GOIKOETXEA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
inaki.gandarias@ehu.eus

2007. urtean Ingeniaritza Kimiko titulua lortu nuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), klaseko lehenaren saria jasoz. Eskola berdinean, Material Aurreratuen Masterra eta doktoretza tesia burutu nituen Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza sailean. Epe honetan, sei hilabeteko ikerketa egonaldia egin nuen Leibniz Institute for Catalysis institutuan, Rostock (Alemania). 2013-2014 urteetan post-doktoretza ikerlari bezala lan egin nuen University of California Davis (AEB) eta Cardiff Catalysis Institute (Erresuma Batua) izeneko erakundeetan. 2015. urtean, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza saileko irakasle atxikia bilakatu nintzen. 2019. urtean, irakasle agregatuaren plaza lortu nuen sail berdinean.

Nire ikerketa karbono iturri berriztagarriak balioztatzeko prozesu katalitikoak garatzean datza. Horretarako, fase likidoan hidrogenazio zein oxidazio erreakzioetan aktiboak eta egonkorrak diren katalizatzaileak garatu behar dira.

Irakasle bezala, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza eta Industria Teknologiaren Ingeniaritza graduetan ematen diren Kimika (1. go urtea) eta Teknologia Kimiko irakasgaietan aritzen naiz. Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean ere klaseak ematen ditut.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak