Irakasleak

XSLaren edukia

JESUS MARIA BLANCO ILZARBE

Ezagutza arloa
Jariakinen Mekanika
Saila
Energia Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
jesusmaria.blanco@ehu.eus

Ingeniari industriala (1992) eta Doktorea (1996), 1993. urtetik da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Irakasle Titularra Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanikako departamentuan eta Open University-ko irakaslea 1997tik. Cranfield University-ko, UK, Ingeniaritza eskolan Ikerketa Masterra (2009) eta Irakasle bisitari bezala egonaldi ugari 2008. urtetik. 7 Tesi lanen zuzendaria, 50 ikerketa lan baino gehiago publikatu ditu aldizkari internazionaletan, 60 proceeding nazioarteko eta estatu mailako kongresuetan, eta hainbat ikerketa proiekturen zuzendaria izan da ere. Gaur egungo ikerketa CFD modeloetan, olatu eta haize energietan eta hezkuntza proiektuetan oinarritzen du.

CMN kongresuaren 2013 edizioko antolatzailea eta ECCOMASS-2014, CMN-2015 eta 2017 kongresu internazionalen batzorde editorialetako kidea, 2004tik hainbat aldizkari internazionaletako referee-a, Applied Thermal Engineering, Fuel edo Energy, esate baterako eta 2008tik Spanish Society for Numerical Methods in Engineering zientzia batzordeko kidea. 2005. urtean Espaniako Open University-gatik saritua izan zen prozesu industrial berezien inpaktu ingurumenaren murrizketan buruturiko proiektuengatik.

Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus Masterreko koordinatzaile nagusia, Eusko Jaurlaritzako IT781-13 ikerketa taldeko kidea 2013tik 2018ra eta Eusko Jaurlaritzako IT1314-19 ikerketa taldeko buru 2019tik 2021era eta IT1415-22 ikerketa taldeko buru 2022tik-2025era.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak