Irakasleak

XSLaren edukia

AINGERU REMIRO EGUSKIZA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
aingeru.remiro@ehu.eus

Ingeniaritza Kimikoan lizentziadun (UPV/EHU, 2007) eta Doktoretzadun (UPV/EHU, 2012). Doktoratu ondoren, ikertzaile lanetan jarraitu dut sail berean, doktore ondoko ikertzaile kontratuekin eta Johnson-Matthey nazioarteko enpresarekin hitzartutako proeiktu baten bidez. 2015. urtearen hasieran, UPV/EHUko ikertzaile doktoreen espezializaziorako laguntza jaso nuen. 2016ko urritik 2017ko otsailera bitartean, irakaslea izan nintzen Farmazia Fakultatean, eta harrez geroztik irakasle eta ikertzaile lana uztartzen ditut Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Orain arteko ikerketan, energia eta ingurumen intereseko prozesu katalitikoen garapena aztertu dut, batez ere bio-birfindegiarekin loturikoa. Zehatzago, nire ikerketa helburu nagusia izan da hidrogenoaren ekoizpen sostenigarria lortzea hainbat konposatu oxigenaturen bidez, hala nola, DME, etanola eta bio-oilaren bidez. Horretaz gain, zeharka, CO2-ren in situ harrapaketa ere ikertu dut. Gaur egun, bio-oilaren erreformatze oxidatiboaren bidezko hidrogenoaren ekoizpena ikertzen dihardut, oinarri harturik bi etapako (termo-katalitikoa) prozesua eta katalizatzaileen erregenerabilitatea aztertuz, horrela, prozesuaren eskala handitzea lortzeko.

Egindako ikerkuntza lanarekin 26 artikulu argitaratu ditut JCRk indexatutako nazioarteko aldizkarietan eta 6 ez-indexatutako aldizkarietan. Artikulu horiek 542 aipamen izan dituzte, 12ko h indizea lortuz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak