Gaia

XSLaren edukia

ESTIBALIZ SARRIONANDIA AREITIO

Ezagutza arloa
Botanika
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
esti.sarrionandia@ehu.eus

Biologian lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta komunitate makrofungikoaren gaiari buruzko master-tesia egin ondoren, FPU bekari esker, gai berdinari ekinez lortu nuen Doktore titulua (UPV/EHU) Isabel Salcedoren gidaritzapean. Onddo-esporomen agerpenaren 4 urteko jarraipena eginez, ekosistema bereko onddo komunitatea latitudeak eraginda aldatzen dela frogatu genuen, eta hala argitaratu. Lau egonaldi labur egin nituen atzerriko unibertsitateetan, eta horietako batzuekin lankidetza mantentzen dut.

Gaur egun Farmazia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko irakasle erantsia naiz, eta landareen biologiarekin eta kontserbazioarekin lotutako hainbat irakasgai irakasten ditut; gehien bat, Ingurmen Zientzietan, eta 3. mailako koordinatzaile naiz bertan. Farmazia eta Giza Nutrizio eta Dietetika graduetan ere parte hartzen dut, eta baita Biodibertsitate Masterrean ere.

Ikerketa ibilbidean zehar mikologiako hainbat gai landu ditut, hala nola, onddoen biodibertsitatea, komunitate-ekologia, onddoen Zerrenda Gorria, sinbiosi mikorrizikoak, edota ektomikorrizazioaren erabilera habitatak lehengoratzeko, eta horien ondorioz hainbat ekarpen egin dira. Berriki, Phaseolus vulgaris babarrunak eratzen dituen mikorriza arbuskularren gaiari ekin diot, eta nekazaritza ekologikoak eta konbentzionalak nola eragiten dien aztertzen ari gara. Ildo horretatik, Argentinako eta Europako zenbait ikerlarirekin lankidetzan ari naiz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak