XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Aplikatutako jardueren berri izatea, eta jakitea zer-nolako inpaktua izan duten itsas ingurunearen garapen jasangarrian.
  • Arazoak konpontzeko gai izatea, modu independente eta arduratsuan jarduteko zientzialari edo/eta itsas baliabide biologikoen kudeatzaile lanetan.
  • Entzuleei, zientzialari direnei nahiz ez direnei, ezagutzak eta ikerketen emaitzen berri emateko gai izatea.
  • Ezagutza zientifiko zabala eta diziplinartekoa izatea, itsas inguruneko baliabide biologikoen biodibertsitate, kontserbazio, leheneratze eta aprobetxamenduari dagokionez.
  • Hainbat itsas ingurutan laginketa planak diseinatzeko gai izatea, aldakortasun espazial eta tenporaleko zenbait eskalari aurre egiteko.
  • Ingelesa erabiltzea, itsas inguruneari lotutako ezagutzak komunikatzeko bitarteko gisa.
  • Itsas baliabide biologikoen esparruan gaitasun praktiko jakin batzuk izatea, besteak beste ornogabe eta algen DNA zehazteko gauza izatea.
  • Itsas ingurune bentikoetan, pelagikoetan eta akuikulturakoetan hainbat monitorizazio metodo eraginkortasunez aplikatzea, metodo bakoitzaren mugak aintzat hartuta.
  • Itsas ingurunearen biomonitorizazioa eta behaketa sistematikoa egiteko programak diseinatzeko gai izatea; halaber, programa horiek natura-ingurunea kudeatzeaz arduratzen diren agentzia eta erakundeei helaraztea.
  • Itsas inguruneari dagokionez lanean aritzeko gai izatea.
  • Itsas inguruneari lotutako elkarren arteko interakzio konplexuak dituzten aldagaiei buruzko zenbait jokotarako estatistika eredu aproposak aukeratzeko gai izatea; horretarako, estatistika analisiko software egokia erabiliko da.
  • Itsas komunitateak eratzen dituzten eta horien dinamika zuzentzen duten prozesu nagusiak ulertzeko beharrezkoak diren ezagutzak izatea.
  • Itsas organismoen populazio eta stocketan arazoak identifikatzeko, horiek bideragarriak diren aztertzeko eta horiek behar bezala kudeatzeko neurri zuzentzaileak proposatzeko gai izatea.
  • Itsas zientziei buruzko esperimentuak diseinatzeko eta aztertzeko gai izatea eta, batik bat, estatistika metodo nagusiak errotik ezagutzea.
  • Itsas ziklo biogeokimiko urtarren goi-mailako ezagutzak izatea, eta horien arteko harremanen eta horien interakzioek eta aldi baterako aldaketek baliabide biologikoen biodibertsitateari begira dakartzaten ondorioen berri izatea.
  • Itsasaldea eta kostaldean datu geografikoak adierazteko programak erabiltzen jakitea, eta norbere datuak bilatu, filtratu eta kritikoki aztertzea.
  • Itsasoari buruzko hainbat iturri eta datu-basetan informazioa eta datuak aurkitu, erabili, txertatu, sortu eta prestatzeko gai izatea, eta, ondoren, informazio hori norbere datuekin egindako analisi berrietan txertatzea, eta kudeatzaileentzako eta beste zientzialari batzuentzako txostenak idaztea.
  • Itsasoko ingurumen inpaktuaren ebaluazioak ulertu, interpretatu, aplikatu, diseinatu eta ezartzeko beharrezkoak diren ezagutzak izatea, eta exekutatzeko eta, hala badagokio, leheneratzeko, proposamen alternatiboak egiteko gai izatea.
  • Kartografia eta itsas aldagai fisiko-kimiko eta biologikoen grafikoak sortzeko, adierazteko eta interpretatzeko gauza izatea.
  • Nork bere kabuz literatura zientifikoa kontsultatzea, oinarritik abiatuz eta ikerlari zientifiko batek behar duen ikuspegitik; hala nola, literaturan oinarrituz berrikuspen eguneratu bat idazteko gauza izatea.
  • Organismoen, horien egokitzapen morfologikoen eta itsas ekosisteman dituzten egitekoen biodibertsitatea kalkulatu eta interpretatzeko beharrezkoak diren ezagutzak izatea.
  • Oro har jendarte osoari nahiz tokiko kudeatzaile eta eragile esanguratsuei zuzendutako itsas inguruneari lotutako ezagutza zientifikoak zabaltzeko, tokiko hizkuntza eta esamoldeak erabiltzea komunikatzeko tresna gisa.
  • Ozeanoaren gobernantza, itsas espazioaren plangintza eta iraunkortasun kontzeptuak, itsas baliabideen kudeaketari buruzkoak, ulertzea.
  • Poseer la capacidad de examinar inquietudes sociales, ambientales y políticas y, en consecuencia aplicar el método científico para hacer coincidir estas demandas con desafíos y oportunidades científicas.
  • Poseer la capacidad para integrarse o liderar equipos multidisciplinarios que reflejan la amplitud del campo de las ciencias marinas y la variedad de roles profesionales.
  • Poseer los conocimientos necesarios para comprender e interpretar la biología, ecología y reproducción de organismos marinos para su potencial aplicación a su producción en acuicultura sostenible.
  • Ser capaz de abordar la resolución de problemas para formular y probar hipótesis, para diseñar protocolos de investigación y para recopilar, analizar e interpretar datos.
  • Ser capaz de acceder, analizar e interpretar información científica.
  • Ser capaz de aplicar conceptos teóricos y prácticos apropiados en un contexto profesional y, cuando sea necesario, identificar y utilizar oportunidades para el desarrollo profesional continuo en respuesta a técnicas emergentes, conocimientos y desafíos.
  • Ser capaz de comunicarse con otros compañeros, con actores interesados en los problemas abordados, y con el público en general sobre conceptos científicos e investigación.
  • Tresna grafiko ugarirekin lan egiteko gauza izatea, eta itsas ingurune eta baliabide biologikoei buruzko norberaren lanaren inguruan hainbat aurkezpen mota prestatzeko gai izatea, askotariko entzuleen aurrean aritzeko.
  • Zeinek bere bizi-historia duten itsas organismoen populazioen biologia ulertzea, eta bizi-historia bakoitza unean uneko populazioaren dinamikarekin eta interakzio intra- eta inter-espezifikoekin lotzea.
  • Zientzia artikuluak planifikatzeko, egituratzeko eta idazteko eta aldizkari espezializatuak bidali eta berrikusteko prozesua kudeatzeko gai izatea.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).