XSLaren edukia

CLARA URDANGARIN LIEBAERT

Ezagutza arloa
Gorputz eta Kirol Hezkuntza
Saila
Heziketa Fisikoa eta Kirola
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
clara.urdangarin@ehu.eus

Gorputz eta Kirol Hezkuntzan lizentziatua (INEF Catalunya, Bartzelonako Unibertsitatea), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktoretza egin zuen Renoko (Nevada) euskal komunitatean euskal dantzen etnomotor ikerketa batekin (2009). Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko kidea da, eta 2014-2018 urteetan idazkari akademikoa izan da. Gaur egun, Joko-motorretako irakaslea da graduko ikasketetan



Haren interesa joko motorrak eta dantzak aztertzea da, kultur praktika eta sozializazio-elementu esanguratsu gisa. Praxiologia motorrean trebatua, barne-logikaren ezaugarriak harreman-sistema gisa aztertzen ditu. Aktoreek harreman-sistema hori interpretatzeko duten modua, gizartean eta kulturan duen esanahia, hezkuntzarako inplikazioak eta kulturen arteko desberdintasunak aztertzen ditu.



Hainbat egonaldi egin ditu atzerrian: Parisen Parlebas irakasleak Sorbonako Soziologia Sailean emandako eskoletan parte hartu du (1994-95). Irakasle bisitaria izan da Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroan (CBS), 2003-04 ikasturtean, eta Distinguished Visiting Douglass Scholar gisa gozatu du berriro Reno-Nevadako Unibertsitateko CBSn, 2011-12 ikasturtean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak