Irakasleak

XSLaren edukia

EIDER SAN SEBASTIAN LARZABAL

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
eider.sansebastian@ehu.eus

UPV/EHUko Kimikan doktorea (2007), Biokimikan lizentziatua (2000), Kimika graduko lehen ziklo batekin.

Ikerchem SL (EHU-ko spin-off enpresa) bazkide sortzailea (2006) eta minbiziaren kontrako eragin biologikoa duten molekulen diseinu konputazionalaren arduraduna.

Irakasle Atxikitua (LIU) Kimika Aplikatuko Sailean (Kimika Ez-Organikoa), non unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntzan 500 ECTS kreditu eman dituen, bai euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz.

7 nazioarteko patente eta 30 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilekidea da, ospe handiko aldizkari indexatuetan. San Sebastian doktoreak, tokiko, eskualdeko, zein nazio edo Europa mailako 20 ikerkuntza proiektuetan hartu du parte, guztiak deialdi lehiakorrean finantzatutakoak. Hiru urte baino gehiagoko egonaldiak bildu ditu nazioarteko ospe handiko ikerketa institutu ezberdinetan (Frantzia eta Espainia).

Gaur egun, bere ikerketak honako lerro hauek ditu:

a) Koordinazio polimero porotsuen (PCP edo MOF-ak), diseinu konputazional, sintesi eta karakterizazioa, industria/ingurumenarekiko interesa duten gasak bildu/purifikatu/eraldatzeko gaitasuna dutenak.

b) Koordinazio polimero porotsuen (PCP edo MOF-ak) kiral eta enaitiopuruen diseinu konputazional, sintesi eta karakterizazioa, spin- elektronikoen iragazki bezala jokatzeko ahalmena dutenak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak