Irakasleak

XSLaren edukia

OIHANE SANZ ITURRALDE

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
oihane.sanz@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean, Kimikan lizentziaduna (UPV/EHU, 2001), Masterra Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan (UPV/EHU, 2003) eta Kimikan doktorea (UPV/EHU, 2007). ICMSE, US-CSIC (2007-2009) post-doktoradutza. UPV/EHUn ikertzaile doktore espezializatzeko kontratatua (2009-2011).



Energia eta Ingurumen Aplikazioetarako Sistema Katalitiko Egituratuen Taldean (UPV/EHU) parte hartzen du. Ikerketa arloa Katalisia Heterogenean sistema katalitiko egituratuetan oinarritzen da. Ikertzen dituen prozesuen ikuspuntutik, ingurumenaren babeserako prozesuak (konposatu organiko hegazkorren en oxidazioa, uretan nitratoak ezabatzea ...) eta energia (Fischer-Tropsch sintesia, metanolaren erreformaketa, dimetil eterraren sintesia…) dira. Gaur egun, Sabatier Erreakzioa Mikrokanaletan Biogas Natural Sintetikoaren Produkzioarako (CTQ2015-73901-JIN, MINECO) proiektuaren Ikerlari Nagusia da. JCRan indexatutako 50 artikulu inguru ditu.



2015-2016an bitarteko irakasle kontratatua lanaldi partzialean (Zientzia eta Teknologia Fakultatean) eta irakasle atxikia 2018/2019 urteaz geroztik (Kimikako Fakultatean). Irakatsi dituen gaiak Industria Kimikako Proiektuak eta Ingurumenaren Kimika eta Teknologia (Kimikako Gradua) eta Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I eta Ingeniaritza Kimikoa (Ingeniaritza Kimikoa Gradua).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak