Gaia

XSLaren edukia

MIREN JOSUNE GALLEGO MERINO

Ezagutza arloa
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Saila
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
josune.gallego@ehu.eus

Unibertsitateko Informatikako titulua 1993.urtean lortu ondoren, formakuntza eta ikerkuntzarako beka bat lortu nuen 1994.urtean. Donostiako Informatikako fakultatean urte beteko egonaldi bat egin nuen Pedro Larrañaga-k gainbegiratura ikertzaile formakuntza jasoz eta Arantzazuko Hospitalean praktikak eginez.



Ikerkuntzarekin jarraitu nuen Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala departamentuan beka batzuen bidez eta 1998.urtean lortu nuen ordezkapen bat fakultatean eta Algebrako klaseak ematen hasi nintzen.



Ordezkapen hori amaitzean Lanbide Heziketa zentro batean beste ordezkapen bat lortu nuen, C programazio-lengoaia irakasten .



Fakultatera bueltatu nintzen 2000.urtean plaza batekin.

Tesia hasi nintzen urte batzu pasa ondoren Manuel Graña-k gainbegiratura, aldi berean klaseak eta ikerkuntza eginez.

Adimen artifizialaren arloan zentratu nuen ikerkuntza eta bere aplikazioa irudi prozesamendura, clustering algoritmoen eta sare neuronalen aplikazioak zehazki.



Contributions to the Analysis and Segmentation of Remote Sensing Hyperspectral Images izenburuko tesia bukatu nuen 2011.urtean.



Momentu honetan GIC ikerkuntza taldean nago, Manuel Graña-k zuzenduta.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak