Irakasleak

XSLaren edukia

ASIER BARANDIARAN AMARICA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
asier.barandiaran@ehu.eus

Asier Barandiaran Amarika (Galdakao, 1970) Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Euskal Filologian (1993). Bigarren Hezkuntzan bi urtez aritu ostean Nafarroako Unibertsitatean jardun zuen irakasle 1995etik aurrera. Bertako Euskal Ikasketen Diplomako idazkaria izan zen 2002az geroztik. Nafarroako Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Katedrako koordinatzailea izendatu zuten 2006an. 2002an Doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Jon Kortazar katedratikoak zuzendutako doktorego tesia aurkeztu ostean. Urte berean, 2002an alegia, Lehen Hezkuntzako Maisu izateko titulua ere lortu zuen Complutense Unibertsitatean. 2009. urtean LAIDA izeneko ikerketa taldean sartu zen. 2011. urtetik aurrera EHUko irakaslea da Irakasleen Unibertsitate Eskolan "Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika" departamentuan. Euskal ahozko literaturaren erretorikari buruzko zenbait argitalpen eta ikerketa egindakoa da eta euskarazko kazetaritza zein euskal literaturaren inguruak kritika eta azterketa literarioak burutu ditu. Azken bolada honetan bereziki Nafarroako euskal literaturari eskaini dio arreta.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak