Irakasleak

XSLaren edukia

TAMARA CALVO CORREAS

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
tamara.calvo@ehu.eus

Industria Ingeniari Teknikoa, Industria Kimika espezialitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Doktoretza Programaren barnean. Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza saileko hirueledun profila duen Irakasle Atxikia da, irakaskuntza emanez Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Elektronikoa eta Automatika, Ingeniaritza Mekanikoa eta Industri Ingeniaritza Kimikoa graduetan. Modu berean, Farmatziako fakultateko Ingurumen zientzia graduan eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterrean irakaskuntza ematen du.

‘Materialak + Teknologiak’ Ikerketa Taldeko (GMT) kidea da, Euskal Unibertsitate sisteman A talde gisa aitortua (IT-776-13). Gaur egun, bere ikerketa ildo nagusia 3D inpresio teknika bidez prozesatu daitezkeen bio-oinarrituta eta estimuluei erantzuleak diren polimero eta nanokonpositeen garapenean zentratzen da. Modu berean, garatutako materialen birziklagarritasuna eta hondakin ezberdinen balorizazioa ikertzen du. Deialdi publikoetan finantzaturiko hainbat I+G ikerketa proiektutan parte hartu du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak