Gaia

XSLaren edukia

Ikus-entzunezko Narrazio Estrategiak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikus-entzunezko kontakizunaren oinarrizko ezaugarriak azaltzea eta bere narrazio estrategia ezberdinak sakon analizatzea dira irakasgai honen xede nagusiak. Horrezaz gain, fikziozko istorioaren edukiak, kontakizunaren egitura, ikuspuntua eta ahots narratiboa, ikus-entzunezko espazioa, muntaia eta gidoia ere izango dira aztergai.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
LAZKANO ARRILLAGA, IÑAKIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaKazetaritzainaki.lazkano@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Ikus-entzunezko kontakizunaren oinarri nagusiak ezagutu, ulertu eta aintzat hartzea.33.0 %
Estrategia eta narrazio baliabide mota ezberdinak ikasi eta erabiltzea.33.0 %
Narrazio egitura ezberdinak analizatu eta ikus-entzunezko istorio bat idazteko zein irudikatzeko ere ahalmena lortzea. 33.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101525
Gelako p.203050

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak30.040 %
Eskola magistralak10.013 %
Gela/Mintegia/Tailerra10.013 %
Irakurketa eta analisi praktikoak25.033 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Lan praktikoak40.0 % 60.0 %
Proiektu bidezko ebaluazioa40.0 % 60.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Ikus-entzunezko hizkuntzaren gakoak aintzat harturik, narrazioak eraikitzeko baliabide egokienak ezagutu eta erabiltzea.

Irakasgai-zerrenda

1. Ikus-entzunezko narrazioa: sarrera.



2. Istorioaren edukiak

2.1. Gertakariak

2.2. Pertsonaiak

2.3. Eszenatokiak



3. Egitura

3.1. Denborazkotasuna eta kausalitatea

3.2. Hiru ekitaldiko egitura

3.3. Monotrama eta multitrama

4. Ikuspuntua eta ahots narratiboa

4.1. Ikuspuntua

4.2. Ahots narratiboa

4.3. Ikuslearen baitan espektatibak sortzea



5. Muntaia

5.1 Irudien hartzea

5.2. Planoen arteko trantsizioa

5.3. Barne eta kanpo muntaia

5.4. Muntaia motak



6. Gidoia

6.1. Gidoiaren faseak

6.2. Formatuak eta ereduak

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

- CANET CENTELLAS, Fernando & PRÓSPER RIBES, Josep (2009). Narrativa audiovisual. Estrategias y recursos. Madril: Síntesis.

- GÓMEZ TARÍN, Francisco Javier (2011). Elementos de narrativa audiovisual. Expresión y narración. Santander: Shangrila.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- GARCÍA JIMENEZ, Jesús. (1993). Narrativa Audiovisual. Madril: Cátedra.

- MCKEE, Robert. (2021). El Guión Story. Sustancia, estructura, estilo y principios de la escritura de guiones. Bartzelona: Alba.

- STEELE, Alexander (ed.). (2021). Escribir Cine. Guía práctica para guionistas de la famosa escuela de escritores de Nueva York. Bartzelona: Alba.

Aldizkariak

- Caimán. Cuadernos de cine.

Estekak



- -Imsdb.com

- -Go Into the Story.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak