Gaia

XSLaren edukia

Erreportaritzaren egungo joerak telebistan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

ERREPORTARITZAREN EGUNGO JOERAK TELEBISTAN irakasgaia UPV/EHUk eta EITBk antolatutako Multimedia Komunikazio masterrean kokatzen da eta haren eskolak lehenengo lauhilekoan eskaintzen dira. Nahitaezko jakintzagaia da eta masterraren eduki multimediakoen sorrerarekin erlazio zuzena dauka. Ikasgaiak telebistako erreportajeen azken joerak aztertzen ditu eta eredu eta formatu berriak ikuspegi teoriko, eta batez ere, praktiko batetik jorratzen ditu. Ikasleak telebistako erreportajeetarako formatu berriak ekoizten espezializatuko dira, genero honi eskainitako profesionalen tutoretzarekin. Ikasgai honen helburu nagusia erreportajeen lanketaren bitartez ikasleak ikus-entzunezko komunikabideetarako edukiak sortzen ikastea da.

Ikasgai honek lotura estuak ditu Komunikaziorako funtzio anitzeko plataformak eta Multimedia produktuen programazioa eta ebaluazioa ikasgaiekin.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
NARBAIZA AMILLATEGI, BEATRIZEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIkus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateabea.narbaiza@ehu.eus
PAGADIGORRIA RUIZ, AINTZANEEuskal Herriko UnibertsitateaLan Kontratudun Bitarteko IrakasleaElebidunaIkus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateaaintzane.pagadigorria@ehu.eus
BIDETXEA ERCORECA, IDURREEITBBesteak
MADARIAGA IDIRIN,XABIEREITBBesteak
SANCHEZ GARCIA, ASIEREITBBesteak
ZUAZO AURREKOETXEA, LARRAITZBEGIRA BIDEOAKBesteaklarraitz@begirabidoak.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Realizar el diseño, la planificación y la preparación de un reportaje audiovisual especializado (en especial las fórmulas interactivas y el docudrama)50.0 %
Crear un reportaje audiovisual especializado (en especial las fórmulas interactivas y el docudrama).50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101525
Mintegia57.512.5
Laborategiko p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak10.0100 %
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Oinarrizko trebetasun instrumentalak eskuratzea15.080 %
Talde-lana30.080 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea10.0 % 20.0 %
Lan praktikoak80.0 % 90.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

IKASGAIAREN GAITASUNAK:

1.-Ikus-entzunezko erreportaje espezializatu baten diseinua, plangintza eta prestaketa egitea.

2.-Ikus-entzunezko erreportaje espezializatu bat sortzea.



Ikasketa prozesuaren emaitzak ikasleriak ikasgaian zehar landuriko baliabide teoriko eta praktikoak erabiltzeko gaitasunean zehaztuko dira; hau da, baliabide horiek multimedia produktuen sorkuntza eta ekoizpen prozesuari egokitzeko gaitasunean.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

ERREPORTARITZAREN EGUNGO JOERAK TELEBISTAN irakasgaian ikasleak bi ebaluazio sistemen artean aukeratuko du: ebaluazio jarraia edo azken ebaluazioa.



EBALUAZIO JARRAIA:

Irakasgaiak ikuspegi teoriko-praktikoa du batik bat, eta ebaluazioa ikasgaian zehar burututako ariketa praktikoen bitartez egingo da. Ariketa praktikoen balioa %80koa izango da eta asistentziak/partehartzeak %20eko balioa izango du. Praktikak honela banatuko dira:

oPRAKTIKA 1 2,5p

oPRAKTIKA 2 2,5p

oPRAKTIKA 3 2,5p

oPRAKTIKA 4 2,5p



ARGIBIDE GARRANTZITSUAK:



•Ebaluazio jarraia formatzailea izango da, proiektuen inguruko feedback-a klasean bertan eta tutoretzetan landuko dira.

•Irakasgaiak ikuspegi praktikoa izanik, ezinbestekoa da klaseetan parte-hartze aktiboa izatea ebaluazio mota hau aurrera eramateko. Gauzak horrela, auto-ebaluazioa eta ko-ebaluazioa kontutan hartuko dira.

•Praktika bakoitzaren ebaluazio irizpideak PRAKTIKA FITXETAN eskuragarri dituzue (EGELAn).

•Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da saio guztietan egindako praktika bakoitza gainditzea, bakoitza bere aldetik.

•Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia jarraiki Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraian parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraiari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du.

•Deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

•Plagioa. Plagioa da besterenak diren lanak, ideiak edo hitzak norberarenak bezala erabiltzea, agerian adierazi gabe nondik lortu den informazioa. Plagioa egitea irain larri da, eta delitua ere izan daiteke.Ikasleak plagioa egin duela antzemanez gero, ikasgaian 0 puntuazioa izango luke. Plagioa saihesteko ADIERAZI BETI LANETAN ERABILITAKO MATERIALA NONDIK LORTU DUZUN. Hemen informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/plagioa-eta-onestasun-akademikoa



AZKEN EBALUAZIOA:

Azken ebaluazioak aukera ematen du ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko. Azken probak ikasgaiaren programan ezarritako LAN PRAKTIKOAK BAKARKA jasoko ditu. Aukera hau hartzen duen ikaslea irakaslearekin bildu behar da proben nolakotasuna eta egutegia idatziz zehazteko.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ohiko deialdiko AZKEN EBALUAZIOAN ezarritako irizpideei jarraituz egingo da: BAKARKAKO lau praktiken garapena. Aukera hau hartzen duen ikaslea irakaslearekin bildu behar da proben nolakotasuna eta egutegia idatziz zehazteko.



OHAR OROKORRAK:

•Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

•Aipatutako ebaluazio tresnak eta ehunekoak alda daitezke ikasturtean zehar salbuespen egoeraren bat gertatuko balitz. Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu. Hala ere, irakasgaiaren atal bakoitzari dagozkion ehunekoak eta ebaluazio-tresnak aldatu ahal izango dira, ikasturtean zehar salbuespen-egoeraren bat gertatzen bada.

Irakasgai-zerrenda

TEORIA ARLOKO GAI-ZERRENDA.



LEHEN GAIA: ERREPORTARITZAREN EGUNGO JOERAK TELEBISTAN



BIGARREN GAIA: ERREPORTARITZA EITBko ALBISTEGIETAN



HIRUGARREN GAIA: ERREPORTARITZA EITBko PROGRAMETAN



LAUGARREN GAIA: ERREPORTARITZAREN ERAIKUNTZA ETA EBALUAZIOA





ARLO PRAKTIKOA. Irakasgaiaren arlo praktikoan azalpen magistraletan azaldutako ezagutzak osatu eta praktikan jartzeko zenbait ariketa burutuko dira. Ariketa horiek egiteko, ikasleek eskuragarri izango dituzte Fakultateak dituen bitarteko teknikoak eta azpiegiturak.



Praktika 1: MULTIMEDIA ERREPORTAJE FORMATU BATEN DISEINUA. Hainbat komunikazio modalitatetarako multimedia ekoizpenerako edukiak diseinatzeko eta garatzeko praktika. (1 gaitasuna)



Praktika 2: MULTIMEDIA ERREPORTAJE BATEN LOKUZIOA. Albistegietako erreportaje baten lokuzio lanketaren bitartez, informazio materialak eta edukiak aukeratu, egokitu eta aurkeztu. (2.gaitasuna)



Praktika 3: MULTIMEDIA ERREPORTAJE BATEN BIDEO/AUDIO EDIZIOA. Albistegietako erreportaje baten bideo eta audio edizio lanketaren bitartez, multimedia materialak aukeratu, egokitu eta aurkeztu. (2.gaitasuna)



Praktika 4: MULTIMEDIA ERREPORTAJE BATEN DISEINUA ETA SORKUNTZA. EITBko programetako erreportajeen lanketaren bitartez, multimedia komunikazioaren baldintza eta eskakizun sozial eta teknikoei egokitzeko praktika. (1-2 gaitasunak)

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasgaian honako materialak eta baliabideak erabiliko ditugu ikasturtean zehar:



•ORDENAGAILU ERAMANGARRIA eta ENTZUNGAILUAK.



•EGELA (internet konexioa eta web nabigatzaile bat beharrezkoak dira)



•EHU posta



•Ikus-entzunezko testuak



•Bibliografia (liburuak, aldizkariak, testuak, webguneak…)



•GKZ Fakultateko eta EITBko ikus-entzunezko materialak eta azpiegiturak



Oinarrizko bibliografia

•ÁLVAREZ-PERALTA, M. (2014). Multimedia Storytelling: arte y técnica de la narración transmediática. Málaga: Universidad Internacional de Andalucía.

•BARROSO, J. (1998): Técnicas de realización de reportajes y documentales para televisión. Madrid, IORTV.

•BEZUNARTEA, Ofa; HOYO, Mercedes del eta MARTÍNEZ, F.(1998). 21 lecciones de reporterismo. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

•ECHEVARRÍA LLOMBART, Begoña (2004). Las W’s del reportaje. Valencia, Servicio de Publicaciones de la Universidad CEU Cardenal Herrera.

•ELORDUI, Agurtzane. y ARANA, E. (koord.) (2015). Transmedia Komunikazio Estrategiak. Gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak. Bilbo: UEU Udako Euskal Unibertsitatea.

•FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (2003). Introducción al reportaje. Antecedentes, actualidad y perspectivas. Santiago de Compostela, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Santiago de Compostela.

•MILLERSON, G. (2006): Telebista produkzioa. Leioa, EHUko Argitalpen Zerbitzua.

•ZABALETA,I eta ZALAKAIN, J. M.. 2004. Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan. Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea. Internetetik jaisteko: http://www.buruxkak.eus.



Estekak

•http://www.eitb.com



•http://www.hamaika.tv



•http://www.kanaldude.tv



•https://topagunea.eus/



•https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kultura-sustatu/



•http://www.culturaydeporte.gob.es/cultura/areas/cine/inicio.html



•http://www.ibaia.org



•http://www.epe-apv.com



•https://www.zinea.eus/



•https://www.rtve.es/lab



•http://miniput.cat



•http://input-tv.org/home



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak