Gaia

XSLaren edukia

Erakunde komunikazioa.Kudeaketa berritzailea eta administrazioa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua



Gaur egungo komunikazioaren esparruan, erakundeek protagonismo berezia hartu dute informazio-edukien sortzaile gisa. Horretaz gain, eragile publikoek zein pribatuek ahalegin berezia egin dute sortzen dituzten mezuak informazio-korrontearen eta gizartean eta iritzi publikoan eragina duen korrontearen barruan txertatzeko.



Hori dela eta, erakunde-komunikazioa esparru garrantzitsua bihurtu da kazetaritzan, komunikazioan, gizarte-zientzietan, enpresa-administrazioan, komunikazio zientifikoan, kudeaketa publikoan eta abarretan trebatutako pertsonentzat.



Izan ere, erakunde-eremuan (erakundea publikoa zein pribatua izana) gero eta nabarmenagoa da komunikazio-politikak, komunikazio-planak eta ekintzak eduki behar direla, ez bakarrik erakundeen jarduerak xede dituen publikoentzat, baita erakunde horiek osatzen dituzten eta, aldi berean, erakundearen komunikazio-bitartekari gisa jarduten duten eragileentzat ere.



Irakasgai honetan, gaur egungo erronken ikuspegi orokorra eskainiko da, bai eta administrazio publikoaren, kultura-erakundeen, kirol-arloko erakundeen, gizarte-erakundeen eta abarren arloko irizpide eta metodologia ohikoenak ere, eleaniztasunaren ondoriozko erronka partikularrei arreta jarriz.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
EZEIZA RAMOS, JOSEBA ANDONIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiajoseba.ezeiza@ehu.eus
ITURREGUI MARDARAS, LEIREEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaKazetaritzaleire.iturregui@ehu.eus
ALDECOA DE LA TORRE, JON ANDONIEuskal Irrati Telebista-EITBBesteakzuzendaritza@eitb.com
OCTAVIO URANGA, ISABELEuskal Irrati Telebista-EITBBesteak

Gaitasunak

IzenaPisua
Conocer el ámbito público donde se realiza el trabajo periodístico. Modelos de innovación en la gestión administrativa. La e-administración25.0 %
Conocer cómo organizan las instituciones la comunicación25.0 %
Dominar tanto los recursos teóricos como prácticos que son necesarios para poder reflexionar sobre la persuasión, la comunicación y publicidad institucional25.0 %
Analizar y comprender las herramientas informativas de comunicación que la administración pública ofrece en su relación con los ciudadanos. La página web.25.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101525
Mintegia57.512.5
Ordenagailuko p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak5.0100 %
Bisita industria-instalazioetara5.0100 %
Eztabaida taldean4.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala15.00 %
Irakurketa eta analisi praktikoak15.033 %
Kasu praktikoen ebazpena10.050 %
Proiektuen azalpena5.0100 %
Talde-lana16.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea5.0 % 10.0 %
Etengabeko ebaluazioa10.0 % 15.0 %
Lan praktikoak75.0 % 85.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

1. Emaitza: Erakundeen esparruan komunikazioaren alorreko adituek dituzten zereginak eta izan beharreko gaitasunak ezagutzea eta, horren arabera, komunikazio- zein prestakuntza-zerbitzu egokiak diseinatzeko gai izatea.

2. Emaitza: Erakunde publikoen komunikazio-politiken ildo nagusiak identifikatzea eta kritikoki balioesteko gaitasuna izatea.

3. Emaitza: Erakunde zehatz baten testuinguruan, komunikazioa berritzeko eta optimnizatzeko proposamen funtsatuak egitea.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea



OHIKO DEIALDIA



Ebaluazioa, jarriatua izango da eta atal hauek izango ditu



- Aurrez aurre egingo diren jarduerak: % 15



1. Modulua (Joseba Ezeiza): % 5

2. Modulua (Leire Iturregi): % 5

3. Modulua (Isabel Octavio eta Andoni Aldekoa): % 5



Oharrak:

• Atal honi dagokion kalifikazioa jaso ahal izateko, ezinbesteko da moduluari dagokion asistentzia % 80tik gorakoa izatea (Otsailak 14, 17, 21 eta 22).

• Hirugarren moduluan (otsailak 21) parte hartu ezean, irakasleek zehaztutako eskuliburu baten azterlana aurkeztu beharko da.



- Taldeko nahitaezko lana: % 45.



Bibliografia: erabilitako erreferentzien kalitatea: % 10

Elkarrizketak/focus-group bilerak/inkestak: % 10

Egokitasuna (emandako enkarguaren betetze-maila): % 5

Materialen kalitatea (diseinua, estiloa, multimedialtasuna): % 10

Ahozko aurkezpena (eraginkortasuna, pertsuasioa…): % 5

Taldekideen aurkezpenei egindako iruzkinak/ekarpenak: % 5



Oharrak:

• Lan hau hiru-lau laguneko taldetan egingo da.

• Eranskinean jasotzen dira taldeei esleituko zaizkien proiektuak

• Talde guztiek proiektu ezberdinak garatuko dituzte

• Lan profesionalen erreferentzia hartuko da jomugan

• Idazkuntza eta edizio zaindua espero da

• Proiektuaren emaitzen euskarriak otsailaren 28rako emango dira

• Emaitzen aurkezpena eta eztabaida martxoaren 3an egingo da. Taldekideren batek saio horretan parte hartzen ez badu, bakarkako aurkezpena egin beharko du ONLINE, irakasleek zehaztutako egunean.

• Taldeko lanak gutxieneko kalifikazioa eskuratu ezean (2,5/4.5 puntu), astebeteko epean berritu beharko da, gainditzeko baldintza gisa.



- Banako lanak: % 40.



1. Erakunde komunikaziorako gida baten azterketa (% 5)

2. Komunikazioaren alorreko profesionalentzako prestakuntza-proiektua (% 5)

3. EITBren komunikazio-estrategiaren inguruko analisi-txostena (% 10)

4. Aplikazio jarduera (% 20)



Oharrak:

• Lanen emaitzak ikasleak hautatutako euskarrian aurkeztu ahal izango dira: testu-dokumentua, webgunea, bideoa…

• Ez da onartuko gutxieneko lanketa eta kalitate ez duen lanik, dela edukiari dagokionez, dela formari dagokionez.

• Irakasgaia ebaluazio jarraituan kalifikatu ahal izateko, banako bi lan aurkeztu behar dira ezinbestean.

• Irakasgaia gainditzeko, gutxienez, bi lanetan eduki beharko da ebaluazio positiboa.

• Banako lanetan gutxieneko kalifikazioa lortu ezean (2,00/4,00 puntu), “ez gai” izango da amaierako kalifikazioa.



Azken ebaluazioa: Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari (Joseba Ezeiza) egutegian ezarritako dataren aurretik. Azken probak osagai hauek izango ditu:



• Hiru lan hauek aurkeztu beharko dituzte, irakasleek emango dituzten jarraibideak kontuan harturik: (% 65):

o Langai emandako liburu baten analisi kritikoa (% 25)

o Udal Komunikazioaren alorreko proiektu bat aztertu eta kritikoki balioetsi (% 25)

o EITBren komunikazio-estrategiaren inguruko analisi-txostena (% 10)

• Lan horien ahozko defentsa egin beharko du: (% 5):

• Ikasgelan landutako kontzeptuei buruzko proba idatzi bat egingo du (garatzeko 10 galdera): % 30



Oharra: Azken proba gainditu ahal izateko, hiru ataletan lortu beharko du ikasleak gainditzeko adinako kalifikazioa. Gainditu ezean, gainditutako atalen kalifikazioak gorde ahal izango dira





IRAKASGAIA BERTAN BEHERA UZTEA



Irakasgaia bertan behera uztea (ez aurkeztua): Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, astebete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioa eskatzen duten ikasleen kasuan, berriz, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak kasuan kasuko deialdiari uko egitea ekarriko du automatikoki, baita «aurkezteke» kalifikazioa jasotzea ere.

.





Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea



EZOHIKO DEIALDIA



Ezohiko deialdian amaierako probaren bidez egingo da ebaluazioa.



Azken probak osagai hauek izango ditu:



• Hiru lan hauek aurkeztu beharko dituzte, irakasleek emango dituzten jarraibideak kontuan harturik: (% 65):

o Langai emandako liburu baten analisi kritikoa (% 25)

o Udal Komunikazioaren alorreko proiektu bat aztertu eta kritikoki balioetsi (% 25)

o EITBren komunikazio-estrategiaren inguruko analisi-txostena (% 10)

• Lan horien ahozko defentsa egin beharko du: (% 5):

• Ikasgelan landutako kontzeptuei buruzko proba idatzi bat egingo du (garatzeko 10 galdera): % 30



Oharra: Azken proba gainditu ahal izateko, hiru ataletan lortu beharko du ikasleak gainditzeko adinako kalifikazioa. Gainditu ezean, gainditutako atalen kalifikazioak gorde ahal izango dira

Irakasgai-zerrenda

Eduki teorikoak:



1. E-komunikazioa, e-kudeaketa eta e-lankidetza administrazioan eta bestelako erakundeetan



a. Erakunde-komunikazioa informazioaren, komunikazioaren eta teknologien unibertsoan: Erakundeen komunikazio-jarduerak, E-komunikazioaren ereduak eta E-administraziorako baliabideak

b. E-komunikazioaren arkitektura: diseinurako aldagai nagusiak

c. Erakunde-komunikazioaren erronkak aro digitalean: Erakundearen irudi korporatiboa; datuen, informazioaren eta ezagutzaren kudeaketa jakintzaren eta komunikazioaren gizartean; erakunde-komunikazioaren estrategiak eremu digitalean.

d. Erakunde-komunikaziorako proiektu, estrategia eta proposamen berritzaileen zenbait eredu.



2. Erakunde komunikazioa: oinarriak, funtzioak, helburuak



- Kanpo komunikazioa erakundeetan:

a. Oinarrizko erremintak eta bakoitzaren egokitasuna

b. Komunikazio informalaren kudeaketa

c. Beste erreminta batzuk

d. Agendaren garrantzia



- Barne komunikazioa eta oinarrizko erremintak

a. Krisi komunikazioa: krisi motak, aurreikuspena, planifikazioa

b. Teknologia berrien erabilera barne eta kanpo komunikaziorako

c. Kasu praktikoen azterketa

d. Erakunde komunikazioa EITBn: Komunikazio korporatiboa, marka, irudia, hedabideekin dituzten harremanak, kanpo

komunikazioko ekitaldiak, patrozinioak, promozio iragarkiak….





EDUKI PRAKTIKOAK:





1. Erakunde komunikazio digitalaren oinarriak eta ereduak eskaintzen dituzten artikuluak eta ikerketa-lan aztertu, eztabaidatu eta gelako ikaskideen ekarpenaren laguntzaz, kontzeptu eta irizpide jakingarrienak zerrendatu.

2. Erakunde komunikazio digitalaren esparruko era ezberdinetako estilo-liburu eta estilo-gidak aztertu (web-orriak eraikitzeko, sare sozialak kudeatzeko, komunikazio-ebento edota kanpainak egiteko…), eta gida horietan jaso ohi diren jarraibide motak aztertu eta sailkatu. Jarraibide jakingarrienak kontuan hartuta “Erakunde Komunikaziorako Gida Laburra” sortu

3. Erakunde komunikazioaren alorreko hainbat proiekturen txostenak eta ereduak, aztertu, eta hobekuntzarako proposamenak pentsatu.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

EGELAn eskainiko dira

Oinarrizko bibliografia

ACEBES, R. (2020). La comunicación para el bien común. Zizur Txiki: Reutrers-Aranzadi.

ACED, C. (2013). Relaciones Públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital (Vol. 248). Editorial UOC.

ADECEC (2002). La comunicación y Relaciones Públicas en España. Radiografía de un sector, Bartzelona: Ediciones Pirámide.

AGIRRE, A. CASTILLO, A. eta TOUS, D. (2004). Erakundeen Administrazioa. Oinarriak eta Aplikazioak. Leioa: EHU/UPV.

ALMANSA MARTINEZ, A. (2011). Del gabinete de prensa al gabinete de comunicación. Madril: Comunicación social.

ÁLVAREZ, T. eta CABALLERO, M. (1997). Vendedores de imagen. Los retos de los nuevos gabinetes de comunicación. Bartzelona: Paidós Papeles de comunicación 18.

ÁLVAREZ, J. eta SAN JOSÉ, R. (2012). Comunicación digital eficaz y legal. Claves jurídicas y de márketing para la empresa del siglo XXI. Valladolid: Lex Nova.

AMATRIA X. eta beste (2013). Comunicación electrónica. Propuestas para mejorar la calidad de los textos en pantalla. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. URL: http://www.ivap.euskadi.net/s20aWar/publicacionesJSP/s20aVerDocumentoDescargaGratis.do;jsessionid=frGBTxfFDwDMmHyD61Jmdj9DGj6CVF5BdFJzZcblrPxx7KG2ymTt!-1202371618!-1284884823?R01HNoPortal=true

AMATRIA X. eta beste (2013). Komunikazio elektronikoa IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. URL: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2013/IVAP_Komunikazio_elektronikoa.pdf

ARGENTI, P. A. 2014). Comunicación estratégica y su contribución a la reputación. Madril: LID Editorial.

ARROYO, L. eta YAS, M. (2003). Los cien errores de la comunicación de las organizaciones. Madril: ESIC.

ARROYO, S., RODRIGUEZ, M. eta PEREZ, R. (2009). Gestión de la comunicación y de la información en emergencias y desastres. Washington D.C.: Organización Panamericana de la Salud.

ASENSIO ROMERO, P. (2008). Marketing Municipal. Madril: Ediciones Diaz Santos. URL: http://books.google.es/books?id=qqk-z4oskVwC&pg=PA191&lpg=PA191&dq=marketing+administraci%C3%B3n+local+libro&source=bl&ots=qBIhKQquSl&sig=y9S0ZVc9bCCRJGzg7TC2hzSL4KE&hl=es&sa=X&ei=Nl6xU5epCZKY0QX59ICgBw&ved=0CCEQ6AEwATgK#v=onepage&q=marketing%20administraci%C3%B3n%20local%20libro&f=false

BENAVIDES, J.; COSTA, J.; eta beste (2001). Dirección de comunicación empresarial e institucional. Bartzelona: Gestión 2000.

BURGUEÑO, J.M. (2014). Comunicación Institucional para Perodistas. Bartzelona: UOC.

CAMACHO MARKINA, I. (2001). “Comunicación institucional. Funciones de los gabinetes de comunicación en la administración local”. Revista Latina de Comunicación Social, 44: http://www.ull.es/publicaciones/latina/2001/latina44septiembre/4403camacho.htm

CANEL, M. J. (1999). Comunicación Política: técnicas y estrategias para la sociedad de la información. Madril: Tecnos.

CANEL, María José (2007). Comunicación de las instituciones públicas. Madril: Tecnos.

CANTALAPIEDRA, M. J., ITURREGUI, L., & GARCÍA, D. (2012). “La comunicación entre gabinetes y periodistas a través de la web 2.0: el caso de meneXtra. Com”. Estudios sobre el Mensaje Periodístico, 18, 213-222

CÁRDENAS RICA, M. L. (1999). “Profesionalización de los gabinetes de prensa municipales”, in Revista Latina de Comunicación Social. nº15. Eskuragarri: http://www.ull.es/publicaciones/latina/a1999c/117luisa.htm

CARRILLO DURÁN, M.V.; PAREJO, M. (2009). “Las salas de prensa virtuales de los gabinetes de comunicación de las universidades públicas españolas”, in IV Congreso de la CiberSociedad. Crisis analógica, futuro digital. Eskuragarri: http://www.cibersociedad.net/congres2009/

DÍAZ, A. eta CORTÉS, O. (2014). Gestión inteligente de las redes sociales en la Administración pública. Oñati: IVAP.

DIRCOM, Asociación de Directivos de Comunicación (2017): Anuario de la Comunicación 2017. Enlaze3 Prinmt Management, Madril.

EYRICH, N., PADMAN, M. L., & SWEETSER, K. D. (2008). PR practitioners’ use of social media tools and communication technology. Public relations review, 34(4), 412-414.

FERNÁNDEZ CAVIA, J. eta HUERTAS ROIG, A. (2009). Redacción en relaciones públicas. Madril: Pearson-Prentice Hall.

FUENTE, C. (2017). Protocolo para actos oficiales. Bartzelona: UOC.

GARCÍA OROSA, B. (2009). Gabinetes de comunicación on line. Claves para generar información corporativa en la red. Sevilla: Comunicación Social.

GUTIÉRREZ GARCÍA, E. eta LA PORTE, Mª T. (2013). Tendencias emergentes en la comunicación de instituciones. Bartzelona: UOC.

GUTIÉRREZ GARCÍA, E. (2006). Comunicación institucional financiera. Iruña: Eunsa.

HAWKINS, A.R. (2011). Document Design: A Guide for Technical Communicators.. Boston: Bedford/st Martins.

IBERDROLA (2014). Estilo LIburua. URL: http://www.iberdrola.es/webibd/gc/prod/es/doc/libro_estilo_eusk.pdf

IBERDROLA (2014). Libro de Estilo. URL: http://www.iberdrola.es/webibd/gc/prod/es/doc/libro_estilo_es.pdf

LIBOIS, B. (2002). La communication publique. Paris: L’Harmattan.

LOSADA DÍAZ, J.C. (2009). “Los 10 frentes de la comunicación corporativa”

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak