Gaia

XSLaren edukia

GUILLERMO GURRUTXAGA REKONDO

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
guillermo.gurrutxaga@ehu.eus

Latinoamerikan hasi nuen nire kazetari ibilbidea, Guayaquilgo (Ekuador) Expreso de Guayaquil egunkarian, non zuzendaritza arduretan ere jardun nuen. El Día de Valladolid egunkarian ere erredaktore lanetan aritu nintzen, eta Noticias de Gipuzkoa proiektua 2005ean martxan jarri zuen zuzendaritzan parte hartu nuen. Kolaborazioak ere argitaratu ditut hainbat euskal hedabidetan, hala nola Argia, El Diario Vasco, Gara edo Berrian. Nire lehen Kazetaritza eskolak 2004. urtean eman nituen, Guayaquilgo Casa Grande Unibertsitatean. 2015. urtean unibertsitate horren Kazetaritza Digitaleko eta Multimedia Proiektuen Kudeaketako masterra sortzeko proiektua zuzendu nuen, non irakasle bezala ere aritu izan naiz. 2014an nire doktore tesia irakurri nuen, Brasilen ikertua. UPV/EHUko HGH (Hedabideak, Gizartea, Hezkuntza) ikerketa taldeko kidea naiz, eta nire ikerketa ildoak informazioaren demokratizazioa eta arnasa luzeko kazetaritza (slow journalism) dira.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak