Irakasleak

XSLaren edukia

SIMON PABLO PEÑA FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
simon.pena@ehu.eus

Simón Peña Fernández Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Saileko irakasle osoa da. Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta Informazio Zientzietan doktore da UPV/EHUn. Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n egin zuen lan.

EHUko irakaslea da 1999tik, eta kazetaritza-erredakzioarekin, ziberkazetaritzarekin eta diseinuarekin lotutako gaiak eman ditu nagusiki.

2004tik 80 artikulu argitaratu ditu aldizkari akademikoetan eta ehun bat komunikazio aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Argitalpen horiek guztiak deialdi publiko lehiakorretan finantzatutako hogeita hamar ikerketa-proiektutan parte hartzeari lotuta joan dira beti; besteak beste, Europako zortzi proiektutan (Horizon 2020 eta Erasmus+), Plan Nazionaleko bost proiektutan eta UPV/EHUrako eta Eusko Ikaskuntzarako egindakoetan. Halaber, ikerketarako eta transferentziarako zortzi kontratu zuzendu ditu erakunde publikoekin (Eusko Legebiltzarra, Euskal Irrati Telebista eta Emakumearen Euskal Erakundea – Emakunde), eta hezkuntza-berrikuntzako bost proiektutan parte hartu du.

Gaur egun, Gureiker euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeko kidea da eta ZKberri hezkuntza-berrikuntzako taldekoa ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak