Irakasleak

XSLaren edukia

IÑIGO IRURETAGOIENA AGIRREZABALAGA

Ezagutza arloa
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak
Saila
Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoare
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
inigo.iruretagoiena@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziatua (2000) eta Doktorea (2008) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko beka (2001-2004). UPV/EHUko irakasle 2005az geroztik. Gaur egun, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle agregatua. “Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I eta II” eta “Europar Batasuneko Zuzenbidea” irakasgaietan irakasle dihardu Graduan, eta baita Graduondoko hauetan ere: Máster Universitario en Estudios Internacionales, Abokatutza Masterra, eta UPV/EHU eta UNEDen Máster universitario en Derecho del Comercio Internacional-ean. DOCENTIAZ programaren barruan ebaluaturiko irakaskuntza jarduera (2010-2016 aldia): Bikaintasun Diploma.

Monografia baten egile eta beste baten egilekide. 26 artikulu doktrinalen eta 6 liburu-atalen egile. Ikerketa lerro nagusia: atzerriko inbertsioen nazioarteko araubidea, nazioarteko zuzenbideak inbertsio hauei ematen dien babesa eta Estatu eta atzerriko inbertitzaileen arteko gatazkak konpontzeko metodoak. Beste ikerketa lerro batzuk: Giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea edota itsas zuzenbideari buruzko Europar Batasuneko araubidea. CNEAI-k 3 seiurteko aitortuak dizkio.

10 ikerketa-proiektu eta -kontratutan parte hartu du eta Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa talde kontsolidatu baten kide da 2010az geroztik.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak