Gaia

XSLaren edukia

Practicum

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Praktikak egingo diren zentro motaren araberakoak izango badira ere, Osasun Psikologia Orokorraren Masterreko ikasleek prestakuntzaren alorrean egin ahal izango dituzten jarduerek jarraian adierazten diren hauek jaso ahal izango dituzte beren baitara; betiere, kanpoko tutorearen baimenarekin eta haren ikuskaritzapean:

1. Erabiltzaileei harrera egin, eta historia klinikoa egiteko datuak jaso.

2. Ebaluazio-saioen, esku-hartze psikologiko, kliniko eta asistentzialen eta erabiltzaileentzako berrelikadurazko saioen plangintza, behaketa eta analisia egin eta horietan zuzenean parte hartu (ispilu bidez edo gela barnean), banaka, familiartean edo taldean.

3. Ebaluazio-prozesuetan edo esku-hartze psikologiko, kliniko eta asistentzialetan hirugarren iturrien informazioa bildu.

4. Esku-hartze psikologiko, kliniko eta asistentzialaren ebaluazioari edo/eta bilakaerari buruzko txostenak egin.

5. Esku-hartze psikologiko, kliniko eta asistentzialaren ebaluazio eta ikuskaritza klinikoko saioetan parte hartu.

6. Praktikak egiteko zentroko klinika/laguntza-taldearen koordinazio- eta planifikazio-bileretan parte hartu.

7. Koordinazio-bileretan parte hartu, beste zerbitzuetako profesionalekin.

8. Praktikak egiteko zentroak antolatutako prestakuntza-jardueretan (tailerrak, mintegiak etab.) parte hartu.

9. Praktikak egiteko zentroak garatutako ikerketa-proiektuetan elkarlanean jardun.

10. Materialak bilatu, ikuskatu eta aztertu.

11. Masterrerako finkatutako gaitasunak lortzen laguntzen duten beste antzeko jarduera batzuk.

Gaitasunak

IzenaPisua
Osasun integralaren kontzeptua barneratu, garatu eta praktikan jarri, osasunaren osagai biopsikosozialei leku eginda, OMEk finkatutako jarraibideekin bat etorrita.8.0 %
Jarduera profesionalean bioetikaren oinarriak eta gogoeta egiteko metodoa aplikatu, eta osasun-arloko profesional gisa jardun, osasun-arloko lanbideak arautzeko azaroaren 21eko 44/2003 Legean xedatutakoari jarraiki.8.0 %
Pertsonen artean komunikatzeko eta emozioak egokiro gobernatzeko trebetasuna izan arazoa identifikatzeko, ebaluatzeko, diagnostikoaren eta esku-hartzearen berri emateko eta jarraipen psikologikoak egiteko prozesuetan zehar eragin-truke eraginkorra gerta dadin gaixoekin, familiekin eta erizainekin.8.0 %
Kritikoki aztertu eta informazio klinikoaren iturriak erabili.8.0 %
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili laneko egitekoetan.6.0 %
Txosten psikologikoak egin hartzaileentzat, modu egokian.8.0 %
Osasun-arloko psikologo nagusiaren jardun-esparrua ezagutu eta dagokion profesional espezialistarengana bidaltzen jakin.8.0 %
Lana kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren ikuspuntutik garatu, lan profesional arduratsua izateko behar-beharrezkoa den autokritika egiteko gaitasunarekin.8.0 %
Komunikatzen jakin, baita beste profesionalekin ere, eta lana taldean eta jakintza-alor anitzeko taldeetan egiteko beharrezkoak diren trebetasunak menderatu.8.0 %
Giza portaeraren eta osasun-arazoekin lotutako faktore psikologikoen ebaluazio psikologikoaren prozesua planifikatu, gauzatu eta, hala behar duenean, ikuskatu, haien ebaluazioa zehaztu ahal izateko.8.0 %
Ebaluazio psikologikoan eta kasu bakoitzean gertatzen diren aldagai indibidual eta sozialetan oinarriturik, esku-hartze psikologikoko planak eta programak diseinatu, garatu eta, hala behar badu, ikuskatu eta ebaluatu.8.0 %
Norberaren eta komunitatearen osasun psikologikoa zaintzeko sustapen- eta heziketa-jarduerak egin.8.0 %

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak