Irakasleak

XSLaren edukia

LEIRE MUGUIRA URTUBI

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
leire.muguira@ehu.eus

Leire Muguira Urtubi irakasle atxikia da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Teknologia Elektronikoa Sailean. Doktorautza ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean Elektrizitatea eta Elektronika Sailean burutu zituen eta Telekomunikazioen Ingeniaritzan Doktorea da 2014. urtetik. Tesia, “Electrónica y control de subsistemas RF con aplicaciones en la generación y diagnóstico de haces de partículas, Víctor Etxebarria Ecenarro eta Joaquín Portilla Rubín Doktoreek zuzendu zuten eta Bikain Cum Laude kalifikazioa lortu zuen.



Leire Deustuko Unibertsitateko ESIDE Ingeniaritza Fakultateak 2007an ala izendatuta Goi Mailako Telelekomunikazio Ingeniaria da. DeutoTech-en, MORElab ikerkuntza taldearen barnean, ingeniari-ikertzaile moduan lan egin du eta baita neutroien teknologian erreferentzia internazionaleko ESS-Bilbao zentro estrategikoan, azeleradore dibisioaren barnean, Irrati Maiztasun (RF) taldean.



Gaur egun Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduko “Automobilgintzarako Elektronika” eta “Ibilgailuen Ingeniaritzarako Instrumentazioa” irakasgaiak ematen ditu Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan. Gainera, Elektronikan Oinarritutako Ikerkuntza Taldearen (APERT) kide da eta bete ikerkuntzaren ardatza gailu birkonfiguragarri eta komunikazio gailuetan oinarritutako abiadura handiko zirkuituetan oinarritzen da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak