Irakasleak

XSLaren edukia

KOLDOBIKA BASTERRECHEA OYARZABAL

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
koldo.basterretxea@ehu.eus

Koldo Basterretxea UPV/EHU-ko Zientzia Fisikoetan lizentziatua (1994), Elektronika eta Automatika masterra (1995) eta Zientzia Fisikoetan doktorea (2002) da. Gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskolan graduko eta graduondoko eskolak ematen ditu, Teknologia Elektronikoa saileko irakasle titularra delarik. 2016. urtetik hasita Sistema Elektroniko Aurreratuak Masterreko arduraduna da ere.

Bere ikerkuntza aktibitatea Elektronika Digitalaren Diseinu Taldearen baitan garatzen du (www.ehu.eus/es/web/gded). Basterretxea doktorearen ikerketa jarduerak FPGA-tan gauzatutako sistema moldatzaileak, abiadura handiko kontrolagailu aurreratuak gauzatzeko hardware-diseinua, prozesadore neuronalen diseinua, hardware/software baterako diseinua eta adimen konputazionalaren aplikazioak jorratzen ditu. Azkeneko urteotan bere ikerkuntza zenbakizko optimizazio-algoritmoen hardware bidezko azelerazioan eta haien aplikazioetan ardaztu egin du (sistema autonomo moldatzaileak eta kontrol optimo txertatua), baita irudi hiperespektralen denbora-errealeko prozesamenduan gidatze-laguntzarako sistema aurreratuetan (ADAS) aplikatzeko.

Edinburgheko unibertsitatean bi ikerkuntza-egonaldi egin ditu (2009 eta 2012), eta 20-tik gorako ikerkuntza-proiektuetan ikertzailea izan da. 44 ikerkuntza-artikuluen egile edo egilekide da eta hiru ikerkuntza-seiurteko ditu onartuak (CNAI) gaur artean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak