Gaia
Kudeaketa jarduera berritzaileak: gobernantza eredu berriak
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Lurralde gobernantza demokratikoaren joera teoriko-praktiko berrienak aztertzea izango da irakasgai honen helburua, bai eta joera horiekin lotutako narratibak.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
AZKUNE TORRES, JON | Euskal Herriko Unibertsitatea | Doktorea | Elebiduna | Soziologia | jon.azkune@ehu.eus | |
LUJANBIO ETXEBERRIA, LORE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Elebiduna | Politika eta Administrazio Zientzia | lore.lujanbio@ehu.eus | ||
ORMAZABAL GASTON, ANDERE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea) | Doktorea | Elebiduna | Politika eta Administrazio Zientzia | andere.ormazabal@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Aurretik landutako eredu teorikoekin lotutako praxi soziala eta instituzionala ezagutzea eta aztertzea. | 50.0 % |
Europako estatugintza eta herrigintza adibide zehatzetan metatutako jakintza aplikatzea, dimentsio sozio-politikoan, identitario-kulturalean eta ekonomikoan arreta jarriz. | 50.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 20 | 30 | 50 |
Gelako p. | 20 | 30 | 50 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Azalpen teorikoak | 20.0 | 48 % |
Irakurketak | 28.0 | 0 % |
Jarduera gainbegiratuak | 32.0 | 0 % |
Kasu praktikoen ebazpena | 20.0 | 52 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Bertaratzea eta Parte-hartzea | 40.0 % | 60.0 % |
Portafolioa | 60.0 % | 40.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA (EUSKARAZ)EHUko araudiaren arabera (Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak, 2. artikulua) ikasleak lau deialdi izango ditu irakasgai bakoitzean, ikasture bakoitzena bi alegia. Lehen deialdia ohiko deialdia izango da, eta gainontzekoak ez ohikoak.
Ikasleak uko egin ahal izango dio deialdi bakoitzari. Ukoa idatziz adierazi beharko dio dagokion irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen. Uko eginez gero, deialdia ez da kontuan hartuko.
Ohiko deialdian bi oinarri izango ditu ebaluazioak: bertaratzea eta parte-hartzea; eta portafolioa.
BERTARATZEA ETA PARTE HARTZEA
Ikasleak ikastaroko jardueretan izan duen partehartzea baloratuko da: saio presentzialetara etorri izana, plataforma birtualeko jardueretan (foroak, materialen erabilera) parte hartu izana, agindutako ariketak egin izana, eta abar.
Irizpide honen arabera, kalifikazioaren % 40 lortuko da.
PORTAFOLIOA
Ikastaroko jardueretan egindako ariketa guztiak bilduko ditu portafolioak: lan idatziak, aurkezpenak, foroetako partehartzeak, e.a.
Portafolioan bi alderdi ebaluatuko dira:
-Ariketen edukiaren kalitatea: gogoetaren sakontasuna, koherentzia eta logika, oinarri teorikoa, sintesi ahalmena, eta abar.
-Ariketen aurkezpen formala: hizkuntzaren zuzentasun eta argitasuna, erabilitako baliabideen egokitasuna, egitekoak garaiz egitea, eta abar.
Irizpide honen arabera kalifikazioaren % 60 lortuko da, honela banatuta: kalitatea %40; aurkezpen formala % 20
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK (EUSKARAZ)Ez ohiko deialdietan, ikaslelak ikastaroko portafolioa osatu beharko du. Jarduerak jadanik errepikatzerik ez dagoen kasuetan (adibidez foroetako ekarpenak, taldea jadanik desegin egin delako) irakasleak zeregin osagarriak ezarriko ditu, portafolioa osatzeko.
Portafolioa aurreko atalean azaldutako irizpideen arabera ebaluatua izango da. Ebaluazio honek kalifikazioaren % 100 osatuko du.
Irakasgai-zerrenda
Eragile publiko, pribatu eta sozialak biltzen dituzten lankidetza ereduak. Lurralde adimenduetatik, lurralde ahaldunduetara. Gizarte zibil antolatuan eta erakunde-eremuan agertu diren esperientzia garaikide berritzaileak.
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Heclo, H. (2010): Pensar institucionalmente. Paidos. Barcelona.Zubiaga, M. (2007): Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina-Maltzagako liskarretan, doctoral thesis, UPV-EHU, Leioa.
Johnston, H. (2011): States & Social Movements. Polity Press. Cambridge.
Oinarrizko bibliografia
Tarrow, S. (2012): El poder en movimiento. (3º ed) Alianza. Madrid.Della Porta, D. & Reiter, H. (eds)(1998): Policing Protest. The Control of Mass Demonstrations in Western Democracies. UMP. Minneapolis.
Estekak
https://apoderamentdigital.cat/eshttp://etzi.pm/2019/03/udalerrien-ahalduntze-digitalerako-47-neurri/
https://www.barcelona.cat/digitalstandards/es/init/0.1/index.html
http://etzi.pm/2018/04/burujabetza-teknologikoa/