Gaia
Komunikazio Optikoen Sistemak
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Telekomunikazio ingeniaritzaren esparruan Komunikazio Optikoen Sistemen garrantzia etengabe handitzen ari da. Komunikazio optikoetan gertatzen ari den garapena atsedenik gabekoa da, sistemen transmisio-ahalmena handitzeko bidean. Dinamismo horrek sektoreko profesionalengan bere ezagueren berrikusketa eta eguneraketa exijitzen du.Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ALDABALDETREKU ETXEBERRIA, GOTZON | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | gotzon.aldabaldetreku@ehu.eus |
ARRUE ARAMBURU, JUAN ANTONIO | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebakarra | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | jon.arrue@ehu.eus |
DURANA APAOLAZA, GAIZKA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | gaizka.durana@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Capacidad para implementar sistemas por cable, línea, satélite en entornos de comunicaciones fijas y móviles. | 25.0 % |
Capacidad para diseñar y dimensionar redes de transporte, difusión y distribución de señales multimedia. | 50.0 % |
Capacidad para aplicar conocimientos avanzados de fotónica y optoelectrónica, así como electrónica de alta frecuencia. | 25.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 17.2 | 32.2 |
Mintegia | 22.5 | 33.8 | 56.2 |
Ordenagailuko p. | 7.5 | 16.5 | 24 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Eskola magistralak | 32.25 | 47 % |
Mintegiak | 56.25 | 40 % |
Ordenagailuko praktikak | 24.0 | 31 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Idatzizko azterketa | 40.0 % | 60.0 % |
Lan praktikoak | 40.0 % | 60.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Nota osoa bi ataletan bananduta dago:- Nota osoaren % 60a: idatzizko azterketaren ebaluazioa.
- Nota osoaren % 40a: ordenagailuko praktiken ebaluazioa.
Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:
- 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, idatzizko azterketan
eta
- 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, ordenagailuko praktiketan.
Eskola magistralen eta mintegien ebaluazioa:
- Ebaluazio jarraitua: 1) Gai bakoitzeko galdetegia eGelan (nota osoaren % 9a); 2) problema- eta/edo kuestio-sorta idatzizko azken azterketan (nota osoaren % 51a). Ezinbestekoa da 4 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean.
- Azken ebaluazioa: Idatzizko azterketa azken ebaluazio proba egiteko ordu ofizialean: problema- eta/edo kuestio-sorta (nota osoaren % 60a). Ezinbestekoa da 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean.
Ordenagailuko praktiken ebaluazioa:
- Etengabeko ebaluazioa:
* Lortutako emaitzen txosten normalizatuak.
* Praktika bakoitzaren amaieran derrigorrez entregatzen dira.
* Ikasleak eskubidea du azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko: horretarako, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, bederatzi asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.
- Azken ebaluazioa:
* Azterketa praktikoa idatzizko azterketaren ondoren (azken ebaluazio proba egiteko egun ofizialean).
Uko egitea: azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki ohiko deialdiari uko egitea.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Nota osoa bi ataletan bananduta dago:- Nota osoaren % 60a: idatzizko azterketaren ebaluazioa.
- Nota osoaren % 40a: ordenagailuko praktiken ebaluazioa.
Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:
- 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, idatzizko azterketan
eta
- 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, ordenagailuko praktiketan.
Idatzizko azterketaren ebaluazioa:
- Ohiko deialdian idatzizko azterketan 5 puntu edo gehiago lortzen duten ikasleentzat:
* Ohiko deialdiko idatzizko azterketaren nota berreskuratzeko aukera izango dute idatzizko azterketa berriro egin beharrik gabe.
- Aurreko baldintza betetzen ez duten ikasleentzat:
* Idatzizko azterketa azken ebaluazio proba egiteko ordu ofizialean: problema- eta/edo kuestio-sorta.
Ordenagailuko praktiken ebaluazioa:
- Ohiko deialdian ordenagailuko praktiketan 5 puntu edo gehiago lortzen duten ikasleentzat:
* Ohiko deialdiko ordenagailuko praktiken nota berreskuratzeko aukera izango dute azterketa praktikoa egin beharrik gabe.
- Aurreko baldintza betetzen ez duten ikasleentzat:
* Azterketa praktikoa idatzizko azterketaren ondoren (azken ebaluazio proba egiteko egun ofizialean).
Uko egitea: azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki ezohiko deialdiari uko egitea.
Irakasgai-zerrenda
- 1. gaia: ZUNTZ OPTIKO BIDEZKO KOMUNIKAZIO OPTIKOEN OINARRIAK(Zuntz optikoa: egitura, motak, errefrakzio-indizearen profilak, angelu kritikoa, zenbakizko irekidura, hedapen-moduak, modu-kopurua, argi-izpien eredua, eredu elektromagnetikoa, eremu ebaneszentea, hedapen konstantea)
(Atenuazioa: zurgapen-galerak: zurgapen intrintsekoa eta estrintsekoa, sakabanatze-galerak, galera osoak, atenuazioak mugatutako loturaren distantzia maximoa)
(Dispertsioa: kontzeptua, dispertsio motak, bit-emariarekin erlazioa, dispertsioak mugatutako loturaren distantzia maximoa, banda-zabalera elektrikoa eta optikoa, dispertsio desplazatuko zuntz optikoak, ITU-Tren gomendioak)
- 2. gaia: BLOKE-IGORLEA
(Laser diodoen ezaugarri garrantzitsuenak, modulazio zuzena eta kanpo-modulazioa, kanpo moduladoreak: Mach-Zehnder eta elektroabsortziozkoa)
- 3. gaia: BLOKE-HARTZAILEA
(Fotodiodoak eta hartzailearen zirkuituak, zarata-iturriak, seinale/zarata erlazioa, probabilitate errorea, hartzailearen sentikortasuna, harrera zuzena eta harrera koherentea)
- 4. gaia: ANPLIFIKAZIO OPTIKOA
(Anplifikadore optikoak: abantailak eta desabantailak, erabilera-mota, ASE, anplifikadorearen irabazia, saturazio-potentzia, zarata-motak, EDFA, SOA, Raman anplifikadorea)
- 5. gaia: UHIN-LUZERAREN ZATIKETA BIDEZKO MULTIPLEXAZIOA (WDM)
(WDMa zuntz optikoetan aplikatzearen erakargarritasuna, SWDM eta DWDM, ITU-Tren G.694.1 gomendioa, OADM)
- 6. gaia: SARE-ELEMENTUAK
(Akopladore/banatzaileak, iragazki optikoak: Fabry-Perot iragazkia, difrakzio-sareak, AWG, Bragg sarea zuntz optikoetan, periodo luzeko sareak)
Ordenagailuko praktikak:
- 1. praktika: OptSim(TM)-ekin egiteko praktiketarako sarrera
Softwarearen erabilera orokorraren ikasketa
- 2. praktika: Modulazio zuzeneko azpieramaileen transmisioa
Zuntz optiko bidezko kanal anitzeko transmisio sistemen diseinua modulazio zuzena erabiliz
- 3. praktika: Kanpo-modulazioa duten azpieramaileen transmisioa
Zuntz optiko bidezko kanal anitzeko transmisio sistemen diseinua kanpo-modulazioa erabiliz
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Irakasgaiaren apunteak. Gardenkiak Powerpoint-en. Praktiken gidoiak eta txostenak. Material guztia eGelan dago eskuragarri.Oinarrizko bibliografia
- G. Aldabaldetreku, G. Durana, "Sistemas de comunicaciones ópticas". Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2020- G.P.Agrawal,"Fiber-optic communication systems". John Wiley and Sons, 2002
- J. Capmany, F.J. Fraile-Peláez, J. Martí, "Fundamentos de comunicaciones ópticas". Síntesis, 2001
- G. Durana,G. Aldabaldetreku, "Fundamentos de campos electromagnéticos para Ingeniería". Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 2017
- J.C. Palais, "Fiber optic communications".Prentice Hall, 2004
- J.M. Senior, "Optical fiber communications: principles and practice". Prentice-Hall, 1985
- J.R. Taylor, "An Introduction to Error Analysis: The Study of Uncertainties in Physical Measurements", University Science Books, 1997
- M.C. España, "Comunicaciones ópticas. Conceptos esenciales y resolución de ejercicios", Ediciones Díaz de Santos, S.A., 2005
Gehiago sakontzeko bibliografia
- J. Capmany, D. Pastor, B. Ortega, "Problemas de Comunicaciones Ópticas, Tomo 1: dispositivos", Servicio de Publicaciones de la Universidad Politécnica de Valencia, 1998- J.W. Goodman, "Statistical optics". John Wiley and Sons, 1985
- E. Hecht, "Optica". Addison Wesley, 2002
- H. Hughes, "Telecommunications cables". John Wiley and Sons,1997
- G. Keiser, "Optical fiber communications". McGraw-Hill, 1991
- B.E.A. Saleh, M.C. Teich, "Fundamentals of photonics". John Wiley & Sons, 1991 - A.W. Snyder, J.D. Love, "Optical waveguide theory". Chapman and Hall, 1983
Aldizkariak
IEEE Journal of Lightwave TechnologyIEEE Photonics Technology Letters
Optics Express
Journal of the Optical Society of America
Applied Optics
Nature Photonics
Lightwave Europe
Opto&Laser Europe
FibreSystems Europe
Europhotonics
Photonics Spectra
Laser Focus World
Estekak
http://www.rp-photonics.com/encyclopedia.htmlhttp://www.exfo.com/support/services/instrument-services/be-expert-training-program/animated-optical-glossary
http://www.itu.int/ITU-T/recommendations/index.aspx?ser=G