Gaia
Komunikazio Optikoen Sistemak
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Telekomunikazio ingeniaritzaren esparruan Komunikazio Optikoen Sistemen garrantzia etengabe handitzen ari da. Komunikazio optikoetan gertatzen ari den garapena atsedenik gabekoa da, sistemen transmisio-ahalmena handitzeko bidean. Dinamismo horrek sektoreko profesionalengan bere ezagueren berrikusketa eta eguneraketa exijitzen du.Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ALDABALDETREKU ETXEBERRIA, GOTZON | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | gotzon.aldabaldetreku@ehu.eus |
ARRUE ARAMBURU, JUAN ANTONIO | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebakarra | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | jon.arrue@ehu.eus |
DURANA APAOLAZA, GAIZKA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Seinalearen Teoria eta Komunikazioak | gaizka.durana@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Capacidad para implementar sistemas por cable, línea, satélite en entornos de comunicaciones fijas y móviles. | 25.0 % |
Capacidad para diseñar y dimensionar redes de transporte, difusión y distribución de señales multimedia. | 50.0 % |
Capacidad para aplicar conocimientos avanzados de fotónica y optoelectrónica, así como electrónica de alta frecuencia. | 25.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 17.2 | 32.2 |
Mintegia | 22.5 | 33.8 | 56.2 |
Ordenagailuko p. | 7.5 | 16.5 | 24 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Eskola magistralak | 32.25 | 47 % |
Mintegiak | 56.25 | 40 % |
Mintegiak | 56.25 | 40 % |
Ordenagailuko praktikak | 24.0 | 31 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Idatzizko azterketa | 40.0 % | 60.0 % |
Lan praktikoak | 40.0 % | 60.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Nota osoa bi ataletan bananduta dago:- Nota osoaren % 60a: eskola magistralen eta mintegien ebaluazioa.
- Nota osoaren % 40a: ordenagailuko praktiken ebaluazioa.
Eskola magistralen eta mintegien ebaluazioa:
- Ebaluazio jarraitua:
1) Lau galdetegi eGelan (nota osoaren % 9a);
2) Idatzizko azterketa partzial bat dagokion proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren % 16a);
3) Idatzizko azken azterketa bat azken ebaluazio proba egiteko ordu ofizialean: problema- eta/edo kuestio-sorta (nota osoaren % 35a).
* Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da: 3 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, idatzizko azken azterketan, betiere 5 puntu edo gehiago lortzen bada, 10en gainean, galdetegiak, idatzizko azterketa partziala eta idatzizko azken azterketa barne hartzen dituen nota haztatuan.
** Ebaluazio jarraituari heltzeko beharrezko baldintza: kurtsoan proposatutako ariketen artean aukeratzen diren ariketen atalak taldeka burutzea mintegi-orduetan, eta arbelean erakustea hala badagokio (nota osoan punturik gabe).
*** Ikasleak eskubidea du azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko: horretarako, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, 9 asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.
- Azken ebaluazioa:
* Idatzizko azken azterketa bat azken ebaluazio proba egiteko ordu ofizialean: problema- eta/edo kuestio-sorta (nota osoaren % 60a).
** Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da: 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, idatzizko azken azterketan.
Ordenagailuko praktiken ebaluazioa:
- Etengabeko ebaluazioa:
* Lortutako emaitzen hiru txosten normalizatu (nota osoaren % 40a).
** Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da: 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, hiru praktiketan lortutako noten batezbestekoan.
*** Ikasleak eskubidea du azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko: horretarako, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, 9 asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.
- Azken ebaluazioa:
* Azken azterketa praktiko bat idatzizko azken azterketaren ondoren, azken ebaluazio proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren % 40a).
** Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da: 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, azken azterketa praktikoan.
Uko egitea: azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki ohiko deialdiari uko egitea.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Nota osoa bi ataletan bananduta dago:- Nota osoaren % 60a: eskola magistralen eta mintegien ebaluazioa.
- Nota osoaren % 40a: ordenagailuko praktiken ebaluazioa.
Eskola magistralen eta mintegien ebaluazioa:
- Ohiko deialdian eskola magistralen eta mintegien ebaluazioan 5 puntu edo gehiago lortzen duten ikasleentzat:
* Ohiko deialdiko eskola magistralen eta mintegien ebaluazioko nota berreskuratzeko aukera izango dute idatzizko azken azterketa berriro egin beharrik gabe.
- Aurreko baldintza betetzen ez duten ikasleentzat:
* Idatzizko azken azterketa bat azken ebaluazio proba egiteko ordu ofizialean: problema- eta/edo kuestio-sorta.
** Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da: 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, idatzizko azken azterketan.
Ordenagailuko praktiken ebaluazioa:
- Ohiko deialdian ordenagailuko praktiken ebaluazioan 5 puntu edo gehiago lortzen duten ikasleentzat:
* Ohiko deialdiko ordenagailuko praktiken ebaluazioko nota berreskuratzeko aukera izango dute azterketa praktikoa egin beharrik gabe.
- Aurreko baldintza betetzen ez duten ikasleentzat:
* Azken azterketa praktiko bat idatzizko azterketaren ondoren, azken ebaluazio proba egiteko egun ofizialean.
** Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da: 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, azken azterketa praktikoan.
Uko egitea: azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki ezohiko deialdiari uko egitea.
Irakasgai-zerrenda
- 1. gaia: ZUNTZ OPTIKO BIDEZKO KOMUNIKAZIO OPTIKOEN OINARRIAK(Zuntz optikoa: egitura, motak, errefrakzio-indizearen profilak, angelu kritikoa, zenbakizko irekidura, hedapen-moduak, modu-kopurua, argi-izpien eredua, eredu elektromagnetikoa, eremu ebaneszentea, hedapen konstantea)
(Atenuazioa: zurgapen-galerak: zurgapen intrintsekoa eta estrintsekoa, sakabanatze-galerak, galera osoak, atenuazioak mugatutako loturaren distantzia maximoa)
(Dispertsioa: kontzeptua, dispertsio motak, bit-emariarekin erlazioa, dispertsioak mugatutako loturaren distantzia maximoa, banda-zabalera elektrikoa eta optikoa, dispertsio desplazatuko zuntz optikoak, ITU-Tren gomendioak)
- 2. gaia: BLOKE-IGORLEA
(Laser diodoen ezaugarri garrantzitsuenak, modulazio zuzena eta kanpo-modulazioa, kanpo moduladoreak: Mach-Zehnder eta elektroabsortziozkoa)
- 3. gaia: BLOKE-HARTZAILEA
(Fotodiodoak eta hartzailearen zirkuituak, zarata-iturriak, seinale/zarata erlazioa, probabilitate errorea, hartzailearen sentikortasuna, harrera zuzena eta harrera koherentea)
- 4. gaia: ANPLIFIKAZIO OPTIKOA
(Anplifikadore optikoak: abantailak eta desabantailak, erabilera-mota, ASE, anplifikadorearen irabazia, saturazio-potentzia, zarata-motak, EDFA, SOA, Raman anplifikadorea)
- 5. gaia: UHIN-LUZERAREN ZATIKETA BIDEZKO MULTIPLEXAZIOA (WDM)
(WDMa zuntz optikoetan aplikatzearen erakargarritasuna, SWDM eta DWDM, ITU-Tren G.694.1 gomendioa, OADM)
- 6. gaia: SARE-ELEMENTUAK
(Akopladore/banatzaileak, iragazki optikoak: Fabry-Perot iragazkia, difrakzio-sareak, AWG, Bragg sarea zuntz optikoetan, periodo luzeko sareak)
Ordenagailuko praktikak:
- 1. praktika: OptSim(TM)-ekin egiteko praktiketarako sarrera
Softwarearen erabilera orokorraren ikasketa
- 2. praktika: Modulazio zuzeneko azpieramaileen transmisioa
Zuntz optiko bidezko kanal anitzeko transmisio sistemen diseinua modulazio zuzena erabiliz
- 3. praktika: Kanpo-modulazioa duten azpieramaileen transmisioa
Zuntz optiko bidezko kanal anitzeko transmisio sistemen diseinua kanpo-modulazioa erabiliz
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Irakasgaiaren apunteak. Gardenkiak Powerpoint-en. Praktiken gidoiak eta txostenak. Material guztia eGelan dago eskuragarri.Oinarrizko bibliografia
- G. Aldabaldetreku, G. Durana, "Komunikazio optikoetako sistemak". Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 2019- G.P.Agrawal,"Fiber-optic communication systems". John Wiley and Sons, 2002
- J. Capmany, F.J. Fraile-Peláez, J. Martí, "Fundamentos de comunicaciones ópticas". Síntesis, 2001
- G. Durana, G. Aldabaldetreku, "Eremu elektromagnetikoen oinarriak ingeniarientzat". Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 2014
- J.C. Palais, "Fiber optic communications".Prentice Hall, 2004
- J.M. Senior, "Optical fiber communications: principles and practice". Prentice-Hall, 1985
- J.R. Taylor, "An Introduction to Error Analysis: The Study of Uncertainties in Physical Measurements", University Science Books, 1997
- M.C. España, "Comunicaciones ópticas. Conceptos esenciales y resolución de ejercicios", Ediciones Díaz de Santos, S.A., 2005
Gehiago sakontzeko bibliografia
- J. Capmany, D. Pastor, B. Ortega, "Problemas de Comunicaciones Ópticas, Tomo 1: dispositivos", Servicio de Publicaciones de la Universidad Politécnica de Valencia, 1998- J.W. Goodman, "Statistical optics". John Wiley and Sons, 1985
- E. Hecht, "Optica". Addison Wesley, 2002
- H. Hughes, "Telecommunications cables". John Wiley and Sons,1997
- G. Keiser, "Optical fiber communications". McGraw-Hill, 1991
- B.E.A. Saleh, M.C. Teich, "Fundamentals of photonics". John Wiley & Sons, 1991 - A.W. Snyder, J.D. Love, "Optical waveguide theory". Chapman and Hall, 1983
Aldizkariak
IEEE Journal of Lightwave TechnologyIEEE Photonics Technology Letters
Optics Express
Journal of the Optical Society of America
Applied Optics
Nature Photonics
Lightwave Europe
Opto&Laser Europe
FibreSystems Europe
Europhotonics
Photonics Spectra
Laser Focus World
Estekak
http://www.rp-photonics.com/encyclopedia.htmlhttp://www.exfo.com/support/services/instrument-services/be-expert-training-program/animated-optical-glossary
http://www.itu.int/ITU-T/recommendations/index.aspx?ser=G