Breadcrumb

presentacion-master-quimica-teorica-modelizacion-computacional

Masterraren gakoak

Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionaleko Unibertsitate arteko Masterra 14 unibertsitateren artean antolatzen da.

Helburu orokorra prestakuntza aurreratua eskaintzea da, espezializatua eta diziplina anitzekoa, kimika teoriko eta konputazionaleko ikerketa-lanetan hastea sustatzea helburu. Ildo horretatik, adituak zientzia molekularretako teknika konputazionalen erabileran eta garapenean trebatzea da helburuetako bat, farmaziako, petrokimikako eta material berrietako industria berritzaileetan lan egin dezaten.

Masterra amaitzean, ikasleek nazioarteko maila handia eskuratuko dute, beren lanbide-zereginetarako, baita Zientzia Kimiko, Fisiko, Biologiko eta Materialen esparruan doktoretza-ikasketetan jarraitzeko ere.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

3

Modalitatea

Ikasgelakoa, Birtuala

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

4.300 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Kimika Fakultatea

Balear Uharteetako Unibertsitatea

Bartzelonako Unibertsitatea

Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea

Extremadurako Unibertsitatea

Kantabriako Unibertsitatea

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Murtziako Unibertsitatea

Oviedoko Unibertsitatea

Salamancako Unibertsitatea

Santiagoko Unibertsitatea

Valentziako Estudi General Unibertsitatea

Valladolideko Unibertsitatea

Vigoko Unibertsitatea

SORBONNE UNIVERSITE (Frantzia)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MERCERO LARRAZA, JOSE MARIA

Idazkaritza :
ESNAOLA ARANGUREN, NEREA IDOYA

4razones-master-quimica-teorica-modelizacion-computacional

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Estatuko master bakarra ezaugarri hauekin.
  • Ikasleek etengabeko laguntza izango dute UPV/EHUko Kimika Fakultateko Kimika Teorikoko taldeak emana.
  • Doktorego tesia egiteko aukera.
  • Prestakuntza intelektualaz gain, masterraren egitura giza garapenaren, pertsonen arteko harremanen eta talde lanaren bultzatzaile da, ikasleek egonaldiak egiten baitituzte Europako unibertsitateetako hainbat zentrotan.

salidas-master-quimica-teorica-modelizacion-computacional

Irudia

Irteera profesionalak 

Herrialde aurreratuenetan konputazio zientifikoko institutu indartsuak sortzen ari dira; bertan jakintza-alor ia guztietara bideratutako metodo konputazionalen aplikaziorako irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera garatzen da. Horietan denetan, Kimika Teorikoak eta Modelizazio Molekularrak ezinbesteko funtzioa dute.

Bestalde, farmazia-industriek, petrokimikek eta material berrien industriek esparru horretako adituak behar dituzte.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak