Gaia

XSLaren edukia

Gramatikaren Oinarriak I

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiaren helburu nagusia da ikasleei aurkeztea zein diren gaur egun sintaxian eta morfologian bizi-bizi dauden ikerketa-lerroak, eta nola uztartzen zaizkien euskarak erakusten dituen hainbat ezaugarri gramatikal ikerketa bide horiei.

Parametroen azterbide klasikotik abiatuz eta geroagoko Minimalismoko zertzelada batzuk emanez, euskal gramatikan aztergai diren eta ikerketa gehiago merezi duten zenbait gai aztertuko dira, besteak beste

alokutibotasuna, argumentu isilak, predikatuen argumentuen txandakatzeak eta menderagailuen balio anitzak.

Hauetako aztergai asko klasikoak dira euskalaritzan, baina ikusmolde berrien begietatik aurkeztuko dira, baita hainbat hizkuntzatako datuekin kontrastatuz, ikuspegi konparatiboa nabarmenduz.

***OHARRA:

Covid-19a gorabehera, saioak aurrez aurre emateko asmoa du UPV/EHUk. Beraz, besterik erabaki ezean, halaxe emango ditugu eskolak. Nolanahi ere, osasun-arrazoiengatik hau ezingo balitz egin, ikasleei garaiz jakinaraziko zaie aurrez aurreko eskolen ordez eskolak modu birtualean emango ditugula, Blackboard Collaborate plataformaren bidez.

Modu berean, behean zehazten den moduan, ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria”.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ELORDIETA ALCIBAR, ARANTZAZUEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaHizkuntzalaritza Orokorraarantzazu.elordieta@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Morfologiaren eta sintaxiaren alorretan gaur egun egiten den ikerkuntzaren oinarriak ezagutu, batik bat euskarari buruzkoak40.0 %
Euskarari buruzko morfología eta sintaxiko lanetan erabiltzen den argumentazioa, metodología eta teoriak (tradizionalak nahiz berriagoak) aztertu, ebaluatu eta aurkezteko gai izatea.30.0 %
Gramatikako arazo jakin bat xehetasun osoz deskribatzeko gai izatea, baita ere arazoari (edo antzekoei) erantzuna emateko beharko liratekeen ikerketa moduak planteatu eta diseinatzeko30.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala152540
Gelako p.152035

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak10.0100 %
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Eztabaida taldean6.0100 %
Interakzioa irakaslearekin ingurune birtualetan12.00 %
Irakurketak18.025 %
Kasuen analisia6.050 %
Tutoretzak3.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 15.0 %
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua25.0 % 50.0 %
Eskolan garatu beharreko galderak eta eztabaidak10.0 % 20.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan0.0 % 15.0 %
Garatu beharreko galderak25.0 % 50.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdia OTSAILEAN izango da, eta ondoko irizpideak baliatuko dira.

Gaitasun bidezko ebaluazioa eta ebaluazio-irizpideak:

Ebaluazio jarraia izango da abiapuntua, astez asteko jarraipena aintzat hartuko delarik. Gaitasunak eskuratu diren eta ikaslearen aurrerabidea neurtuko duten hainbat tresna erabiliko dira:

(1) eskoletako parte hartze aktiboa, aldez aurretik agindutako irakurgaiei buruzko analisi praktikoak eta ahozko eztabaidak eginez aurrez aurreko eskoletan (%30) (talde lanean),

(2) ikastaroan landuko diren lehen gaien inguruan eskolatik kanpo ikasleak aurkezpen labur bat prestatu beharko du eta ikaskideen aurrean azaldu (%20),

(3) norbanakoaren lan baten bidez (%50). Hemen bi aukera eskainiko dira :

(i) ikasgaian landutako gai batekin (ikaslearen hautura) lotura duen idatzizko lana prestatu, ikasleak burutu nahi duen MALaren gaiarekin lot daitekeen neurrian. MALaren gaia beste adar batekoa izan daitekeen arren, adarren arteko elkarrekintza bultzatu nahi da.

(ii) ikastaroan landutako bizpahiru gaiei buruzko ariketa-sortari erantzun, lehenik berrikusketa eginik, eta ondoren gaiotan oraindik ikertzeko dagoen punturen bat(zuk) identifikatu, eta, kasuan, ikerketarako hurbilpen bat proposatu.

• Ikasle batek uko egin nahi badio ohiko deialdian aurkezteari, behar bezala justifikatu beharko du eta eskabidea zuzenduko dio irakasleari. Mezu elektroniko bidez bidali ahal izango dio, ikaslearen posta ofizialetik [@ikasle.ehu.eus]. Ondoren, irakasleak masterraren Batzorde Akademikoari jakinaraziko dio, beti ere ebaluazio-proba egiteko epea agortu baino lehenago egiten badu. Ondoren, baimena jaso dutenek ezohiko deialdiko ebaluazio-probetara aurkeztu ahalko dute, deialdia agortu gabe.

Ebaluazio irizpide hauek hartuko dira aintzat:

- Erantzunen egokitasuna ebaluazio-ariketetan galdetzen zaionari

- Ikastaroan zehar erabili den terminologiaren erabilera zehatza

- Koherentzia eta argitasuna erantzunen argumentazioan

- Moduluari dagokion idazmen egokia (ortografia, gramatika)

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

- Ohiko deialdian ebaluazio-proba gainditu ez duen ikasleak MAIATZEAn du aukera ezohiko deialdian aurkezteko, eta ikasgaia ganditzeko.

-Ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira.

-Ohiko deialdian eskatu diren lanak ezohiko deialdiaren epearen barruan aurkeztu ahal izango dira.

Irakasgai-zerrenda

1.- Gramatika azterbide formaletik: tipologikoki interesgarria den alokutiboaren aurkezpena eta adberbioen kategorizazioa eta azterketa

1.1. Alokutiboa

1.1.1. Gertakari sintaktikoa da, morfologikoa, ala biak?

1.1. 2. Azterbideak: klasikoa (Oyharçabal 1993) eta berriagoak (Haddican

2015, 2018)

1.1.2. Adberbioak

1.1.2.1. Definizioa eta haren estatus sintaktikoa

1.1.2.2. Adberbioen ordenaz (konparaketa beste hizkuntzetako datuekin)

2.- Eremu lexikoa: Argumentu egitura.

2.1. Predikatuen balentzien txandakatzeak. Aldakortasuna euskalkietan

2.1.1. kausatibo/inkoatibo alternantziak (puskatu da/du)

2.1.2. ezergatibo/ezakusatibo aldakortasuna euskalkietan: (borrokatu/dantzatu naiz/dut)

2.1.3. (In)trantsitibazioaz. se morfema, pasibak eta antipasibak

3.- Denbora/Inflexioaren eremu funtzionala

3.1. Hizkuntzetan aurkitzen ditugun (in)konsistentzia morfosintaktikoez: lekualdatzeak (ikusi nuen (dut); esan nau (dit)), pleonasmoak (Geuntsagun, diraz, nitxuz), lbikoizketak (jakin daki), …

4.- Informazio egituraren eremua eta menderakuntza: euskarazko menderagailuen aldakortasuna

4.1. Ezkerraldeko periferiarako sarrera (oso) orokorra: zer da eta zergatik irudikatu behar den sintaxian: galderak, fokua, menderagailuak.

4.2. Euskalkien arteko aldakortasuna menderagailuen erabileran.

4.2.1. -ela, -en, -enik, -ena konplementatzaileen erabilera eta hauen aldakortasuna. Kokapena: perpausaren hasieran ala bukaeran?

4.2.2. Hasierako hurbilpen morfosintaktikoa

4.2.3. Datuak osatzen: galdetegiak prestatzen

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Batere ez zehatz-mehatz. "Oinarrizko bibliografia" ataleko erreferentziak nahiko orokorrak dira, eta hortik aterako dira ikastaroan zehar landuko diren irakurgai gehienak. Haiez gain, ikasleari osatzeko eta sakontzeko bibliografia emango zaio gaietan sartu ahala.

Nolanahi ere, ikasleak irakasgaiaren eGelan izango ditu eskura material batzuk, baina ez guztiak; kasu hauetan eGelan helaraziko zaizkio erabili beharreko bibliografiaren erreferentzia bibliografiko zehatzak.

Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Aldai, G. 2009. Euskararen kasu markaketaren aldakortasun dialektala. In B. Fernandez, P.

Albizu eta R. Etxepare (arg.), Euskara eta euskarak: aldakortasun sintaktikoa aztergai, ASJUren Gehigarriak 52. 5-19. Donostia: UPV/EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Artiagoitia, X. 2000. Hatsarreak eta Parametroak lantzen. Gasteiz: EHU/Arabako Foru Aldundia. [Eskuliburu hau batik bat Euskal Ikasketak egin ez dituenei zuzendua da: sintaxia ikusmolde sortzailetik euskarara nola aplikatu den ikasteko].

Barbiers, S., O. Koeneman, M. Lekakou & M. van der Ham (arg.), 2008. Microvariation in

Syntactic Doubling, Brill.

Berro, A. 2010. Unergative predicates in Basque varieties: consequences for ergative case

asignment. MALa, UPV/EHU. [Zenbait ERG/ERG-ABS alternantzia aztertzeko]

Berro, Ane. 2015. Egoera predikatu berriak euskaraz. Lapurdum, n. spécial 3, 11-25.

https://doi.org/10.4000/lapurdum.2637

Berro, A. 2015. Breaking verbs. From event structure to syntactic categories in Basque.

Doktore tesia, UPV/EHU eta Universite Bordeaux Montaigne.

de Rijk, R.P. 2003. Antipasiboak euskaran. In Euskaltzaindia, Makazaga & Oyharçabal (arg.) IKER 14, P. Laffitteren sortzearen mendemugako biltzarra.

Elordieta, A. eta X. Artiagoitia. 2016a. On the semantic function and selection of Basque

finite complementizers. In Complementizer semantics in European languages, 379-411. Walter de Gruyter.

Elordieta, A. eta X. Artiagoitia. 2016b. Gaztelaniazko polaritate subjuntiboa eta euskarazko

konplementatzaileak. In Aurrekoetxea, G., J.M. Makazaga, P. Salaberri (arg.), Txipi

Ormaetxea omenduz. Bilbao: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 73-90.

Fernández, B. eta J. Ortiz de Urbina, 2007. Hizkuntzari Itzulia 80 hizkuntzatan, Bilbo: UEU.

Laka, I. 2006. “On the nature of case in Basque: structural or inherent?”. In Broekhuis, H. Corver

N., Koster J., Huybregts R. & Kleinhenz U. (eds.), Organizing Grammar, Berlin:

Mouton de Gruyter, 374-382.

Lizardi, A. eta M. Munduate, 2013. Euskal Alokutibora joan-etorria. In Hizkuntzalari

Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak. UEU.

Lizardi, A. & M. Munduate. 2015. Non-argument agreement: an approach to Basque allocutuvity. Dialectologia, special issue V (2015), 321-350.

Ormazabal, J. 2008. Kausatibo aldizkatzeak euskaraz eta inguruko hizkuntzetan. In X.

Artiagotia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika jaietan Patxi Goenagaren omenez. ASJU Gehigarriak (ASJU) 51. 643-663.

Ortiz de Urbina, J. 1992. `Inversión y movimiento verbal en euskera. Revista Española de

lingüística 22: 1, págs. 107-132.

Ortiz de Urbina, J. 2008. Indar sintagmak, foku sintagmak, eta ezkerraldeko buruak euskaran,

in Arteatx. I., X. Artiagoitia, & A. Elordieta (arg), 51-67.

Oyharçabal, B. 1993. Verb Agreement with Nonarguments : On Allocutive Agreement. In J. I.

Hualde & J. Ortiz de Urbina (arg.) Generative Studies in Basque Linguistics, John Benjamins, 89-114.

Oyharçabal, B. 2003. Lexical causatives and causative alternation in Basque. ASJU-ren

Gehigarriak 46. 223- 253.

Rodríguez Ramalle, T (2003). La gramática de los adverbios en -mente o cómo expresar

maneras, opiniones y actitudes a través de la lengua. Ediciones de la Universidad Autónoma de Madrid.

Bestalde, gai bakoitzari buruzko bibliografia zehatzagoa helaraziko da gaiak jorratu ahala.

Aldizkariak

ASJU. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. Edit: UPV/EHU.

Fontes Linguae Vasconum.

Lapurdum

Lingua.

Natural Language and Linguistic Theory.

Syntax. A Journal of Theoretical, Experimental and Interdisciplinary Research.

Estekak

http://www.linguistlist.org

http://ling.auf.net/lingbuzz

http://www.ehu.eus/seg

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak