Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN BASARAS IBARZABAL

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
miren.basaras@ehu.eus

Biologia Zientziatan lizentziatua eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU). UPV/EHUko Mikrobiologiako irakasle titularra, bertan Medikuntza graduan irakaskuntza ematen du, baita ere Mikrobiologia eta Osasuna Masterrean eta Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Doktorego programan.

UPV/EHUko Mikrobiologia eta Osasuna unibertsitate masterraren arduraduna (2012-egun); UPV/EHUko Agente Biologikoekin eta Genetikoki Eraldatutako Organismoen Ikerketarako Etika Batzordearen Presidentea (2010-2017) eta kidea (2009-2010); Microbiología y Salud elkarteko Idazkaria (2013-2019); Sociedad Española de Enfermedades Infecciosas y Microbiología Clínica elkarteko Grupo de estudio de Vacunas taldearen Presidentea (2017-2019) eta kidea (2015-2017, 2019-egun).

Bere ikerketa lerroa giza infekzioan ardazten da, sexu bidez transmitituriko infekzioekin, antimikrobianoen erresistentziekin, birologia klinikoarekin eta txertoekin erlazionatuz. Bere argitalpenak, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, gai hauei buruz aritu dira eta hainbat doktorego-tesi, master amaierako lanak eta gradu amaierako lanak zuzendu ditu. Mikrobiologia hedatzeko hainbat ekintzatan parte hartzen du komunikabide ezberdinetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak