Gaia
Produktu berrien diseinua eta garapena
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Bietakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Produktu berrien diseinua eta garapena.Hauek dira irakasgaiaren helburu nagusiak:
• Industria-produktu baten diseinu- eta garapen-prozesua ulertzea.
• Ikastea, egungo bitartekoak eta metodoak erabiliz, dagoen ezagutza aplikatuz eta konpartituz, talde-lana garatuz eta komunikazioko gaitasunak hobetuz.
Ahalmena ematen du Industriako produktuak proiektatzeko eta diseinatzeko. Produktuaren diseinurako eta proiektuen kudeaketa iraunkorrerako metodologien ezagutza ematen du.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ARIAS COTERILLO, AGUSTIN | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebakarra | Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa | agustin.arias@ehu.eus |
OTEGI OLASO, JOSE RAMON | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritzako Proiektuak | joserra.otegi@ehu.eus |
TOLEDO GANDARIAS, NEREA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Osoa | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritzako Proiektuak | nerea.toledo@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Produktuaren diseinu-teoriak eta bizi-zikloa aplikatzea. | 50.0 % |
Proiektuen kudeaketa jasangarrirako erabiltzen diren tresnak eta teknikak aplikatzea. | 50.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 10 | 25 |
Gelako p. | 15 | 20 | 35 |
Ordenagailuko p. | 0 | 15 | 15 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Ariketak | 25.0 | 10 % |
Azalpenezko eskolak | 30.0 | 33 % |
Talde-lana | 20.0 | 10 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Bertaratzea eta Parte-hartzea | 10.0 % | 30.0 % |
Azalpenak | 10.0 % | 15.0 % |
Garatu beharreko galderak | 5.0 % | 10.0 % |
Idatzizko azterketa | 5.0 % | 50.0 % |
Lan praktikoak | 20.0 % | 65.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
Produktuaren diseinuaren eta bizi-zikloaren teoriak aplikatzea.Proiektuen kudeaketa iraunkorrerako erabiltzen diren bitartekoak eta teknikak aplikatzea.
Irakasgaia gainditzen duen ikaslea gai izan beharko litzateke:
Industriako produktuen diseinu kontzeptualak sortzeko eta espezifikazio teknikoak garatzeko.
Produktuaren diseinu- eta garapen-prozesua kudeatzeko, elkarlaneko inguru baten barruan eta kontuan izanda produktuaren bizi-zikloa.
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Irakasgaia etengabe ebaluatuko da kurtsoan zehar.Irakasgaia kalifikatzeko atal hauek izango dira kontuan:
Bertaratzea eta parte-hartzea. Bertaratzea ez da derrigorrezkoa izango baina bai komenigarria eta, parte-hartze aktiboarekin batera, ebaluazioan kontuan hartuko den atal bat izango da.
Garatu behar diren galderak: Ikasleak entregatu egin beharko ditu, ezarritako epearen barruan, azaldutako kontzeptu teorikoei buruz aldika emango zaizkion galderen erantzunak.
Taldeka egindako lanak: Irakasgaiaren hasieran, ikasleek 3 laguneko taldeak egingo dituzte. Taldekako lana garrantzi handikoa da eta horregatik du hainbesteko pisua ikaslearen ebaluazioan. Talde bakoitzak ikasgaiaren hasieran erabakitako lan bat aurkeztu beharko du. Lana eGela plataformaren bidez entregatu beharko da, ezarritako epearen barruan. Egutegiak hala uzten badu, lana ahoz ere aurkeztuko da.
Idatzizko azterketa: Kurtso amaieran, azterketa idatzia egingo da; kurtsoan zehar egin diren galderei loturiko kontzeptuak garatzea eskatuko da.
Irakasgaiaren kalifikazioa erabakitzeko, atal bakoitzari (bertaratzea eta parte-hartzea, garatu behar diren galderak, taldeka egindako lana, aurkezpena eta azterketa idatzia) esleitutako ehunekoa emango zaio. Kurtsoaren ezaugarri zehatzak kontuan izanda, ehunekoak hasieran ezarriko dira, ‘kalifikatzeko tresnak eta ehunekoak’ atalean agertzen diren mugen barruan,
Ikasleak uko egin nahi badio irakasgaiaren etengabeko ebaluazioari, idatziz jakinarazi beharko du eGelan agertuko den informazioan edo Ikaslearen Gidan argitaratuko den epearen barruan.
Hala izanez gero, irakasgaia gainditzeko, ikasleak azterketa idatzia egin beharko du; azterketa hori zabala izango da eta deialdiaren lauhilekoan azaldu diren eduki guztiak joko ditu.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie (indarrean deialdi guztietarako: ohikorako, ezohikorako eta deialdi aurreraturako).
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ezohiko deialdira aurkezten den ikasleak ohiko deialdiaren baldintza berdinetan egingo du; hau da, etengabeko ebaluazioaren ohiko deialdian gainditu ez dituen atalei buruzko azterketa egin beharko du.Irakasgaiaren kalifikazioa atal bakoitzari esleitutako ehunekoa eman ondoren erabakiko da.
Etengabeko ebaluazioari uko egin dion ikasleak idatzizko azterketa egin beharko du, aurreko atalean (Ohiko deialdia: orientazioa eta uko egitea) zehazten den modukoa.
Irakasgai-zerrenda
Oinarrizko eduki teorikoak bat datoz industria arloko produktu bat diseinatzeko eta garatzeko prozesuaren urratsekin:Produktu berrien diseinuaren ezaugarriak. Diseinu-prozesuaren mailak eta metodoak. Beharrizan eta espezifikazio teknikoak. Erantzun kontzeptualak asmatzea. Kontzeptua probatzea. Beste diseinu batzuk konparatzea eta hautatzea. Alde ergonomikoak eta estetikoak. Materialak eta fabrikatze-prozesuak. Ingurumen-irizpideak. Diseinu-prozesuaren kudeaketa. Industria-diseinua elkarlaneko inguru batean txertatzeko proiektua.
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Halabeharrezkoa ez bada ere, komenigarria da eGelan dauden materialak erabiltzea.Oinarrizko bibliografia
• Product Design and Development. < K.T. Ulrich and S.D. Eppinger >• El Proceso de Diseño en Ingeniería. < C.L. Dym and P. Little >
• Engineering Design Methods. < Nigel Cross >
• Metodología del Diseño Industrial. < M. García; V. Cloquell; T. Gómez >
• The Mechanical Design Process. < David G. Ullman >
• Diseño Industrial. Desarrollo de Producto. < F. Sanz y J. Lafargue >
• Metodología del Diseño Industrial. < F. Aguayo y V.M. Soltero >
• Manual práctico de Ecodiseño. Operativa de Implantación en 7 pasos. < IHOBE >
• Breve Historia del Diseño Industrial. < J. Heskett >
• Diseño Industrial I y II.
(*) Liburu hau gomendatzen da batez ere: Product Design and Development. < K.T. Ulrich and S.D. Eppinger >. Bostgarren argitalpena gaztelaniaz dago.
Gehiago sakontzeko bibliografia
• ¿Cómo nacen los objetos? Apuntes para un metodología proyectual < Bruno Munari >.• Diseño. Historia, teoría y práctica del diseño industrial. < B.E. Bürdek >
• Estrategias para la Creatividad. <G.A. Davis and J.A. Scott>.
• El Diseño Tridimensional. Del Boceto a la Pantalla. <Alan Pipes>.
• Color. <Frans Gerritsen>.
• Ergonomía. <Mc. Cormick, Ernest>.
• Las Dimensiones Humanas en los Espacios Interiores. < J. Panero y M. Zelnik >.
• Materials Selection in Mechanical Design. < Michael F. Ashby >
• Plastic Part Design for Injection Molding. < Robert A. Malloy >
• Ingeniería de Diseño (I, II y III). < P. Orlov >.
• Diseño en Ingeniería Mecánica. < J.E. Shigley and C.R. Mischke >.
• Historia del Diseño Industrial. < R. Torrent y J.M. Marín >.
(*) Atal honetako liburuak kotsultarako edo gairen bat osatzeko erabil daitezke.