Mal irakasleak

XSLaren edukia

MARIA TERESA HERRERO CORRAL

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
mariateresa.herrero@ehu.eus

María Teresa Herrero Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen 1998an. 2002an, E. Domínguez eta I. Tellitu irakasleek zuzendutako iodo hiperbalenteak ahalbidetutako prozesu oxidatiboei buruzko tesia aurkeztu zuen, unibertsitate bereko Kimika Organiko II Sailean. Geroago, Fisika Kimikako Sailean, Issa Katime irakasleak zuzendutako taldeko kide bihurtu zen doktore ondoko ikertzaile gisa. Bi urtetan zehar minbiziaren aurkako pH sentikorrak ziren nanopartikula polimerikoen funtzionalizazioan aritu zen. 2004an, irakasle atxiki bihurtu zen eta 2010ean irakasle agregatu izendatu zuten Kimika Organiko II Sailean. Gaur egungo ikerketa metalek katalizaturiko heterozikloen sintesian oinarritzen da.

Irakaskuntzari dagokionez, Herrero doktoreak irakasi du kimika organikoaren arloko hainbat irakasgai titulazio desberdinetan 2004-tik: Kimikako lizentzian eta Kimikako, Ingeniaritza Kimikoko, Biologiako, Biokimikako eta Bioteknologiako graduetan baita Kimika Sintetiko eta Industriala Unibertsitate arteko masterrean ere. Horietako irakasgai batzuk honako hauek dira: Laborategiko Oinarrizko Operazioak, Esperimentazioa Kimika Organikoan, Kimika Organikoa II, Sintesi Organikoa, Bereizmen Handiko Erresonantzia Magnetiko Nuklearra, Egitura Organikoak Zehaztea…

Kudeaketa akademikoari dagokionez, hobekuntzarako hainbat taldetan jardun du eta 2012tik 2015era Fakultateko Kalitate Batzordean parte hartu zuen Kimikako Graduaren koordinatzaile gisa.

https://orcid.org/0000-0002-6769-8859

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak